Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lurra dantza taldeak 30 urte bete ditu (008. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/09/29
Otamotz
1965. urtean sorturiko talde honek bere 30. urtemuga ospatzeko asmoz, ekintza ugari antolatu ditu, Urretxuko jaietarako batik bat. Ekitaldi horien berri eta urte mordoxka hauetan izandako helburu eta asmoak ezagutzeko, taldeko partaideak ekarri ditugu OTAMOTZeko orrialdeetara. Noiz eta nola sortu zen Lurra dantza taldea? Zenbat zarete? 1965. urtean sortu zen, urretxuar eta zumarragarrek osatzen zuten “Batasuna” izeneko taldea desegin zenean. Euskal Jaia amaitu eta gero dantzariek arazoren bat izan zuten eta ia bere osotasunean neskez osaturiko talde bakarra gelditu zen, LURRA Dantza Taldea. Garai hartako egoera politikoa zela eta, hasierako dantza talde haren helburua errebindikatiboa zen. Guztira 207 lagun gara, baina bi taldetan banaturik gaude, alde batetik 40 pertsonez osaturiko helduen taldea eta bestetik, 4tik 16 urte bitarteko haurrena. Urretxuko zein ekitalditan parte hartzen duzue? Urretxuko jaietan bost ekintzetan egiten dugu dantza: jubilatuen egunean, folklore jaialdian, txistulari kontzertuan, Bedaioko Ingurutxoan eta Euskal Jaian. Lau ikastaro ere antolatzen ditugu urtean zehar, arin-arin eta fandango, San Juan sua, Inauteriak eta Bedaioko Ingurutxoa, hain zuzen ere. Urtero inauterietarako, Euskal Herriko herri batean egin ohi diren dantzak ikasi eta Urretxun dantzatzen ditugu. Euskal Herritik kanpo non dantzatu duzue eta zer nolako harrera izan duzue? Atzerrian Frantzian izan gara bitan, baita Alemania, Portugal eta Italian ere. Estatu mailan, Aragoan, Galizan, Asturiasen, Errioxan, Badajozen… Aurten Bartzelonara joango gara. LURRA dantza taldearentzat oso positiboa izaten da beste herrialdeetara joatea, geuk bertako kultura eta bidenabar beraiek geurea ezagutzeko. 30 urte hauetan zeuen helburu eta asmoak bete al dira? Oro har baietz uste dugu, folklore mailan lan handia egiten ari garelako eta gure dantza maila ere ona delako. Guk bi helburu nagusi ditugu, al de batetik, jendeari folklorea zer den erakustea eta bestetik, antzinako usadioak berreskura­tzea. Adibidez, “Puska biltzea”-ren usadioa berreskuratu egin dugu eta orain dela bi urte hasi ginen inauterietan baserriz baserri dantzatzen. Baserritarrek ematen dizkiguten jakiekin afaria egiten dugularik. Ze ekintza prestatu dituzue 30. urteurrena ospatzeko? Euskal Jaietan “mairuaren guda” egin genuen. Aspaldian, XVII. mendean, Urretxu eta Antzuolako herriek zuten elkartasuna zela eta, Urretxuko jaietara Antzuolakoak etortzen ziren aipatutako guda antzeztera eta Antzuolako jaietan urretxuarrak joaten ziren. Horregatik taldekook pentsatu genuen usadio hau berreskuratzea eta 30. urtemuga ospatzeko ekitaldiaren barne antolatzea. Horrez gain, udalaren diru-laguntzarik jaso ez duen aldizkaria banatu genuen herri arteko folklore jaialdian dohainik, taldeari buruzko historia eta iritziak zabaldu asmoz. Irailaren 30erako dantza jaialdia antolatu dugu Urretxuko pilotalekuan, taldea osatu duten dantzariak eta gaur egunekoak parte hartuko dutelarik. Jaialdia amaitu eta gero afaria izango da. Bestalde, taldearen jantzi eta tresneriari buruzko erakusketa ere antolatu dugu, irailaren 26tik urriaren lera bitartean, liburutegi berria izango den lokalean. Zeuen talde ikuspegitik nola ikusten duzue etorkizuna? Dantzari gehienak ikasleak izateak arazoak sortzen dizkigu, jaialdi gehienak udan izaten direlako eta orduan azterketak izaten dituztelako. Beste problema bat diruarena da, juxtu ibiltzen baikara, udaletik jasotzen dugun diru-laguntza Herri Arteko Folklore Jaialdia eta dantzari txiki eguna antolatzeko behar izaten dugu. Dantza ekitaldietatik oso diru gutxi jasotzen dugu, Euskal Herri mailan oso gutxi antolatzen direlako. Hori dela eta, beste diru sarrera desberdinekin konpontzen gara, ezkontzekin eta haurrek ordaintzen duten kuotekin. Arazoak arazo lanean dihardugu Euskal Herriko folklorea bultzatu asmoz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT