Zerbitzu hau kudeatzeko era, gure ustetan, herriarena den instalazioaaldi baterako pribatizatzea besterik ez da. Eta ez dugu ulertzenudalak halako zerbitzua baldintza sozial egokietan emateko gestioariuko nola egin dion, eta bere gain ez duen hartzen piszinan izangodiren pertsonen segurtasuna, den-dena esku pribatuetan utziz etazerbitzu bat izan beharko lukeena norbaiten eta norbaitentzatnegozioa izateko erabakia hartuz.
Azken urte hauetan piszina gestionatzeko unea heltzen den bakoitzeanhainbat gehiegikeria eta burla moral egin dira. Gogoratu besterik ezdugu nola behin sarreren salmenta aurrera eramateko lanpostuarentzatF.P. 1 perfila eskatu zen, lan horretarako inongo aukerarik eman gabeIkasketen Agiria zuten herritarrei. Edo, ondorengo beste hau,igerilekuko garbiketarako langilea izan ahal izateko baldintzaemakumea izatea eskatu, garai bateko irizpideak berrindartuz, non,esaten zen, emakumeari erratza nola hartu irakastea inportantea zelabere lana hori zelako, etxeko garbitasunaz arduratzea.
Gure ustetan udaletxean dauden arduradun politikoak hala jokatzendutenean udalerriaren alde eta herritarron onerako ez dute egoki lanegiten. Udala herriarena den zerbitzu bat gestionatzeko gai ez bada,zertarako dago?
Udala herriarentzat iharduten duen instituzioa dela ulertzen dugu,eta ez, gerente eta lagunez osatutako taldea izango balitz bezala,zerbitzuak eskaini eta gestionatzeari uko egiten dabilen egitura.Gure iritziz Udalaren lana ere bada piszinako zerbitzuaz eta hor sordaitezkeen lanpostuez arduratzea, eta ez egin dena egitea, zerbitzuaesleitzea edozein enpresarentzat diru iturria sortuz.
Jon Mikel Irigoras eta Jesus Mª Urbegain / Urretxun H.B.kozinegotziak