Ayuso: “Epailearen lana marrazainarena baina errazagoa da” (013. alea)
Juan Luis Ayuso, 40 urteko urretxuarra, futbol epaile bezala dabil aspalditik. Gaztetan futbolean jokatzen zuen eta pixkanaka epaile lana egiten hasi zen, dena den soldaduska amaitzean ekin zion lanari seriotasunez. “2. A” mailara heldu bazen ere, egun “2. B” mailan dabil marrazain bezala. Rala ere, berak nahiago du gaztetxoen arteko partiduak epaitzea.
-Zu epailea izanik, no la ikusten duzu epailearen irudia?
Jendea beti gainean dugu eta partidu amaieran ere mehatxuak jasotzen ditugu. Hala ere, zelaitik kanpo pertsona arrunt gisa ikusten gaituzte eta gure lanari esker lagun asko egiten ditugu.
-Dena den, zu orain marra- zain lanetan zabiltza bakarrik.
Bai, hain zuzen ere “2. B ” mailan. Haatik nahiago dut epaile lana marrazainarena baino. Epaileak partidua nahi bezala gidatzen du, marrazainak, aldiz, jokoz kanpoko jokaldiak zaindu behar ditu kontu handiz. Honetarako bi begi baino gehiago behar dira.
-Epailearen lanak jasotzen al du merezitako ordaina?
Nire ustez bai. Estatu osoan zehar ibilia naiz, Balear eta Kanariar irlak barne. Honela tokian tokiko ohiturak, paisaiak eta jendea ezagutzeko aukera izan dut. Lan honi esker lehen mailako futbol zelai gehienetan epaile lanak burutu ditut. Gainera, laguntza ekonomiko polita da.
-Ze iritzi duzu lehen mailako epaileez?
Jendeak gogor kritikatzen ditu, baina nire ustez sekula baino maila hobea dute. Epaileren bat azpimarratzekotan Lopez Nieto azpimarratuko nuke, epaile zein pertsona gisa primerakoa da. Epaileak oso ondo prestatuak daude. Duela lau urte birmoldaketa bat burutu zen, hogeita bi epaile eta berrogeita lau marrazain soilik gelditu zirelarik lehen eta “2.A” mailan. Gazteei lehentasuna eman zitzaien eta nik ez nuen talde horretan sartzerik izan. Epaile gazte hauen artean oso ondo prestatua dagoen eta lehen mailara igotzeko aukera handiak dituen andoaindar bat dago: Perez Lasa.
-Gipuzkoa mailan ze futbol zelaik du ospe txarrena?
Nire lankideak Arrasateko futbol jarraitzaileez kexu dira. Nik, ordea, inoiz ez dut arazorik izan zelai honetan.
-Argixaoko zelaia…
Nire ustez bertara hurbiltzen den talde batek ez du jarrera egokia epailearekiko. Hamabost bat pertsonako taldea da.
-Bitxikeria eta esperientzia on berezirik bai?
Ugari. Bitxikerien artean, futbol zelai ezberdinetako belar zatien bilduma egiten Duela esán dezaket. Hemeretzi lorontzi izan nituen. Esperientzia onei dagokionez, Real Sociedad-Real Madrid, Real Sociedad-Minsk-eko Dinamo… anaikidetasun partiduak epaitzeko ohorea izan dut.
-Esperientzia txarrak ere izango dituzu.
Baten bat bai. Mendizorrotzan behin harrikada bat jaso nuen buruan, orduan Alavesen jokatzen zuen Ruiz zumarragarra izan zen laguntzera hurbildu zen lehena. Bestalde, lehen aipaturiko Errealaren eta Dinamoren arteko partiduan Karpinek izandako portaera txarra aipatu nahi nuke. Ez dut esango gorroto diodanik baina jokalari zikinen artean bera aipatuko nuke lehena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide