Ikasturteko diru-kontuak aztertzerakoan, ekitaldia espero bezala joandela azaldu zuen ekonomi arduradunak. Zortziehun mila pezetapasatxoko irabaziak aurreko urteetako galerak konpentsatzekoerabiltzea erabaki zuen batzarrak.
Datozen lau urteetarako helburu estrategikoen eta kudeaketa planarenberri eman zuen ondoren zuzendaritza taldeak; kalitatea, curriculumpropioa, administrazioa eta ekonomia, eta azkenik, komunikazioarenesparrua izango dira Ikastolan hobetu eta zaindu beharreko gaiak;hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa izango omen da komisioenerantzukizuna.
1999-2000 ikasturteari aurre egiteko, batzar nagusiak 484 milioit´erdiko aurrekontuari eman zion onespena.