Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Joseba Apaolaza aktorea (016. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/05/31
Otamotz
  • Urretxuarra
  • 1984. urtean egin zuen bere lehenengo antzerki lan profesionala
  • Bi urtez Concha Velascorekin batera “Carmen Carmen” lana antzezten aritu zen
  • Antzerkia, zinema eta telebistan makina bat lan egindakoa da, baina antzerkia du gustukoen bertan ikusten baitu seguruen bere burua
  • so kritikoa da lanarekin eta gutxitan omen dago gustura egindakoarekin
  • Euskal Herriko ikastetxeetan drogaren aurkako Mundopolis lana antzezten dihardu orain
  • Juan Luis Mendiaraz aktore urretxuarrarekin batera, Malena es un nombre de tango filmean lanean aritu berria da
  • Irailean Euskal Telebistako Jaun eta Jabe telesaileko atal berriak grabatzen hasiko da
    Noiz eta nola piztu zitzaizun aktore izateko grina? Magisteritza ikasketak bukatu nituenerako antzerkian aritzea gustuko nuen. Eskolaurreko espezialitatea egin era lau urtetan haur txikiekin lanean ibili ondoren, antzerkirako nuen grina areagotu egin zitzaidan.1984. urtean irakasle lana utzi era antzerkian lehenengo lan profesionala egin nuen. Beharrezkoa al da antzerki eskolan ikastea, antzezlea izateko? Ni ez naiz antzerki eskolan ibili. Profesional moduan hasi nintzenean ; apenas nuen esperientziarik, lanean ikasi dut dakidan guztia, hala tokatu zaidalako. Behin lanean hasi eta gero hala ere, egin izan ditut antzerki ikastaroak. Antzerkian, zineman eta telebistan ibilia zara, zein duzu alorrik gustukoena? Antzerkiari, zinema edo telebistan lan egiteari baino askoz ere ordu eta dedikazio gehiago eskaini dizkiot. Lan sistemagatik eta horretan lan gehiago egin dudalako ziurrago sentitzen naiz antzerkian. Desberdintasun handia al dago antzerkia, zinema eta telebistaren artean? Lan egiteko modua erabat ezberdina da. Antzerkian, entseguek emanaldiek beste garrantzi dute. Denbora luzez entseatuz prestatzen dira lanak. Honek lanaz jabetu eta lana menperatzeko aukera eskaintzen du. Zine munduan, Zergatik Panpox, Hamaseigarrenean aidanez, 100 metro, 27 ordu, Lauaxeta, Ander eta Yul filmetan lanik egin dut, baina zineman ez dut nire burua egiten dudanaren jabe sentitzen oraindik. Antzerkian, neurri batean behintzat adierazi beharrekoa modu egokian antzeztea lortu dudala uste dut eta ez dakit hau zinema munduan lortzerik izango dudan. Asteartero Euskal Telebistako Jaun eta Jabe telesailean ikusten zaitugu. Umorezko telesaila da, bizimodu gogorraz eta politikaren mundu zorrotzaz dugun ikuspegia biguntzeko bidea eskaintzen duena. Arrakasta handia izan du eta jakin izan dudanez irailean atal berriak grabatzen hasiko gara. Gustura al zaude bertan egindako lanaz? Oso kritikoa naiz lanarekin eta gutxitan nago konforme egindakoarekin. Antzerkiaz bakarrik bizi al daiteke? Ekonomikoki, hilean behin emanaldi bat eskaintzea ez da errentagarria. Errentagarria izateko, lan bat baino gehiago egin behar izaten dira batera. Lanen konbinaketak ematen du, antzerkiaz bizitzeko aukera. Bestalde, emanaldi gutxi eskaintzea antzezlanerako ere kaltegarria da lanak ez duelako gora egiten. Antzezlan guztiek estreinaldi eta funtzioak behar dituzte antzezleek lana menperatu ahal izateko eta lanak gora egiteko. Zertan zabiltza orain? Gazteei zuzendutako drogaren aurkako Mundopolis lana antzezten dihardut ikastetxeetan. Bestalde, Malena es un nombre de tango filma grabatu berri dut Juan Luis Mendiaraz urretxuarrarekin batera. Herrian antzezteko paradarik izan al duzu sekula? Itzalonen bi lan antzeztu nituen Divinas Palabras eta Contactos Cabaret. Pagoeta antzokia estreinatu zenean ere komedia beltz bat antzeztu nuen bertan. Zer moduzkoa da Pagoeta antzokia? Urretxu eta Zumarragako egoera antzokiei dagokionez ez da ona. Itzalonek beharrezkoak diren arauak betetzen zituen baina Pagoeta eskasa da, zenbait lan ez dira hain eskenatoki txikian sartzen. Ezagutzen al duzu herriko antzerki tailerra? Ez dut ezagutzen baina entzun dudanez talde polita dabil lanean eta oso lan ona egiten ari dira. Oso ondo iruditzen zaizkit honelako taldeak. Zer iruditu zaizu ospatu berri den Urretxu Zumarragako Josu Etxeberria X. Antzerki astea? Lan guztiak ikusi ez baditut ere, ikusitakoak oso kalitate onekoak izan dira. Egitarau ona izan duen astea izan da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT