Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxu eta Zumarragatarrok ere Aitorrekin (043. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1998/12/23
Otamotz
  1. Aitor euskal herritarra izateagatik eta ez beste ezergatik erail dute. Erabat gaitzesten dugu hilketa honen errealitatea desitxuratzeko edozein ahalegin.
  2. Aitorren hiltzaileak ez dira lau lagun, hala sinestarazi nahi diguten arren. Asko dira, eta oso ondo antolatuta daude. Alderdi faxistekin zerikusia izateagatik dira ezagunak herri honetan.
  3. Hilketa honetan erantzule asko daude. Kazetariak, zeinek, estatuan duten entzule-kopuru handiaz baliatuta, argi eta garbi kanpainak egin baitituzte, eta euskal herritarron aurkako sentimendu izugarria sortu; politikariak, jendaurrean arduragabekeria handiz egindako adierazpenekin jomugan jarri dituztelako herri honetako biztanleak, euskal herritar izatea beste deliturik izan gabe; kirol arloko buruzagiak, hiltzaileok finantzatu eta sustatu dituztelako, inork ez daki zer lortu nahian…
  4. Madrilen sortutako egoera beldurgarria izan zen. Frente Atletico guztiak, besoak altxatuta zituztela, euskal herritarron aurkako kontsigna xenofoboak oihukatu zituen, eta faxismo gogorrenaren garai onenetako eszenifikazio ikaragarria osatu, ezin konta ahala sinbolo faxista erabiliz.
  5. Guztiz gaitzesgarria izan zen Frente Atletico delakoak ez ezik, ia-ia estadio osoak ere euskal zaleekin izandako jarrera.
  6. Espainiako beste hainbat hiritan ere egokitu zaigu horrelako egoerak jasatea (Zaragoza, Gijon…), eta ikusten zen egunen batean iritsiko zela gertatutakoa.
  7. Ez zen inolako segurtasun neurririk izan, eta jendilaje hura nahierara aritu zen, zale txuri-urdinen artean izugarrizko beldurra eraginez.
  8. Segurtasun neurri ezin kaskarrago haien erantzuleetatik batek baino gehiagok aurkeztu beharko luke dimisioa.
  9. Salatu nahi dugu estadioaren inguruetan zeuden polizia nazionalek erakutsitako utzikeria eta profesionaltasun falta. Ez zuten ezertxo ere egin euskal herritarrak babesteko, segurtasun indarretako kideengatik 10 metro eskasera, jipoiak eta harrikadak jasanagatik.
  10. Deitoragarria iruditu zaigu zein erraz utzi duen gaia alde batera Kirol Indarkeriaren aurkako Batzordeak. Kalean gertatu zela esatea da errazena. Dudan jartzen dugu Madrilgoa hemen gertatu balitz erabaki bera hartuko ote zuten.
  11. Atletico de Madriden jarrera salatu nahi dugu: Realaren jarraitzaileok goizeko 1:30ak arte egon behar izan ginen estadioaren barruan, baina klubak instalazio guztiak itxi zituen, taberna eta komunak barne, eta, beraz, gutxieneko erosotasunik gabe egon behar izan ginen itxaronaldi luzean. Sarreren salmentan egindako iruzurra ere salatu nahi dugu: 6.000 pezeta ordaindu genituen hainbat zalek 4.000 ordaindu zituztenen lekuan egon behar izan genuen.
  12. Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Herriko kirol klubei (Alaves, Osasuna, Eibar, Athletic) erakutsi duten elkartasun izugarria handiagatik; bereziki Athletici eta Athletic zale guztiei. Hain une gogor hauetan harro egoteko modukoak dira jokabide horiek, haurride izateaz harro egotekoak.

    Azkenik, Aitor Zabaletaren duintasuna aldarrikatu nahi dugu, erail zuten gizatxarrena baino askoz handiagoa delako. Aitor beti izango da gure artean, eta klub eredugarri honen, jokalarien, tekniko guztien eta zuzendaritzakoen sinboloa izango da, guztiez ere erabat harro baikaude.

    Honen bidez Realeko peñen besarkadarik beroena helarazi nahi diogu Aitorren familiari, Veronica emaztegaiari, eta haren lagun guztiei. Peñarik den artean, ez dira inoiz bakarrik egongo. Gora Aitor; Gora Reala; Gora Euskadi.

(Euskaldunon Egunkariaren erredakzioan itzulia).


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragan Zuhaitz Eguna ari dira ospatzen

2023/03/18
Zumarraga
2

«Zentsuran oinarritutako informazioa sinesten ari gara»

2023/03/15
Urretxu,Zumarraga
3

Casino elkarteko bazkideek batzar nagusia egingo dute gaur

2023/03/16
Zumarraga
4

Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltzak irabazi dute Martxoan Bertsoko hirugarren kanporaketa

2023/03/18
Urretxu eta Zumarraga
5

Anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa

2023/03/15
Urretxu eta Zumarraga
6

'Denda txikiak'

2023/03/15
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT