Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Goierri Kirol Elkartearen 50. urteurrena (074. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/02/23
Otamotz

Javierrek eta Juan Luisek esan digutenez, Goierri elkartea 1952ko ekainaren 22an sortu zen, "Galeperraren egoitza Urretxutik Zumarragara eraman zutenean. Goierriren lehenengo egoitza, ondoren Gazteleku egon zen tokian zegoen. Ikusi ditugun agirien arabera, elkarte berriaren sorrerak arrakasta itzela izan zuen, sortu eta berehala 500 bazkide inguru baitzituen".

Goierrik, hasieratik, sail ezberdinak izan ditu. "Ehiza, arrantza, pilota, mendi, futbol eta txirrindularitza sailekin sortu zen elkartea. Ondoren, atletismo saila ere izan zuen, baina hau desagertu egin zen. Beranduago, saskibaloi eta eskubaloi sailak sortu ziren. Eskubaloi saila pixkanaka indarra galtzen joan zen eta, azkenean, nesken talde batekin hasi zen Urolaren eskubaloi sailak bere gain hartu zuen".

Goierriren helburua herriko gazteei kirola egiteko aukera eskaintzea da. Hori dela eta, gazte talde batek Goierrikoei sail berri bat sortzeko proposamena luzatu dien bakoitzean, laguntzen saiatu dira. "Gure lana herrian kirolaren alde egitea denez, edozein proposamen ongi etorria da. Dirulaguntzak lortzeko elkarte batekoa izan beharra dago eta guk babes hori eskaintzen dugu. Egun, Goierrin bederatzi sail ditugu: saskibaloia, ehiza, txirrindularitza, zikloturismoa, areto futbola, mendia, pilota, arrantza eta xakea. Azken hau da, hain zuzen ere, berriena. Biztanleko federatu gehien dituen Gipuzkoako elkartea gara".

Nagusiki kirol elkartea den arren, garai batean kirola eta kultura uztartzen zituzten ekitaldiak ere antolatzen zituen Goierri Kirol Elkarteak. "Urte askotan Hamabostaldi Kulturala antolatu genuen. Bertan, kirolari buruzko hitzaldiak antolatzen genituen. Iribar, Arkonada… hitzaldi hauetan izan ziren".

Kirol taldeak bultzatzeaz gain, Goierrik hainbat kirol lehiaketa ere antolatu ditu urte hauetan guztietan. Horien guztien artean, Goierriko Txirrindulari Itzulia da kirol ekitaldirik kuttunena. Izan ere, lasterketa hau afizionatu mailako garrantzitsuenetakoa da eta, bertan, egun profesionalak diren txirrindulari askok parte hartu dute. "Duela hiru urte, lau lagunon artean, antolaketa modernizatzea erabaki genuen eta lortu dugula uste dugu. Txirrindulari taldeek oso antolaketa ona dugula esan digute. Aurtengo itzuliaren antolaketa sekula baino lehenago hasi nahi dugu, urteurrena dela eta, ahalik eta talderik onenak ekartzeko asmoa baitugu".

Bestalde, Goierritik atera diren goi mailako kirolariez ere oso harro daude. "Ruben Gonzalez, "Montxi", Zilarrezko Mailan dagoen Ibarrako Patxaran Olatz areto futbol taldean jokatzen ari da. Bestalde, Goierriren areto futbol saileko jokalari asko Euskadiko selekzioarekin jokatzen ari dira. Luis Mari Heras, Amelio Mendijur, Jose Mari Yurrebaso… ere Goierrin arituak dira".

Berrogeita hamar urte hauetan gauza asko aldatu dira herri mailako kirolean eta Goierrin. Egun, kirola egiteko toki aproposak daude (futbol zelaiak, kiroldegiak…), baina garai batean ez zen horrela. "Elkartea sortu zenean, Elizalde futbol zelaia oraindik egin gabe zegoen. Urte haietan handik gertu zegoen beste zelai batean jokatzen zen. 60ko hamarkadan Elizalde egin zen, 80 hamarkada erdialdean kiroldegia…".

Goierriren egoitza ere, ez da garai batekoa. "Gazteleku izan aurretik, huraxe zen Goierriren egoitza. 1976an hona etorri ginen, eraikin hura egoera txarrean zegoela eta bota egin behar baitzen…, azkenean 1998an bota zen!". Juan Luisen eta Javierren ustez, egoitza oso kontuan hartu beharreko gauza da. "Hau gure etxea da eta egoitzarik gabe ez dugu non lan egin. Tabernan lortzen dugun dirua guztiz beharrezkoa dugu egoitza zaintzeko, udalen dirulaguntza kirol jardueretarako baita. Aurten obra egin behar dugu eta urteurren ospakizunak hasi aurretik lanak amaituta egotea espero dugu".

50 urteko ibilbidea betetzea, ezinezkoa litzateke bazkideen laguntzarik gabe. "Egun, berriz, Goierriko sail ezberdinetako kirolariak eta dirulaguntza ematen dutenak dira bazkide. Azken hauek, euren dirulaguntzaz kirola bultzatzen dute eta egoitzako zerbitzuak erabili ditzakete".

Goierri, emakumeei bazkide izaten utzi zien herriko lehen elkartea izan zen, Javierrek eta Juan Luisek esan digutenez. "Esan bezala, gure taldeetan aritzen diren kirolariak zuzenean bazkide bihurtzen dira eta elkartean sartzeko eskubidea dute. Hori dela eta, emakumezkoen lehen taldea sortu genuenean, hauek bazkide egin genituen. Ondorioz, gainontzeko emakumeei ere bazkide egiteko aukera eman genien".

Izan ere, Goierri hasiera-hasieratik, kirol elkartea izateaz gain, elkarte gastronomikoa ere bada. "Betidanik taberna zerbitzua eskaini dugu eta sukaldea ere izan dugu. Sukaldea kirol taldetako jende gutxik erabiltzen du eta kuota ordaintzen duten bazkide askok ere ez dute erabiltzen. Herriko lagun asko, kirolaren alde dirulaguntza emateko soilik dira bazkideak. Honen erakuslea honakoa da: herriko elkarte guztietan dago, aldi berean, Goierri elkartekoa ere baden bazkideren bat".

Egun, kirolariak ez diren 537 bazkide ditu elkarteak. "Aurten kuota igotzea erabaki dugu, elkarteko gastuak izugarri igo baitira azken urteetan. Dena den, oraindik ere, Goierriko bazkideek ordaintzen duten kuota herriko baxuenetakoa izango da. Bazkideen dirulaguntza oso garrantzitsua den arren, ez da elkartea aurrera ateratzeko nahikoa".

Hori horrela, Urretxu eta Zumarragako udalen dirulaguntza ezinbestekoa dute. "Urretxuko Udalak, urte askotan, dirulaguntza bakarra ematen zigun. Gero, guk sail ezberdinen artean banatzen genuen. Egun, Urretxuko eta Zumarragako udalek sail bakoitzari bere beharren araberako dirulaguntza ematen diote. Zumarragakoak, bertako elkarteetan ez dauden kiroletarako soilik ematen digu, noski. Areto futbola, txirrindularitza eta saskibaloia dira kirolari gehien dituzten sailak eta, ondorioz, dirulaguntza handiena behar dutenak".

Javierren ustez, bi udalekin sinatutako hitzarmena oso garrantzitsua da. Izan ere, "urte gutxitan sail batzuen aurrekontua izugarri igo da. Saskibaloian, txirrindularitzan… geroz eta talde gehiago ditugu eta hitzarmenak ekarri zuen dirulaguntzaren igoera oso garrantzitsua izan da talde hauek guztiak aurrera atera ahal izateko. Dena den, patrozinatzaileen laguntza ere beharrezkoa da".

Diruaz gain, lana erruz egitea ere ezinbestekoa da honelako elkarte bat aurrera ateratzeko. Javierrek, Juan Luisek eta beste askok urte piloa daramatzate Goierri elkartearen alde lanean. Javier, esaterako, bere alabaren eskutik sartu zen elkartean. "Alaba areto futbolean jolasten hasi zen eta laguntzeko eskatu zidaten. Honela, bazkide egin nintzen eta lan ezberdinetan aritu naiz: hasieran nesken taldea entrenatu nuen, gero mutilena eta, egun, jubenil mailako taldea entrenatzen eta presidente lanean ari naiz. Bestalde, nik ere, elkarteak bezala, aurten 50 urte egin behar ditudala esan beharra dut".

Juan Luis Ayuso, berriz, oso gaztetatik dabil Goierrin. "Zortzi urterekin "kanpitora" joaten nintzen jada partiduak ikustera. 14 urte nituela, zelaiko marrak markatzeko, baloien bila joateko… esaten zidaten eta nik oso gustura egiten nuen. Garai hartan sekulako ohorea zen Goierriko bazkide izatea eta 17 urterekin jaiotze data faltsifikatu nuen bazkide egin ahal izateko. Bestalde, epaile lanetan, Goierrik antolatzen zituen partiduetan hasi nintzen. Urte hauetan guztietan, delegatua, lehendakariordea, lehendakaria… izan naiz. Garai batean, bai Goierrikoek eta bai Urolakoek, asko lagundu zidaten eta, orain, ni naiz gazteei laguntzen saiatzen ari naizena".

Javierrek eta Juan Luisek diotenez, "horrelako elkarte bat aurrera ateratzea jendeak uste duena baino zailagoa da. Izan ere, udalen dirulaguntza jasotzeko, dirulaguntza honen beharra justifikatu behar duzu. Elkarteko diru kontuak, urteko memoria… oso zorrotz eta zuzen eraman behar dira. Elkartea zuzentzeko denbora asko behar da". Lan hori guztia gustura egiteko lantalde egokia izatea ezinbestekoa da. "Edozein gauza antolatzeko garrantzitsuena kideen artean giro ona egotea da".

Aurten bukatzen da egungo zuzendaritza batzordearen mandatua, baina Javier jarraitzeko prest dago. "Onena jende gazteak zuzendaritza hartzea litzateke, baina inor aurkezten ez bada jarraitzeko prest nago eta Juan Luis konbentzitzen saiatuko naiz". Izan ere, Goierrik ia banaezinak bihurtu ditu Javier eta Juan Luis. "Elkartean ezagutu ginen eta elkarteari esker gara lagunak. Orain denbora asko ematen dugu elkarrekin eta jende askok "hor doaz Zipi eta Zape" esaten du".

50. urteurrenaren ospakizun ekitaldiak ekainean izango dira

Goierrikoek lau hilabete daramatzate jada urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Ospakizun ekitaldi nagusiak ekainean izango dira. Hasteko, Aste Kulturala antolatzeko asmoa dute. Bertan, hitzaldi batzuk izango dira eta hauetan kirolari ospetsuek parte hartuko dute. Bestalde, Lehiaketa Gastronomiko bat ere antolatuko dute ekainean. Hau elkartearen egoitza azpiko plazatxoan izango da eta bertan, Urretxuko elkarteek eta Galeperrak hartuko dute parte.

Ekainaren 22an, Goierriko sail guztietako kirolariek erakustaldiak egingo dituzte Gernikako Arbola Plazan. Horrela, herriko jendeak Goierriko sailen berri izango du. Gainera, herriko haurrek sail ezberdinetako kirolariekin aritzeko aukera izango dute.

Hurrengo egunean, ekainaren 23an, meza izango da eta, ondoren, bazkaria. Bazkarira Urretxuko gainontzeko elkarteetako lehendakariak eta Galeperrakoa gonbidatuko dituzte. Nahi duen orok bazkarira joateko aukera izango du.

Goierrikoek, talde handien moduan, urteurreneko logotipoa prestatu dute eta aurten erabiliko dituzten paper guztietan logotipo hau joango da. Urte hauetako guztietako argazkiak ere biltzen ari dira eta hauekin bi gauza egin behar dituzte: batetik, aldizkari bat kaleratu behar dute eta, bestetik, argazkiekin eta garaikurrekin erakusketa bat antolatu nahi dute. Hori dela eta, deialdia luzatu nahi diete elkartearekin zerikusia duten argazkiak dituztenei elkartera eraman ditzaten.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT