Mozio hau onartu egin zuten alderdi guztiek P.P.k ezik. Orain Senideak erakundeak datorren abenduaren 31n egingo diren mobilizazioetara etor dadin dei bat zabaltzen die herritar guztiei, dispertsioak suposatzen duen sufrimenduarekin lehen bai lehen amaitzeko asmoarekin. Argi utziaz beti ere eskatzen dutena egun dagoen legedia betetzea baino ez dela. Mobilizazioek esandako abenduaren 31n egingo dira, Ezkion arratsaldeko 6,30ean; Zumarragan arratsaldeko 7etan eta Urretxun arratsaldeko 7,30ean.