Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Langabezia, herritar askoren kezka (024. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/05/30
Otamotz
Zumarragako INEM bulegoan, Ezkio-Itsaso, Urretxu eta Zumarragako 1064 langabetu zeuden izena emanda apirilaren bukaeran. Hauetatik 21 Ezkiotarrak, 374 urretxuarrak eta 669 zumarragarrak dira. Hala ere, Ramon Juaristik, bertako INEMeko zuzendariak, esan digunez, bertan jasotako datuak errealitatea zenbateraino erakusten duten jakitea zaila da. Izan ere, ikasten dauden ikasleez gain, lan egiteko asmorik ez duen jende askok ematen baitu izena INEMeko bulegoan, dirulaguntza desberdinak jaso ahal izateko. Juaristik emandako datuen arabera, urte hasieratik langabetuen kopuruak behera egin duela esan dezakegu. Hilean batez beste 300 kontratu inguru egiten dira eta urte hasieratik martxora bitartean 887 kontratu sinatu dira. Adinaren arabera, 25-45 urte bitartekoek osatzen dute langabetuen multzo handiena. Enpresariak bestalde, nahiago izaten du 20-35 urte bitarteko jende gaztea kontratatzea. Bi arrazoi izaten ditu enpresariak honetarako: Gazteak hobeto prestatuak egoteaz gain, enpresen beharretara eta teknologia berrira egokitzeko erraztasun handiagoa eta jarrera hobea izaten dutela eta 20-25 urteko gazteak praktika-kontratuekin sar daitezke enpresetan eta hau enpresarentzat merkeagoa da. Kontratu berrietako %50a peoi lanetan aritzeko izaten omen da. Sexuari dagokionez, INEMen emakume gehiago izena emanda egon arren, kontratu berrien %79 gizonezkoentzat izaten da eta % 21 emakumezkoentzat. Eskaerei dagokienez, ospitalea, Irizar eta GSB-Bellota dira langile gehien eskatzen duten inguruko enpresak. Aldikako lan enpresen sorrerak, (ALE edo EIT) eta Langaien sorrera nabaritu da INEMen eta orain lan egiteko eskaerak hiru toki hauetan egiten dira. Unibertsitateko kolegioetan ere, zenbait lizentziatuk topatzen dute lana. Aldikako lan enpresek beharrak asetzeko funtzioa betetzen dutela adierazi dute sindikatuek. Honetaz gain, gazteen lan egoera kaxkarra konpontzeko batere baliagarriak ez direla salatu dute eta ALEen bidez kontratatutako langileen soldata baxuak ere salatu dituzte sindikatuek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT