Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gurutze Gorria negoziazioetan (022. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/12/27
Otamotz
Jose Antonio Garcia, Gipuzkoako Gurutze Gorriko behin behineko lehendakaria Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakari izendatu berri zaituzte beste bi lagunekin batera. Bai, hala da. Orain arteko lehendakariak, Mikel Baguesek, dimisioa eskatu du. Urtarrilaren 31n. Gurutze Gorriak, Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatuta zituen hiru hitzarmen oso garrantzitsu bukatu ziren. Hitzarmen hauen negoziazioekin jarraitu ahal izateko beste bi lagunekin batera, Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakari kargua hartu dut martxora arte. Hauxe baita arazoak konpontzeko jarri dugun epea. Zergatik eskatu du dimisioa orain arteko lehendakariak? Bolondres talde batek bere kontra prentsan behin eta berriz egindako kritikek beregan sortutako presioarengatik. Diru kontuetan gehiegizko defizita izan dela salatu eta Baguesek dirua lapurtu duela ere aditzera eman zuten. Baguesek berak, auditoria bat kontratatu zuen arazoa ikertzeko eta emaitzen arabera Gipuzkoako Gurutze Gorriaren defizita 52 milioi pezetakoa izan da. salatzaileek ziotena baino dezente baxuagoa. Baguesek inongo iruzurrik egin ez duela ere argitu da. Bestalde Gipuzkoan dauden Gurutze Gorriko 18 asanbladetako 16 lehendakari bere alde egon gara beti. Bi lehendakari bakarrik azaldu dira Baguesen aurka, hau adierazgarria da. Zeintzuk dira martxoa bitartean konpondu nahi dituzuen arazoak? Garrantzi handiko hiru zerbitzu dira. Batetik, RSTU izenekoa, premiazko garraioa. anbulantzia zerbitzua hain zuzen ere. Bestetik SAU delakoa, gaisoen etxeetara medikuek egiten duten bisita zerbitzua. Azkenik. medikuen zerbitzua eskaintzen dituzten anbulantzien gaia dago eztabaidagai. Zein da zerbitzu hauen arazoa? RSTUri dagokionez, esan, 1992an DYAk eta Gurutze Gorriak genuela anbulantzia zerbitzua Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutakoa. 93. urtean Eusko Jaurlaritzak ez zion DYAri kontratua berritu eta gurekin 1996. urteko bukaera arte jarraitu zuen lanean. Eusko Jaurlaritzak zerbitzuen ordainean 5 urtean behin anbulantzia bat ematen dio Gurutze Gorriko asanblada bakoitzari eta aurretik emandako anbulantzia bakoitzeko bi milioi pezeta. Hala ere, Gurutze Gorria anbulantziak erostera derrigortuta dago, Eusko Jaurlaritzak emandakoa matxuratzen denerako. Anbulantzien mantenu gastua eta pertsonal gastua asanblada bakoitzaren ardurapean dagoenez dirua galtzen da. Orain arte dirua galdu baduzue, zergatik jarraitzen duzue lan honekin? Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritza sortu aurretik eskaintzen genuen. 1997rako erabaki politikoak direla eta DYA eta beste 3 enpresa pribatu lan honetan jarri nahi dituzte. Eusko Jaurlaritzak enpresa pribatuei ordaintzeko adina diru badu, Gurutze Gorriari ordaintzeko dirua ere baduela uste dugu. Hau da, ez gaude enpresa pribatuen mesederako dirua galtzeko prest. Zerbitzu profesionala aldarrikatzen dugu eta hori Gurutze Gorriak ere eskaini dezakeela uste dugu. Eskubideak galtzeko prest al zaudete negoziaketa hauetan? SAU, medikuek etxeetara egiten duten bisita zerbitzua da. Osakidetzako medikuek egunean 24 eta 30 mila pezeta bitartean irabazten badute ere, Gurutze Gorriko medikuek 8.000 pezeta irabazten dute. 1997an astegunetan 11.000 eta asteburutan 19.000 pezeta ordaintzeko negoziaketan ari gara. Gure medikuek onartu dute. Modu honetan, 113 milioi pezetatik, 137 milioi pezetara pasatuko litzateke medikuei ordaintzeko Gurutze Gorriak jaso beharreko diru kopurua. Neurri honekin gure medikuek eskubideak galduko dituztela onartzen dugu. Zein da arazoa, mediku zerbitzua eskaintzen duten anbulantziekin? Gurutze Gorriak modu honetako bi anbulantzia ditu eta Eusko Jaurlaritzak urtean 32 milioi pezeta ordaintzen dio. 5 urte daramazkigu zerbitzu honekin eta diru asko galdu dugu. Aurten Osakidetzak modu honetako anbulantzia bat erosi du eta Eusko Jaurlaritzak 108 milioi pezeta eman dio. Guk 47 milioi behar ditugu modu honetako anbulantzia zerbitzuaren gastu guztiak ordaintzeko eta beraz, guri diru hori ematea Osakidetzari ematen dion dirutza ematea baino merkeagoa da. Negoziaketek izango al dute eraginik hemengo Gurutze Gorrian? Bai, Urretxuko postua egunean 16 orduz bakarrik egongo litzateke zabalik. Egunez irekita eta gauez beti itxita egon beharko luke. Gaueko zerbitzua, Azkoitia edo Beasaingoek emango lukete. Azkoitiko postuak 24 ordutan zabalik egoteko baimena jaso du eta Beasainen oraindik erabakitzeko dago enpresa pribatua hasiko den lanean. Urretxuko postua 24 orduz zabalik dago, postua erabat ixtearekin mehatxatu dugulako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
5

Santa Barbarako eserleku erraldoiak haurren kalitate kontrola pasa du

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
6

Urolako jokalariek datorren denboraldiko ekipazioa aurkeztu dute

2025/06/20
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT