San Jose ikastetxean Lanbide Heziketa (009. alea)
Urola Garaiko Mankomunitateko arduradunek Zumarragako San Jose ikastetxea erostea erabaki dute, bertan Urola Garaiko Lanbide Heziketako ikastetxea kokatzeko. San Jose ikastetxea erosteagatik 350 eta 400 miloi pezeta bitartean, ordaindu beharko da, baina Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko du mankomunitateak, ordainketa honi aurre egiteko. Urretxu Garaiko Lanbide Heziketa ikastetxea datorren ikasturtean jarriko da martxan eta Ordiziako Goierri ikastetxearekin eta Tolosaldeko lanbide heziketa eskolarekin harremanetan izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide