Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Apaolaza: ferietatik futbol zelaietara (063. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2000/12/23
Otamotz

           Apaolazatarren autobus enpresa Julianen aitak, Juanek,sortu zuen 1928an, autobusak gordetzeko erabiltzen duten beraienetxeazpian ondo jartzen duen moduan. Lehen autobusa erosi aurretikGabirian bizi zen Julianen aitonak jendea feria etaerromerietara eramaten zuen bere gurdian, baina 20. hamarkadanJulianen aitak etorkizuna autobusak zirela ikusi zuen etaRenault markako txasis bat erosi zuen 9.000 pezetatan (3 baserrierosi zitezkeen orduan diru horrekin). Txasisa karrozatu beharrazegoenez, gurdiak egiten zituzten Ormaiztegiko Irizartarrengana jozuen eta orain munduko autobus karrozeria enpresa nagusienetakoa denhonek karrozatu zuen lehen autobusa Apaolazatarrena izan zen.           

           Irizartarrak sekula autobus txasisik karrozatu gabeak zirenez,Logroñora joan ziren Juan Apaolazaren txasisa nolakarrozatu behar zuten ikastera. Izan ere, Logroño estatukoautobus karrozerigintzaren sorlekua baita. Julianek dioenez,“garai hartan karrozeria guztia egurrezkoa izaten zen eta txaparikez zegoenez, autobusaren zorua eskuz laututako 200 litroko bidoientxaparekin forratzen zuten. Irizartarrek egindako lehen autobus huraere halakoa zen”.

           Autobus hura hizpide bihurtu da azkenaldian, Irizar enpresanaritutako zenbait langile jubilatuk lehen autobus haren kopia bategiteko asmoa baitute aspalditik. Enpresako egungo zuzendariei 10milioitako aurrekontua aurkeztu ostean, hauek autobus hura egiteaonartu dute. Lehenengo autobus hura berregiteko Apaolazatarrenganajo dute laguntza eske. Izan ere, beraiek autobus haren ezaugarriakjasotzen dituzten paperak gorderik baitituzte oraindik eta baitaharen marrazkia ere pabiloi aurrean. Julianek primerangogoratzen du, gainera, autobus hura nolakoa zen, berarekin ikasibaitzuen gidatzen 9 bat urte zituela: “karrozeria guztia egurrezkoazuen, bolantea eskuinean zuen, ez zuen intermitenterik eta asko jota70 kilometro orduko abiadura soilik hartzen zuen. Pentsa, 80 bat urteizango dituen herritar batek duela gutxi autobus hartara martxanigotzeagatik ahopean hartutako kolpea erakutsi zidan!”           

           Julianek esan digunez, “Irizar anaietako batek kontatzenduenez, beraiek konpondu zuten lehen autobusa ere gurea izan zen.Izan ere, gure aita sekula autobus bat gidatu gabea zen eta Irizarrenkotxeratik ateratzen ari zela kolpe bat eman zion”. Bestalde,“garai hartan oraindik karnetak banatzen hasi gabeak ziren eta gureaitak urtebete eman zuen karnetik gabe lanean. Besteei ikusiz ikasizuen gidatzen”. Urtebete pasatu ondoren Juanek gida baimena ateraeta jendea ferietara, azoketara eta erromerietara soilik eramatekobaimena ematen zion garraio txartela eskuratu zuen.

            Julianek dioenez, “lan asko egin zuen nire aitakautobusarekin, garai hartan oso autobus gutxi baitzegoen inguruotan.Ezkion Amabirjiña azaldu zenean ere, makina bat joan etorriegin zituen eta diru asko egin zuen”. Baina handik urte gutxiraGerra Zibila hasi zen: “Gerra garaian autobus hura errekisatu eginziguten eta bando batetik bestera ibili zen. Halako batean Francorenaldekoek,   ikurriña zeramaten hainbat autobus ikusizituzten, gurea tartean,  eta hauek gasolinaz busti eta suematen hasi ziren. Gureari su eman behar ziotenean, aita ezagutzenzuen beasaindar batek ea pertsona on batena zen autobus hari zergatiksu eman behar zioten galdetu zien. Azkenean ez zioten autobusari sueman, baina gizon hura hartu eta hil egin zuten. Hura jakin zuenetiknire aita urtero joan zen gizon hura hilobiratu zuten Donostiakohilerrira”.

           Gudan erabili izanak lehen autobus hura kaltetu bazuen ere, Juanekguda ostean berreskuratzea lortu zuen eta 1959a arte jendea Beasainarteko herrietako feria, merkatu eta erromerietara eraman zuen 1928anerositako autobusean. Onenak eman zituenean, beste bat erosi zutenApaolazatarrek eta honekin hasi zen Julian laneansoldaduzkatik itzuli ostean: “aitak 60 bat urterekin utzi zuen lanaeta autobus hori eramateko inor ez zegoenez, nik erosi nion 150.000pezetatan”.           

           Patricio Etxeberriako langileak eramanez hasi zen lanean eta ordutikinguruotako langile eta ikasle asko eta asko eramateaz gain, Europa guztiko bazterrak ezagutzeko aukera ere izan du sei urtezMadrilgo agentzia batentzat bidaia luzeak egiten ibili baitzen. Egunere hauetako batzuentzat lan egiten dute Apaolazatarrek etaesaterako Donostiara etortzen diren bakoitzean Real Madrilekojokalariak aireportutik hotelera eta bertatik futbol zelaira eramatendituzte. Julian eta Josuren, semearen, esanetan “Futboltalde gutxirekin lan egin dugu, beraien autobusa izaten baitute,baina madrildarrek hona etortzen direnean bada-ezpada ere nahiagodute hemengo autobus bat hartu. Oso jende edukatua da, bainajokalariekin ez dugu harremanik izaten. Seguridadeaz arduratzen denakaginduak ematen dizkigu eta bai bera bai “Chendo” delegatua osojatorrak dira. Iaz hasi ginen beraiekin lanean, Errealaren aurka, etaReal Madrilekoak gustura gelditu ziren gurekin nonbait, aurtenIruñera ere beraien bila gu bidaltzeko eskatu baitioteberaiekin lan egiten duen agentziari”.

           Inguruotakobaserritarrak ferietara eramaten hasi ziren Apaolazatarrak,lau belaunaldiren ostean, Real Madrileko jokalariak ere eramaterapasa dira eta 72 urte hauetan makina bat pasadizo bizi izan dituzte.Hauen guztien erakusle, hona hemen Julianek gaztetan bizi izanzuena: “17 bat urte nituela haurdun zegoen emakume baten senarraetorri zitzaigun etxera: medikuak Beasaingo ospitalera eraman beharrazegoela esan zuela eta ea eramango genuen. Nire aita etxetik kanpozegoenez, autobusa hartu eta hor abiatu nintzen senar-emazteekin etamedikuarekin. Bidean emakumea gaizki jarri zen, Salbatoren geldituginen eta bertako tabernan erditu zuen”.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
3

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
4

3x3 saskibaloi txapelketa arrakastatsua

2025/06/14
Urretxu
5

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
6

Santa Isabel egunean Antioko jatetxea irekiko da

2025/06/13
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT