Dena den, Miguel bokazioz artista den arren, ofizioz hamaika lanbide ezagutu ditu oso gaztetatik: mekaniko, bodegero, meatzari… lanetan aritu ondoren, duela lauzpabost urtez geroztik postari lanetan dugu Ezkion, eguraldi ona egiten duenean motoz eta bestela furgonetaz.
Miguelen umorea ezagututa, segur aski atea birritan jo baino lehen zabalduko diote ezkiotarrek!
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Itsasontziko sukaldaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin egon, poteatu…
-Bizitzeko toki bat?
Bizi naizen leku bera.
-Gutunak motorrean ala oinez banatzea nahiago?
Motorrean hobe…
-Maitasun gutunak ala fakturak banatzea nahiago?
Heracliorenak banatzea nahiago dut.
-Egia al da postariak beti birritan deitzen duela?
Bai, eta gehiagotan ere bai.
-Gutunak idaztea ala jasotzea nahiago?
Idaztea nahiago dut. Dena den, garai batean hiru urte eman nituen Bartzelonan lanean eta faltan somatzen dut orduan bezala gutunak idatzi zein jasotzea.
-Nori ez zenioke inoiz gutunik bidaliko?
Jende askori, mundu guztiari ezin baitiot gutunik idatzi.
-Errealekoa ala Athletic-ekoa zara?
Errealekoa, familiako ardi urdina naiz.
–Bilbao ala Donostia?
Errealekoa naizela esan dudanez, Bilbao aukeratu beharko dut denekin ongi geratzeko…
-Sekula bota duzun parrandarik itzelena?
Bartzelonan nengoela, bertan igarotako inauteri batzuk gogoratzen ditut bereziki.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Obelix.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagunekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Musika.
-Eta jasotakoa?
Alkandora bat.
-Data bat?
Soldaduzkatik libratu nintzeneko eguna.
-Neska izen bat?
Olatz
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Harrapatzen ditudan guztiak.
-Gustuko telebista saioa?
Gaurkotasun-erreportaiak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Quien dijo miedo.
-Liburu bat.
Asko.
-Filme bat.
Torrente.
-Gustuko abestia?
Guantanamera.
-Soinu bat.
Euriarena, barazkien gainean erortzen denean.
-Usain bat.
Egur usaina.
-Ukitzeko…
Beroa eta hezea den edozer.
-Janari bat.
Antxoak.
-Ura ala…
Ardoa, kolore guztietakoa eta burbuilekin, burbuila gabe…