Afariak ostiral eta larunbatetan ematen dituzte eta egunseinalatuetan menu bereziak ere izaten dira (esate baterakoSanta Lutzi egunean). Eguerdi partean eguneko menua bada ere gehieneskatzen dena, afarietarako plater bereziagoekin osatutako kartazabal bat ere badute. Gainera, karta hau euskaraz etagazteleraz dute jatetxea zabaldu zenetik.
Urtean zehar aparteko platerak jan eta edari bereziak edatekosasoirik bada hau gabonetako garaia da. Beraz, ezinbestekoa irudituzaigu sukaldari bati festa hauetarako menu berezi bat eskatzea.Lourdesek, nola ez, menu eder bat proposatu digu, eta ederra izateazgain, sukaldaria ere kontuan hartu du. Menu honek arratsalde (edogoiz) guztia sukaldean pasa ondoren afalorduan (edo bazkaltzerakoan)sukaldariari esertzeko aukera emango baitio. Ea zer iruditzenzaizuen:
- Marisko entsalada (cava on batekin lagunduta)
- Salda
- Eperra ehiztari erara (ardo beltz ondu batekin lagunduta)
- Sagar konpota eta turroiak
Marisko entsalada
Osagaiak (norberak nahi adina):
- Ganbak
- Langostinoak
- Txangurroa
- Buia
- Saltsa arrosa
- Piper gorriak
- Azenario bat
Ganbak, langostinoak, txangurroa eta buia egosi ondoren, haragiabereizi. Haragi honi arrautza egosia, julianan moztutako letxuga,txaka eta saltsa arrosa gehitu eta dena ondo nahastu. Ondoren, ontzibatean jarri eta piper gorriekin, azenario raiatuarekin eta ganbekindotoretu.
Eperra ehiztari erara.
Osagaiak:
- 4 eper
- Tipula bat
- 4 baratzuri
- Azenario erdi
- Kanela bat
- Porru txiki bat
- 4 oliba olio tazatxo
- Ardo ozpin tazatxo erdi
- Ardo beltz baso bat
- Perrexil pixka bat
- 8 ur tazatxo
Osagai hauek guztiak lapiko altu batean jarri eta lau ordutan sutxikitan egiten egon behar dute.
Telefonoa: 943 72 51 65
Jantokia: 110 pertsonentzat.
Eguneko Menua: 950 pzta.