Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Leo Bassi: "Probokatzaile hutsa naiz" (037. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1998/05/23
Otamotz
Nor da Leo Bassi?
Probokatzailea, umorea eta era berean  beldurra sortu nahi duen anitz kulturaduna. Estatu Batuetan jaio nintzen, Frantzian ere bizi izan  naiz eta Espainian, duela bi urte hasi nintzen emanaldiak eskaintzen. Bizitzan ikusten ditudan kontraesanekin, hausnarketa eta barrea sortaraztea dut gustuko. Bizitzan beti daude kontraesanak eta probokatzaile komikoaren zeregina, horiek salatzea da.
Hainbat urte zirkoan egin ondoren, zerk bultzarazi zintuen zirkoa uztera?
Zirkoak ni utzi ninduen eta ez nik zirkoa. Nik eszenatokira eramaten dudan espiritu barregarri eta anarkikoa, nire aitak, aitonak, birraitonak eta abarrek egindako bera da. Zirkoa ordea, zoritxarrez, umeentzako espektakulu izatera heldu da. Lehen ordea, adin guztietako jendea joaten zen zirkora. Lehen zirkoak zuen garrantzia futbolak hartu du orain. Etorkizunari aurre egin nahi niolako hartu nuen zirkotik irteteko erabakia.
Espektakulu mota hauekin, zein da zure helburua?
Jendea harritzea. Helburua jendea harritzea denean, gizarte honetako hainbat gauzaren aurka zoazela esan nahi da. Ohitura ez den zer edo zer plazaratzea da. Petardo bat jarriz edo ezberdina den iritzi politikoa emanez sortu daiteke jendearen artean harridura. Pertsona arrunten artean, egunero bizitzeko erritmo bera dutenen artean desoreka piztea dut gustuko.
Zer da gizarte honetan gustukoa ez duzuna?
Nahiz eta serioa iruditu, oso pertsona alaia naiz eta baita baikorra ere. Mundu honetan gauza asko dira gaizki doazenak baina jarrera baikorrarekin, arazo guztiak konpondu daitezke.
Asko inprobisatzen al duzu zure emanaldietan?
Nire antzezlan guztiek hasiera eta amaiera bat dute baina tartean, jendeak nola erantzun behar duen ez dakidanez, ez ustekoak izaten dira. Gidoia beti dut prestatua baina arrantzan gertatzen den bezala, batzutan arrai txiki bat arrantzatzen duzu, beste batzutan arrai handi bat eta beste batzutan, ezer ez, gau bakoitza ezberdina da.
Noizbait jendeak modu txarrean erreakzionatu al du zure emanaldietan?
Askotan. Italia, Alemania eta Estatu Batuetan erasoak jasan ditut. Emanaldia amaitu eta gero ikusle batzuk kanpoan itxaron eta besoa, saihets bat, behatz bat eta hortza apurtu zidaten. Hortza apurtu zidana adibidez zoro bat zen. Emanaldi batean Volvo markako kotxe bat apurtu nuen, jostailua noski. Ondoren, pertsona hori etorri eta hildakoei  farre egin niela esan zidan. Nik ez nekien zertaz ari zen. Azkenean, bere anaia biegun lehenago Volvo batean istripuz hil zela jakin nuen. Nola jakin behar nuen nik hori aurretik?
Zer iritzi duzu telebista eta antzerkiaren gaur egungo egoeraz?
Ezin dut gehiegi hitz egin ez baitut bertako egoera ondoegi ezagutzen. Azkenaldi honetan Alemanian nabil antzezten, atzo Ermuan, gaur hemen eta bihar Arrasaten antzeztu behar dut baina ez dakit gehiegi bertako egoeraz. Antzerkia garrantzia galtzen ari da telebista kate ugari eta zinea sortu direlako. Telebistan agertu beharra dago emanaldiak izan eta jendea zu ikustera etor dadin. Gogorra da baina egia.
Gustura al zaude Canal + eko “Lo + plus” saioan?
Bai, ez didate mugarik jartzen eta hori ona da. Okerrena 2,3 minutu baino ez ditudala izaten dena egiteko da. Alemaniatik hegazkina hartu, agerraldia egin eta berriz ere buelta egiten dut berehala, nekagarria da baina tira.
Itzuliko al zinateke TVEra?
Ja, ja…Badakit zergatik galdetzen didazun hori. Gaizki ulertua izan zen. Programa modernoa, nahi nuen guztia egin ahalko nuela esan zidaten baina bertara joan eta higuingarria zela konturatu nintzen. La 2eko Hallebop programa zela uste dut, hain txarra zenez, kendu egin zuten. Bertako ikusleak amonatxoak ziren eta zera pentsatu nuen; nik hauentzako emanaldia eginez gero, nire betiko ikusleak haserretu egingo dira. Beraz,nahiago nuen amonatxoak haserreraztea eta horregatik jan nuen zuzenean zakurraren kaka. Sekulako eskandalua izan zen eta TVEko batzuek, berriz, ez nintzela kate horretara itzuliko esan zidaten.
Zein da eszenario gainean inoiz egin duzun  zorakeriarik handiena?
Italian, “Heavy metal”-eko kontzertu batean izan zen. Aurretik, Italiako Aire Armadako Ejerzitoarekin negoziazio luzeak izan nituen F104 markako sei ehiza hegazkin lortzeko. Koronelak ez zidan utzi nahi baina azkenean konbentzitu nuen gazteak ejertzitoan sartzera bultzatzeko aukera paregabea zela esanez.Gezurra zen noski. Akordioa, ordu jakin batean, sei hegazkin horiek, kontzertuko eszenatokitik, 30 metro eskasera igaroko zirela zen.Koronelak ez zekiena, nik ordu horretarako suziriak prestatu nituela zen. Kontzertu “heavy” horretako eszenatokian nengoela, jendeak hasieran putaseme eta zaharra deitzen zidan baina gero, ederki asko konpondu ginen. Militarrak kontzertua boikoteatzera zihoazela esan nien baina era berean, lasai egoteko, kohete eta gainontzeko materiala banuela eta kontraerasoa egiteko. Ikusleen artean kohete eta suziriak banatu eta hegazkinak iristean, sekulakozarata eta festa izan zen. Gainera gero, hegazkin gidarien ez usteko bisita izan genuen, lur hartu aldatu eta kontzertura etorri ziren. Nire bila zetozela pentsatu nuen baina zoriontzera etorri ziren, beraiei ere asko gustatu zitzaiela esan zidaten.
Zer dakizu Euskadiri buruz?
Gutxi ezagutzen dut. Gasteiz, Eibar eta Donostian egon naiz. Euskaldunak gogorrak dira eta gustukoa dut, nire emanaldiak ere gogorrak direlako. Gainera, Euskadi, Erromatar Inperioak konkistatu ez zuen lurralde bakarretarikoa da eta horrek zirrara ematen dit.  Euskaldunak, indartsuak eta norberarengan konfidantza dutenak direla iruditzen zait.
Amaitzeko, esan nahi duzuna.

Jendea, nik egiten ditudan tontakerien mamiaz jabetzera nahiko nuke. Atzean, bizitza eta gauza garrantzitsuei buruzko erreflexio bat dagoela konturatzea alegia.  Hau da guztia.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT