Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Unibertsitari berrien gora beherak (061. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/10/23
Otamotz

           Itziar Ormategik argi zuen medikuntza ikasi nahi zuela, horidela eta, Leioan ikasterik ez zuenez Bartzelona aldera abiatu da.“Bartzelonara joan beharra nuela jakin nuenean oso ondo hartu nuen,dena aldatu eta bizitza berri bat hasteko gogoa bainuen, bainajoateko eguna heldu ahala damutzen hasi nintzen, beti oso etxezuloaizan bainaiz”. Dena den, berehala moldatu da eta oso gustura dago unibertsitateak bere ikasleei alokatzen dien pisuetako batean lauikasle kataluniarrekin batera, “etxeko lan guztiak guk egitenditugu eta arropa garbitzeko zerbitzu bat dagoen arren, oso garestiaateratzen denez, eskuz garbitzen dut. Etxeko lanen banaketa oso ondoantolatua dugu, baina pasta eta arroza jateaz nazkatzen hasianago…”  Asteburuetan pisuan bakarrik geratzearena da okerrendaramana eta printzipioz etxera zubiak dauden asteetan itzultzekoasmoa du, astero bidaia egitea oso garestia bailitzateke eta denboraasko galduko bailuke. Kataluniara joan denez eta gainera ikasgaibatzuk katalanez dituenez, hizkuntza hau ikasten ari da. Bere ustez“jendeak katalana ikastea oso erraza dela esaten dizu, bainagazteleraz ere nahiko trakets moldatzen naizenez, lehenengo egunetania tutik ere ez nuen ulertzen. Dena den, pixkanaka ikasten ari naiz.Pisukideek nirekin gazteleraz hitz egiten dute, baina hemendikgutxira beraiekin katalanez hitz egin ahal izatea espero dut”. Itziar etxetik hain urrunera joan denez ikastera, hasieranbakar samar aurkitzen zen “Unibertsitatera heldu nintzenean ez nueninor ezagutzen eta lehen egunetan nahiko gaizki pasa nuen. Gaineranobatadak egin zizkiguten  eta ez zen batere atsegina izan”.Ikasketei dagokienez, ikasturtea nahiko gogor hasi dutela uste duItziarrek “hiru aste besterik ez daramatzagu eta ikasgai batamaitu dugu jada”.  

           Mikel Igarza giza zientziak-enpresa ikasketak egitera joan daEskoriatzara eta berehala moldatu da egoera berrira: “ikaskideakelkar ezagutzea gehiago kostako zitzaigula uste nuen, baina lehenengoegunetik klaseko asko elkar ezagutzen hasi gara eta hurrengoasteetarako bi afari antolatu ditugu jada”. Ikasketei dagokienez,Itziarrek ez bezala, nahiko lasai hasi dituztela uste du “lehen aste hauetan ezer gutxi egin dugu. Zenbait ikasgaitan ezdakigu oraindik zehazki ikasturtea nondik nora joango den. Hala ere,badakit ikasturteak aurrera egin hala gauzak zailago jarrikodizkigutela”. Mikel lehenengo aste hauetan autobusez joan daEskoriatzara, baina orain pisu bat alokatu du beste bi lagunekin“Hasieratik pisura joan nahi nuen eta gurasoak ados zeudelazirudien, baina egunero Eskoriatzara zihoan autobusa zegoela jakinzutenean iritziz aldatu zuten. Hori dela eta, autobusez joaten hasinintzen, baina gero eta gogorragoa egiten ari zitzaidan, hamaika etaerdietan bazkaldu beharra bainuen. Azkenean gurasoek pisura joatenuztea lortu dut.  Momentuz gustura nago, ez damutzea espero dut.Pisuan hiru lagun egongo gara eta elkarbizitzak bere komeriak izanohi dituen arren, gure artean arazorik ez egotea espero dut. Janariaprestatzen ikasteko asmoa dut eta printzipioz arropa bertangarbitzeko asmoa ere bai. Izan ere, pisura joatearen arrazoietako batnire kabuz bizitzeko gai naizen ikustea da”.  

           Maialen Baez ere Eskoriatzan ikasten ari da, magisteritza hainzuzen ere, baina bera egunero autobusez joaten da klasera eta halajarraitzeko asmoa du “hasieran oso gogorra egiten zitzaidan egunerogoizeko 6etan jaikitzea, baina pixkanaka ohitu egiten zara eta orainbidaia lotan egiten dut. Ez dut pisua hartzeko beharrik ikusten etagainera Eskoriatza ez da bertan bizitzeko bereziki erakargarria”.Unibertsitatera joatean giro berezia topatzea espero zuen, bainaEskoriatzan ez omen dago halakorik: “Eskoriatzan magisteritzako etagiza zientziak-enpresako ikasleak soilik gaude eta beraiek klaseakarratsaldez dituztenez eta guk goizez, oso ikasle gutxi elkartzengara bertan eta ez dago unibertsitate girorik”.  Eskoriatzanunibertsitate girorik ez dagoen arren, Maialen eta bereikaskideek hasiberriei egiten zaien iseka jasan behar izan dute“mahai batzuetara igotzera behartu gintuzten eta gero bestemailatakoek arroza eta makarroiak botatzen hasi ziren. Beste behin 3.mailako ikasle batek praktika moduan guri klaseak eman beharzizkigula esan zigun. Hau itsuei buruz hitz egiten hasi zen etaberauek nola sentitzen diren jakiteko zapi bat begietan jarri etapasilora atera gintuzten. Bertan beste mailatakoak genituen zainbarre batean”.  

           Unai Usabiagak enpresa-ikasketak hasi ditu Donostiako DeustukoUnibertsitatean. Itziar Bartzelonara joan zenean bezala,klasera iristean ez zuen inor ezagutzen, “heldu nintzeneanbakoitzak bere taldetxoa zuen eta nahiko bakarrik sentitzen nintzen.Baina kurtsoa hasi aurretik ikastaro bat egin genuen eta bertantaldeko lan ugari egin genituenez lagunak egiteko aukera bikaina izanzen”. Unai oraingoz trenez joaten da egunero klasera bainabere asmoa pisu batera joatea da “gurasoei pisura joan nahi nuelaesan nien baina ez zidaten utzi; nota onak ateratzen saiatuko naiz,ea horrela pisu batera joaten uzten didaten.  Oraingoz eguneroetxera itzultzen naizenez, herrian bertan gidatzeko baimenaateratzeko aprobetxatzen ari naiz”. 

           Ane Antia ingeniaritza ikasten ari da Arrasaten eta eguneroautobusez joaten da bertara Maialenekin batera. “Praktikakurtarrilean hasiko nituela uste nuenez, nire asmoa kurtso hasieranbertako girora moldatu eta urtarrilean pisua hartzea zen. Bainapraktikak orain hasi ditugu eta autobusez joatea nahiko neketsuaegiten ari zait etxera oso berandu eta ezertarako gogorik gabeiristen bainaiz. Gurasoak pisua hartzearekin ados zeuden hasieratiketa ez dakit ziur azkenean zer egingo dudan”. Unibertsitateanikasleen artean adiskidetza giroa berehala sortzen zela esan ziotenarren, bere klasean behintzat ez omen da halakorik gertatu: “bakoitzabere ezagunekin egoten da eta talde itxiak egin dira. EskerrakUrretxu eta Zumarragatik ere gutxi batzuk joan garen eta guretaldetxoa osatu ahal izan dugun”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT