Maria Angeles Esnaola (026. alea)
Maria Angeles Esnaola, Secundino Esnaola aparteko musikari zumarragarraren alabak, bere aitaren sorterria bisitatu zuen irailaren 15ean. Maria Angelesek Donostian egonaldi bat egin du egun hauetan, Donostiako Orfeoiak bere 100. urteurrena dela eta gonbidatu baitu. Gaur egun, Mexikon bizi da eta oso pozik agertu zen Orfeoiak zein Zumarragako udalak Zumarragara etortzeko egindako gonbiteaz. Secundino Esnaola, 27 urtez izan zen Orfeoiko zuzendaria eta Orfeoiak bere historian izan duen lau zuzendarietako bat izan zen. Maria Angeles Esnaola beste behin ere Zumarragara etorria zen baina ez zuen herriko oroipen handirik. Udaletxean egon eta gero, bere aitaren izena daraman kalea ezagutu, eta Antiguako baseliza ikusi zuen. Zumarragan izandako jarrera eskertu zuen eta herria berak uste baino handiagoa eta politagoa dela azaldu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide