Mairiren lokal berriaren inaugurazioa (074. alea)
Mairen lokal berria Ederrena Pilotalekuko frontisaren atzean dago, lehen solairuan. Oraina arte, Mairiko emakumeak kultur etxean biltzen ziren. Baina, kultur etxeko aretoa beste talde batzuekin partekatzen zutenez, arratsaldeko bostak alderako libre utzi beharra zuten. Emakumeen elkarteko bazkideak aspalditik zebiltzan lokal berri hau lortu nahian eta, azkenean, lortu dute. Egoitza handi honetan, ekintza ezberdinak aldi berean burutzeko aukera izango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide