Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

McRea Clarke: "Bat-bateko umorea gidoia duena baino aberatsagoa da" (071. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2001/10/23
Otamotz

Ikuskizunaren munduko zein esparrutan kokatuko zenuke zeure burua?

            Ni funtsean  "umorista" naiz. Ez dut inoiz xehetasun guztiekin antolatutako ikuskizun bat nahi izan, betidanik desordenatu eta ero samarra izan bainaiz. Baina beti ere, nire xedea jendeak nire espektakuluarekin ondo pasatzea izan da. Orain gaztelera ikasi dudanez, forma gehiago du ikuskizunak 

Nolatan hasi zinen ikuskizunaren munduan?

            Londresen bizi nintzenean nire bizitza nahiko aspergarria zen. Baina gau batean, 1994 inguruan, kaletik nindoala, "Club" batekin topo egin nuen. Bertan, jendeak mikrofonoa hartu eta eskenatokira igotzen zen gauzak kontatzera, hitz egitera. Bertan horretan hasi nintzen, eta biziatu egin nintzen. Erresuma Batuan hiri eta herri ezberdinetako aretoek eta Kafe-antzokiek zirkuitu bat osatzen dute. Horretan murgildu nintzen eta Londresez gain, Dublin, Manchester, Birmingham edo Belfasten ere aritu izan naiz. Behin Manchesterreko "Club" batean, nire auzoan ibiltzen ziren soldadu britaniarrez hitz egiten hasi nintzen. Jende artean soldadu britaniarrak izandako hiru tipo zeuden eta alde egiteko esan zidaten. 10 segundo pasa baino lehenago kalean nintzen. Mingain zorrotza dut, baina inoiz ez dut borroka eta horrelako kontuetan sartu nahi izan, gainera txiki samarra naiz.

Zure saioetako berezitasunik handienetakoa gidoi eza da. Zergatik?

            Ez, ez dago gidoirik, Irlandako umorearen ezaugarri garrantzitsua da hau. Honelaxe mantendu nahi dut, gai zehatz batzuk jorratuz. Baina hauek astero aldatzen dira. Irailak 11n gertatutakoa bezalako gaiak badauzkazu, aste horretan gauzak dezente aldatzen dira. Dena dela, gertaera edozein delarik ere, horren inguruan txisteak egin behar dira. Argi daukat, ikuskizunaren oinarria bat-batekotasuna dela. Nire ustez, inprobisatutako humorea gidoia duena baina hamar aldiz aberatsagoa da. Hala ere, bat-batekotasun hau aukeratutako gaien  eta saioaren arabera aldatzen da. Adibidez, sexuaz hitz egiten dut; hemen jende guztiak du zerbait esateko, birjina delako, sexuan "Don Juan" -a delako… Jendearen erreakzio ezberdinek ikuskizunaren norabidea erabat alda dezakete. Bestalde, nire ikuskizunetan abestu ere egiten dut, "Ikusi mendizaleak" eta holakoak, jendea jada nahiko aspertuta daukat abesti horrekin …

Urretxun nola hasi zinen?

             Urretxura bizitzera etorri nintzenean, hau guztia utzi beharko nuela pentsatzen nuen, baina gaztelera pixka bat ikasi ondoren, nire lehen aktuazioa iritsi zen. Buhame tabernan izan zen 99-ko apirilean eta ez dut oso ondo gogoratzen ikaragarrizko mozkorra baineraman. Hori bai, gaztelera maila kaxkarra nuenez, oso urduri nengoela gogoratzen dut. Hori dela eta, egun horretan inoiz baino gehiago inprobisatu nuen. Legazpikoez eta larrua jotzeaz zerbait esan nuela eta taberna beteta zegoela ere gogoratzen dut. Esperientzi honek ikuskizuna eta nire gaztelera hobetzen jarraitzeko indarra eta gogoa eman zidan.  

Ikusleek ondo erantzuten al dute?

            Publikoaren erreakzio ezberdinak oso garrantzitsuak dira nire espektakuluan. Tabernetako jendea zozo samarra da, normalean jendea poteatzen ari da eta ez du arreta gehiegirik jartzen. Gaztetxe eta kafe-teatroetan ezberdina da, jendea gehiago animatzen da eta. Jendea nirekin batera eskenatokira gehiagotan igotzea gustatuko litzaidake, Aretxabaletan mozkor batek edo Zarautzen mutilzahar koadrila batek egin zuten bezala. Hori bai, igo izan direnak mozkortuta zeuden edo artistak ziren. Behin Oñatiko Aker tabernan mahai gainera igo nintzen eta tabernetan mahai edo eserlekuetara igotzen diren bakarrak mozkorrak direla esan zidaten.  

Ba al dago euskal umorerik?

            Bai oso berezia da eta irlandarraren antzekoa da. Hemen jendeak bere buruaz barre egin dezake lasai-lasai eta baita ondokoaz edo beste edozertaz ere. Baina jende zozo dezente ere badago. Koadrilan dagoen jendeari lotsa handia ematen dio nire espektakuluan zerbait esateak, mozkortuta ez badoa behintzat. Jendeak ez ditu bere iritzi eta ideiak arriskuan jartzen. Irlandan edo Ingalaterran ezberdina da, koadrilan egon ala ez egon, beti jasoko duzu erantzunen bat. 

Euskal Herritik zerk harritu zaitu gehien?

            Boteak, poteoko boteak. Ikaragarria da 15-20 pertsonako koadrila batekin ateratzen zarenean, dena kontrolatzen duen tipo bat dagoela ikustea. Hemengo bizitza sozialak, jendearen jarrerak, ere harritu nau. Hemen daramadan denboran, ez herrietan eta ezta hirietan ere ez dut bortizkeriarik aurkitu, inoiz. Eta nire ikuskizuna batzuetan nahiko probokatzailea izan daiteke…  

Honetaz bizitzea gustatuko litzaizuke? Zein da zure helburua?

            Bai, helburua profesionalki aritzea izango litzateke, honetaz bizitzea, baina nire ikuskizuna hain berria eta ezberdina denez, denbora eman behar zaio oraindik. Nik neuk,  etorkizunean denbora gehiago eskaini nahiko nioke honi guztiari. Gipuzkoako herri guztietan egon naiz eta datorren urtean Euskal Herri osora hedatu nahi dut, ea bi urteren bueltan nolabaiteko zirkuitu bat eratzen dudan.  

Zer moduz doakizu euskararekin?

            Ondo, oso ondo. Ez dut konfidantza handirik hitz egiteko, alaba eta emaztearekin soilik hitz egiten dut, baina ulertu oso ondo egiten dut. Taberna batean jendeak euskaraz hitz egiten badu berdin zait, ikasteko entzun beharra baitaukat. Euskaltegian ez dut asko ikasi, gramatikan galtzen naiz. Nire desafio pertsonala, ikuskizuna euskaraz egitea da, denbora kontua da soilik. Agian etorkizunean ingelesa eta euskara uztartuz, haurrentzako zerbait antolatuko dugu, ikusiko dugu.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT