Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kandido Izagirre Salaberria gogoratuz (026. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/15
Otamotz
Bere heriotzaren 30. urtemugan (1967-1997) Aita Kandido Izagirre Salaberria (Urretxu 1913 – Arantzazu 1967) hil zela hogeita hamar urte bete dira irailaren 12an. Frantziskotar urretxuar hau, euskalki aztertzaile fin, urte askotan aritu zen gaiak biltzen. Aita Villasantek Luis Mitxelenari urretxuarraren hil berria jakinarazi zionean, hauxe erantzun zion Mitxelenak: “Euskal dialektologorik onenetakoa galdu dugu, Bonaparteren antzekoa, bista mikroskopikoa zorrotzago zuena, Schuchardt-ek esango zukean bezala, makroskopikoa ‘baino” (1967-IX-21). Batez ere Arantzazu inguruko euskara aztertu zuen Izagirrek, hainbat eta hainbat baserritarrekin, berriketaldietan, hartutako oharrez baliatuz. Hortaz gain, Ultzama, Erronkari, Tolosa, Oñati eta Altsasuko euskara arakatu eta argitara eman zuen agerkari desberdinetan. Bere lanik mardulena “El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes” dugu, Luis Villasantek, Izagirre hil eta gero, 1970ean prestaturiko argitalpena. Urretxuarrak utzitako fitxak garbi kopiatzea izan zen apailatzailearen helburua, ezer kendu edo ipini gabe bere hartan ezagutaraztea, beharrezko argibideak emanez. Kandido Izagirre frantziskotarraren berri liburu haluen atariko IX atalean eman zuen Luis Villasantek, 1968ko abuztuan, inork baino hobeto: CANDIDO IZAGIRRE SALABERRIA, Urretxun jaio zen, Ipeñarrietatorrea deritzaion etxe famatuan. Jose Migel (Aita Kandidoren anai zaharra) da gaur egun etxe hartako jauna. Aspalditxotik baserri bihurtua dago Ipeñarrietako jauregi zaharra. XVII mende hasieran egindako etxea da. Errege Felipe III.a Gipuzkoara 1615 urtean etorri zenean, etxe horretan egon zen ostatuz. (…) Zumarragako estaziotik ederki ikusten da Ipeñarrietako jauregi hau, Irimo mendiaren hegaletan kokatua. Gaur kamioa dago bertaraino eta sekulako ikuspegi ederra begiztatzen da handik. Batez ere Zumarragako herri bizkor-langilea, dena lantegiz, burdinbidez, etxez eta jendez betea. Ipeñarrietako etxe honetan jaio zen, ba, gure aita Kandido 1913 urtean. Baserri etxea zen orduko jauregi hura, eta baserri bizitza egin zuen gure Kandidok txikitatik. Baserri bizitza, eta artzain bizitza ere bai. (…). Txori-zale aparta izan zan beti gure Aita Kandido, eta haurtzarotik zekarren zaletasun hori. Ontzak eta mozoloak ez dira falta jauregi zahar hartako arma zuloetan. Hamaika urterekin Arantzazura etorri zen, latin eta gainerako eskolak egitera. 1928 urtean gure Ordenako habitua jantzi zuen Zarautzen. Nobiziaduko urtea Zarautzen egin ondoren, beste urtebete egin zuen Aguileran (Burgos aldean), gero hiru Naparroako Erriberrin, eta berriz ere Arantzazura etorri zen teologiako ikasketak egitera. 1937 urtean mezaberria eman zuen. Karrera bukatu eta bertatik latin irakasle jarri zen. Arantzazuko kolegioko mutil koskorrei latina irakasten, alegia. Lan horretantxe eman zituen bere bizitzako urteak. 1949tik 1952ra Foruko kolegioan egon zen (Bizkaian), latina irakasten han ere, eta bide batez Kolegioko Zuzendari egiten. 1952 urtean berriz ere Arantzazura bihurtzen da. Eta hain zuzen ere oraintxe ematen dio hasiera bere hiztegi-lan honi. Horretarako igandeko meza nagusira etortzen ziren agure zaharrak bildu eta horiei galderak eginez, gaiak biltzen hasi zen. Laster hautatu zituen lankide egoki batzuk eta gero horien baserri etxeetara joaten zen igande arratsaldeetan. Halaxe iraun zuen hamabost urtetan zehar, beti bere azterketak eginez eta gaiak biltzen. Inguruetara egiten zituen osterak ere -apaiz lanen bat egitera, noski- euskal gaiak biltzeko aprobetxatzen zituen. Apaiz karrerako urteetatik zekarren euskal zaletasuna. Bere euskal jakitea ez zen batere motza. Batez ere Azkueren obrak -Hiztegia, Morfologia- ondo ikasiak eta menderatuak zituen. Luis Mitxelena jaunarekin ere harremanetan zegoen, eta jaun beronengandik izan zituen lan hau burutzeko akulu pizgarriak, eta bai aholku eta zuzenbide zuhurrak ere. Bere karrerako ikas-lagunen artean ere euskaltzale sutsuak izan ditu, batez ere aita Julian Alustiza olerkari eta hizlari bikaina, Aita Kandido Zubizarreta, Aita Daniel Gorostizaga, Aita Pedro Urrutia, … Erronkari, Altsasu eta Ultzamara ere ostera batzuk egin zituen, hango euskara aztertzeagatik. Gaixotu zenean, bere irakaskintza urte beterako utzi eta Tolosako komentuan egon zen. Eta hain zuzen, orduantxe bildu zituen Tolosako euskararen gaiak. Hasieran, jakina, magnetofoi gabe aritzen zen gaiak biltzen, entzuten zuena idatziz. Geroago zuzendu zuen “Geloso” izeneko magnetofoi bat eta beronezaz baliatzen zen. Arrankudiaga eta Orozko aldera joateko asmoa ere izan zuen, hango euskara berezia eta hil zorian dagoena jasotzeagatik, baina ez zuen bere asmo hau betetzerik izan. Antzuolako euskeraren gaiak, bai, jaso zituen, eta aurki agertzekoak dira (agertu dira). Baina bere bizitzako lanik handiena, hainbeste urtetan eta astiro eta ardura handiz egin zuena, hauxe da, orain argitaratzen dugun hau: Arantzazu eta inguruko euskararen azterketa hau, alegia. Gizon isila eta umila, bihotz onekoa, gauzak sosegaz, tajuz ta patxadaz egiten zekiena zen minbiziak jota 1967ko irailaren 13an Arantzazun hil zen. Azken egunetan zer moduz zegoen inork galdetzen bazion, hara zer erantzuten zuen: “Gaizki, baina pozik! (…) Arantzazuko auzoko baserritarrek ez dute gure Aita Kandido behingoan ahaztuko. Euskararen aitzakiarekin hamaika hitz aspertu beraiekin egina zen, ba. Goian bego gure Aita Kandido maitea. Eta berak utzi digun ereduzko jarraibidea ez dezagula ahaztu   Hona hemen argitaratu diren hainbat lan:
– Oñatiko liñagin iztegitxoa. Euskera, 1956 (174-182 or.) – Erronkariko euskal–ondakin batzuk. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 1959 (279-314 or.) – Erronkariko euskal–ondakin batzuk. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 1961 (391-407 or.) – Lo que los predicadores podrían contribuir a los estudios vascológicos. Cantabria Franciscana, 1961 (281-282 or.) – Eskerrak emanez. Aranzazu, 1964 (260-261 or.) – Altsasuko euskeraren gai batzuk. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”. Donostia, 1967 (45-97 or.) – Tolosako euskeraren iztegirako gaiak. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 1967 (157-188 or.) – Ultzamako euskeraren gai batzuk. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 1966 (403-467 or.) – Notas lexicográfica. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”. II.  1968 (49-71 or.) – El vocabulario vasco de Aranzazu – Oñate y zonas colindantes. . Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”. IV.  1970
 
Ignatius-ek
 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT