HBO Maxek Kill Jackie telesaila estreinatuko du bihar. Telesail horretako aktore nagusia Catherine Zeta-Jones aktore galestarra da eta Aritz Kortaberria aktore zumarragarrak ere lan egin du. Telesailak zortzi kapitulu du eta Kortabarria hirugarrenean aterako da, Zeta-Jonesekin. “Eszena Bilbon egin genuen. Berarekin lan egiteak zirrara eragin zidan, baina oso atsegina izan zen nirekin. Oso esperientzia polita izan zen”, aipatu du.
Zeta-Jonesek Oscar saria irabazi zuen Chicago musikalean egindako lanagatik. Kill Jackie telesailean Jackie Price kokaina trafikatzaile ohia da. 20 urte daramatza anonimatuan, luxu artean bizitzen. Baina bera hiltzeko kontratatutako gaizkile talde batek bere lasaitasunarekin bukatuko du.
Telesailaren zati handi bat Bilbon filmatu dute. Hori dela eta, asteartean Bilbon aurkeztu zuten. Aktoreek eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak parte hartu zuten, besteak beste.
