Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Eskualdeko ekonomia (054. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/02/23
Otamotz

UGGASA

           Urola Garaiko Garapenerako Agentzia elkarte publiko mistoa da etabertan Zumarraga, Legazpi, Urretxu eta Ezkio-Itsasoko udalek %80anparte hartzen dute eta Kutxa, Lankide Aurrezkia, Esteban Orbegozo etaPatricio Echeverría enpresek %20an.

           UGGASAren helburu soziala eskualdeko garapen sozio-ekonomikoaeta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzera zuzenduta daudenplangintzak egin eta martxan jartzea da. Horretarako 3 alorretan lanegiten dute: enpresei zerbitzuak eskaini, enplegu zerbitzuak etaeskualdearen erakargarritasuna landu.

           Enpresei formakuntza, aholkularitza zein informazioa eskaintzen zaie.Formakuntzaren alorrean HOBETUZ ekimenean plangintzak aurkezten dira.Ekimen honetan eskualdeko 56 enpresek parte hartu dute. Honetaz gain,masterrak eta goi mailako ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskaintzendira. Bestalde, aurten 15 enpresek kalitatea, ingurugiroa eta lansegurtasunaren alorretan aholkularitza ere jaso dute. Eskualdekoenpresek UGGASAtik jasotzen duten azken zerbitzuainformazioarena da. Urruneko datu baseetan sartu ahal izatea,bideokonferentzia, posta elektronikoa…

           Baina enpresekin lan egiteaz gain, enpleguaren alorrean ere lanegiten dute. Horretarako ekimen ezberdinak lantzen dituzte: langabetuarruntentzat zein iraupen luzeko langabetuentzat lanerakoformakuntza, esaterako. Iraupen luzeko langabetuei informazioa,orientazioa eta motibazioa ematen saiatzen dira. Bestalde, lanerakoformazioa eta sei hilabeterako lana ere eskaintzen zaie.

           Enpleguaren alorrean UGGASAk enpresa proiektuak dituztenei erelaguntza eskaintzen die. Alor honetan tamainaz eta konplexutasuneztxikiak diren enpresekin lan egiten dute batez ere. Agentziak enpresaberri bat sortzeko informazioa eta orientazioa eskatzen duen ororilaguntzeaz gain, ekimen berriak martxan jartzeko subentzioak ere eskaintzen ditu. 1999an zehar, adibidez, eskualdeko 30 ekimenberriri dirulaguntza eman zaie. Hauetako gehienak merkataritza etazerbitzuen alorrekoak izan dira. Hauetako bi ideia onenei milioi bateko eta milioi erdiko sariak ematen dizkie UGGASAk. Aurtenlehen saria Pagoeta haurtzaindegiak jaso du eta bigarren sariaBalentiña sagardotegi-ostatuak. 

Urola Garaiko ahuleziakekonomiari dagokionez 

           Urola Garaiko egitura produktiboa aztertzen badugu, argi dagoindustriak duela nagusitasuna (produkzioaren %50aren gainetik). Hauda, nahiz eta Urretxu eta Zumarragan zerbitzuen garapen garrantzitsuaere egon. Industria eskualdeko garapenaren motorea da. Gainontzekosektoreen –zerbitzuak eta eraikuntza- bilakaera industriarenarenmenpe dago. Zerbitzuen parte handiena komertzioa, ostalaritza etazerbitzu publikoak badira eta barne kontsumoari erantzuteko zuzenduakbadaude, ez dira inoiz garapen eredu auto elikagarri bihurtuko, etaturismoak erakar dezakeen aberastasuna ez da industriaren parekorairitsiko. Norbaitek behin baino gehiagotan aipatu duen eraikuntzanoinarritutako garapen ekonomikoa ilusioa besterik ez da, eraikuntzeneboluzioa ekonomiaren martxaren menpe baitago. Ondorioz, industria dagure oinarria eta jarraituko du izaten. Horrek ez du ukatzen bestesektoreetan hobekuntzak eman ez daitezkeenik. Eta akasoindustriarekin lotura ahulagoa duen nekazaritza eta abelkuntzak,garapen eredu propioagoa izan lezake eta politika egokiaren bidez,bere pisu espezifikoa handitu dezake bai ekonomian, bai gizartean.Baina horretarako sektore honen azterketa sakon eta plangintzaestrategikoa premiazkoa da, industriarekin eta komertzioarekin eginbezala; baita mentalitate aldaketa batzuk ere. 

           Industriari dagokionez, burdinaren ingurukoa nagusitzen zaigu:altzairua, galdaragintza, fundizioa, forja, erremintak….Plastikoaren inguruan esparrua zabaltzen ari da, pisu gutxiagokoaoraindik. Enpresa txiki asko sortu da krisiari erantzun moduan, bainaburdinaren industriaren inguruan gehiena eta subkontratazioareneskemaren barne. Kontuan izan behar dugu, burdinaren ingurukoindustriak bere bizitzaren heldutasun fasean daudela etaerakargarritasun eskasekoak direla. Gainera merkatuan dutenpresentzia eta lehiakortasun kokapena ertain-baxua da, plastikoa etaerreminta sektoreak izan ezik. Horrek esan nahi du lehia gogorrajasotzen duela Europako Ekialdetik eta Asiako herrialde batzuengatikbatik bat, eta prezioetan lehiatu behar duela, horrek soldatetandaukan eragin negatiboarekin. Irtenbidea 80. hamarkadakoerrekonbertsioek eragindako erredimentsionamenduan etadibertsifikazioan bilatzen da, baina apustu teknologikoa etaantolakuntza berrikuntzan gutxi inbertitzen da (salbuespenak plastikoeta tratamendu plastikoen azpisektoreak izan daitezke). Honekguztiak, munduko komertzioaren menpe uzten du gure industriaren zatihandi baten etorkizuna. Eta enpresa handien kapitala bertakoa ezdenez, kanpoko erabakien esku gaude. Berez, erabaki botereak kanporajoan dira, esaterako Eurotools, Bellota, GSB, Orbegozoren kasuetan.Are gehiago, kontuan hartzen badugu ez direla sektore berriak kokatueta ez dela burdinaren industriari ordezkorik bilatzeko saiakerarikegon. Puntu honetan galdetu beharko litzateke Mankomunitateak,UGGASAk… ze politika aktibo egin duten dibertsifikazioabilatzeko. Formazio kurtsiloak garrantzitsuak izanik ere (halere,politika honen ebaluazioa egitea ere beharrezkoa da, egiten ez dena)1995ko urtarrilean onartutako Plan Estrategikoan lan esparru asko etagarrantzitsuagoak markatzen ziren, eta zoritxarrez baiezkoa jaso etagero, baztertua izan zen, ondorioz bost urte galdu ditugu. 

           Eta honi gehitu behar diogu, azpiegiturei dagokionez, Beasain-Durangoerrepidearen atzeratzea dela eta, eta ez diru arazoengatik, gureeskualdeak espazioaren antolakuntzari dagokionez marjinatua geratzekoduen arriskua. Hauxe erabakiorra gerta daiteke, dibertsifikazioabilatzerakoan enpresa handiren bat ekarri ahal izateko komunikabideegokiak ezinbestekoak baitira. Puntu positiboa, eskualdeko udalakados jarriko direla lur-zoru industrialaren eskaintza komunaegiteko. 

           Norbaitek esango du, ikuspuntu asaldagarria erabiltzen dudala, aregehiago ekonomia ondo doan inpresioa kontuan izanik. Egia da enpreseksalmenta maila itxurosoa dutela une honetan, baina hori koiuntura onadelako gertatzen da. Aitzitik, abagune positiboa ez da gureegiturazko arazoak konpontzen saiatzeko erabiltzen. Konparatzenbadugu eskualdean sortutako aberastasuna biztanleko autonomielkarteko bataz bestekoarekin (suposatuz bataz bestekoari 100indizea), Ezkio (225 indizea) eta Legazpi (101 indizea) gainetikdaude. Azpitik ordea: Urretxun 1.576.000 pzta. biztanleko sortzen da(69 indizea) eta Zumarragan 1.897.000 pzta biztanleko (83 indizea). 

           Langabeziari dagokionez, INEMeko datuak azterturik (arretazbegiratzekoak, langabetuen kopurua nabarmenki gutxiesten dutelako)emakumeak langabetuen %85 dira. Gazteak langabetuen % 40 inguru.Langabetu gehien sortu duten sektoreak manufakturak, inmobiliariak,komertzioa eta ostalaritza lirateke. Eta erdia kualifikaziorikgabekoak dira. Kualifikazioaren inguruan aipatu behar den beste puntubat, gure industriako helduak ordezkatzeko gazte nahikoa ez egotekoarriskua omen dago, lanbide heziketatik ateratzen diren ikasleeneskaria handitu delako. Antzeko zerbait gertatzen da nekazaritzan,eta etorkin profesionalak kontratatzera iritsi da. Hortaz,unibertsitatera doan askok badu zer pentsa, etorkizuneko irtenbideeiburuz. 

           Langabezia jaitsi egin da. Egia esan, gazte askok eskualdetik kanpolana egiten du. Eta era berean, emergentzi sozialeko aurrekontuakudaletako aurrekontuetan handitu egiten dira, beharrak eskatzenduelako. Aztertu behar den beste gai bat ze lanpostu sortzen direnda, eta argi dago lan-baldintza eskasekoak, soldata txikikoak,ordutegi handikoak,… direla asko. Datu bat bakarrik: 1999aneskualdean egin ziren 4.260 kontratuetatik, 540 bakarrik izan zirenfinkoak, gainontzekoak aldi baterako soilik. Noski, kontsola gaitezkeeta pentsatu beste eskualde batzuetan lan finkoaren sortze mailatxikiagoa izan dela.

 

Joseba Garmendia (Ekonomilaria)

Urretxun, 2000-01-24

 

UGLE:  industria mundurakohezkuntza 

           Bailarako egoera eta etorkizun ekonomikoaz mintzatzean, argi dagogure herriotako gazte eta langileen prestaketa profesionalak oso pisugarrantzitsua duela. Horregatik, ekonomiaren motor eragilea industriadenez, UGLE fundazioaren lanak berebiziko garrantzia dueskualdean. Hala izanik ere, gutako askok ez dakigu zehazki zernolako ikasketak eskaintzen dituzten bertan. Gainera askok oraindikheziketa profesionalaz irudi ezkorra dute.            

           Urola Garaiko Lanbide Eskolak, Legazpi ikastetxeak hasitako bidearijarraituz, 1996an ireki zituen ateak. Eskola hau eskualdekopolitikariek, enpresariek eta beste zenbaitek lanbide heziketarenalde egindako apustuaren emaitza izan zen. Helburua enpresa munduakeskatzen dituen beharretara egokitutako formakuntza eskaintzea zen,langileek lan merkatuaren eskaerari erantzuteko prestatuak egon etabertan ahalik eta erosoen egokitu daitezen. Izan ere, UGLEfundazioko zein eskolako zuzendariak diren Batis Maizeketa Xabier Arratibelek diotenez “gero eta jendegehiago eta hobea formatzen ari den arren, askotan lan merkatuareneskaerari behar bezala erantzuten ez dion formakuntza ematen da”. 

           Aurtengoa laugarren ikasturtea duen UGLEk bere helburuakbetetzen ari dela dirudi. Egun 2. sektoreak eskualdean duen egoeraoparoa izanik, lan eskaera zabalari aurre ezin eginik baitabiltza:“nahiz eta urtetik urtera matrikulazioek gora egin duten, 290ikaslerekin hasi ginen eta egun 363 ikasle ditugu, hemendik irtetendirenak ez dira nahikoa bailarako enpresei erantzuna emateko, eztaformatzen ditugun langabetuak kontuan izanik ere. Aurrera begira ere,langileen plantilak adinean aurrera doazela kontuan izanik, gureikasleek etorkizun ona  dutela uste dugu”.

           UGLEn eskaintzen diren ikasketak industria munduan lan eginnahi duten edo lanean diharduten hiru ikasle mota ezberdineizuzenduak daude: lehen formakuntza profesionala hartzen dutenikasleei, langabetuei eta egun guztiz beharrezkotzat hartzen denetengabeko formakuntza nahi duten langileei.  

           Lehen formakuntza profesionala jasotzen duten ikasleek aukeraezberdinak aurki ditzakete UGLEn. Alde batetik lanbideheziketaren aukera dute (erdi mailako eta goi mailakoa) eta bestetikbatxilergo teknologikoarena. Batis eta Xabierrenesanetan “badirudi hemengoa bukatu eta lanean hastea dela aukerabakarra, baina batxilergo teknologikoa zein goi zikloko lanbideheziketa egin ondoren unibertsitatera joan daiteke. Ikasketa hauekkarrera teknikoetarako egokienak dira, arlo praktikoan askoz ereprestatuagoak irteten baitira ikasleak. Hori dela eta, enpresetannahiago izaten dituzte bide hau hartu duten ingeniariak”. Bestalde,ikasle hauek martxotik aurrera inguruko enpresa ezberdinetan,derrigorrezkoak diren eta notarako balio duten, 250 ordutakopraktikak izaten dituzte. 

           Baina heziketa arautuko ikasketez gain, UGLEN langabetuentzatlanerako prestakuntza ikastaroak eta langileentzat etengabekoprestakuntza ere eskaintzen dira. “INEMekin zenbait konbenio ditugueta urtero langabetuentzat bizpahiru ikastaro antolatzen ditugu.Langabetuek hemengo ikastaroak amaitu bezain pronto 400 ordutakopraktikak egiteko aukera dute, baina askok praktikei uko egitendiete, ikastaroa bukatu bezain pronto lana aurkitzenbaitute”.                    

           Gaur egun berebiziko garrantzia duen beste alor bat eta UGLEko arduradunek azpimarratzen dutena, langileen etengabekoprestakuntzarena da. “Industria munduan ere etengabeko aldaketakematen dira eta langileek hauei moldatu beharra dute: bospaseiurtetan birziklatu gabe lanean diharduen langileak arazoak izanditzake aldaketak direla eta.”            

           

           Azken urteotan langilearen perfila ere aldatu omen da: “enpresekgero eta polibalentzia handiagoa eta ardura gehiago hartzea eskatzendiote langileari erronka berriei aurre egin ahal izateko. Hori delaeta prozesu osoa uler dezan hezi behar dugu etorkizuneko langilea.Horretarako, espezialitate bakoitzaren barruan beste alor batzuk erelantzen saiatzen gara. Mekanikoak, adibidez, tailer mekanikotik bai,baina elektrikotik, hidraulikotik… ere pasatzen dira. Horretazgain, kalitatea, lan segurtasuna… ere ikusten dute. Lehen alorbatean sakontzen ematen zuten denboran, orain alor ezberdinak ikustendituzte. Honek arazo bat dakar: hemendik hain espezializatuak irtetenez direnez, enpresa munduan denbora bat behar dute lan erritmoramoldatzeko”.           

           Aldaketa hauek guztiak UGLEren barnean eragina dute,“irakasleen birziklapena ere oso garrantzitsua da noski. Hala ere,hasierako ikasketa berak ditugu. Izan ere, industriarekin zerikusiaduten hauek dira lan merkatuak eskatzen dituenak. Hemendik irtetendiren ikasleek lana aurkitzen dutela ikusirik, zertarako aldaketakegin! Dena den, ez dugu lokartzerik eta merkatuaren beharrakaldatzera doazela ikusiko bagenu gu ere aldaketa hauetara moldatubeharko ginateke. Hori dela eta, enpresariekin, hezkuntzasailarekin… lan egiten dugu aurrikuspenak egiteko. Mekanika etaelektronika, adibidez, betikoak direla dirudien arren, oraindik ereetorkizun oparoa dute. Ikastaro futuristaren bat sartzea baliteke,baina bailaran beharra dagoelako izango litzateke.”                

           Etorkizunaz hitz egin ondoren, orain arte egindako lanaren balorapenaegiteko eskatu diegu Xabier Arratibel eta BatisMaizi: “Gure helburua gazteak lanerako prestatu eta haueklana aurkitzea da eta alde horretatik oso gustura gaude. Dena den,urte askotan lanbide heziketa beste ezer ezin zutenentzat zelazirudien eta oraindik ere ohiko batxilergorako joera handiegia delauste dugu. Hori dela eta, lanbide heziketak lan munduan eskaintzenduen etorkizuna azpimarratuz irudi kaltegarri honi aurre egin beharradiogu”.

           Batis eta Xabierrek beste bi arazo ere somatzendituzte, “aurriritzi ezkorrak direla eta, oso neska gutxi etortzendira gurera ikastera: ikasleen %2a soilik dira emakumezkoak.Emakumezkoen artean dagoen langabezi altua kontuan izanik, gureustez, gurean ikasiz aukera bikaina dute lan munduan sartzeko. Gukmentalizazio lana egin beharra dugu, neskek hona etortzeari diotenerrespetua galdu behar dute eta enpresariek ateak errazago zabaldubeharko lizkiekete. Dena den esan, orain arte UGLEn ikasiduten neska guztiak lanean ari direla”. 

           UGLEkoen beste kezka bat ikasketen hizkuntza eredua da:“batxilergoa A eta D ereduetan eskaintzen dugu eta euskarazkoikasleen kopuruak gaztelaniazkoarena bikoizten du. Hori dela eta,euskarazko klasea bikoiztu egin dugu, nahiz eta horretarako laguntzaekonomikorik jasotzen ez dugun. Baina lanbide heziketan klaseakgazteleraz soilik eskaini ditzakegu. Izan ere, klase bakoitzean 20ikasleko topea dugu eta dirulaguntza lortzeko klaseko 16 ikasleizatea eskatzen digute. Nahiz eta gure irakasle ia guztiak klaseakeuskaraz emateko prestatuak dauden, euskara eta gaztelerazkoklaseetan banatuko bagenitu dirulaguntzarik gabe geldituko ginateke.Oraingoz lanbide heziketan ikasle erdaldun eta euskaldunak paretsudaude, baina euskaldunak gehiengo izaten direnean arazopolitiko-ekonomiko latza sortuko da”. 

           Bukatzeko Xabierrek eta Batisek euren ikasketennorabidea hautatzeko adinean dauden gazteei aholku batzuk luzatudizkiete: “Bizitza lehen baino luzeagoa da eta beraz, heziketaegokia jasotzeko urte gehiago ematea zuzena da. Bestalde, etengabekoformakuntza ezinbesteko bihurtzen ari da. Hau dela eta, gauzakpatxadarekin hartzea eta denboraz pentsatzea gomendatuko geniekegazteei. Lehenbailehen informazioa biltzen has daitezela, guinformazio hau eskaintzeko eta ikastetxeetara joateko prest gaude.Baina ahozko eta idatzizko informazioa ez da nahikoa etorkizunaerabakitzeko eta errealitate ezberdinak kontrastatu beharra dago.Beraz, lagunekin zein familiakoekin gu bisitatzera etortzeko deitudiezagutela eta gustura asko erakutsiko diegu gure ikastetxea etabertan nola lan egiten dugun”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT