Mokadutxo bat hautatzerakoan, pintxo guztien artean, Marikrabak gomendatzen dizkigu. Txindokin berezitasunen bat bada rabakomen dira eta.
Afaltzeko ordea, Txindokikoek ahalegin berezia egin dute. Tabernanbertan dauden mahaiez gain, jantokia ireki berri dute. Afal ordurako,hiru aukera daude: plater konbinatuak, kazuelatxoak eta bokadiloak.Plater konbinatuak dira nagusi (solomoa, entsalada, piperrak…)denetik dute hamaika konbinazio ezberdinetan. Kazuelatxoen artean,bakailao eta piper-beteenak dira bezeroen artean estimatuenak. Etabokata bila dabiltzanak ere izango dute afari pasada egiteko modua.
Herrian bertan, bertatik bertara, gazte talde honek aukera zabalaeskaintzen dio tripa zorriak isildu nahi dituenari. Beraz, on egin!!