Zintzo Mintzoko kultura taldeak hizkuntza ihardunaldiak antolatu ditu maiatzean zehar. Maiatzaren 7an Juan Garzia, 13an Pello Esnal eta 20an Xabier Mendiguren aritu dira bakoitzak bi orduko saioa eginez. Orain artean ikastaroak burutu izan dituzte baina aurtengoan, ikastaroak guztiz baztertu gabe, ihardunaldiak antolatzea erabaki zuten kultura taldekoek. Jendearen erantzuna ona izan da baina hala ere, aurreko urteetan baino jende gutxixeago aritu omen da. Zintzo Mintzoko kultura taldeak balorazio ona egin du, balioko ihardunaldiak izan direla argudiatuz eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko asmoa dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide