Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Animo "Musti"! (081. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2002/11/23
Otamotz

            Hilaren 19an, arratsaldeko 7:30ean, solasaldia izango da Zumarragako Zelai-Arizti aretoan. Bertan, Aitor Lopez Rekarte eta Agustin Aranzabal Realeko jokalariak eta Urolan "Musti"ren entrenatzailea eta presidentea izan ziren Juanjo Aldama eta Anselmo Portillo izango dira. Moderatzaile lanetan Iñaki de Mujika Donostiako Herri Irratiko kazetari ezaguna arituko da. Bertan, Juan Mariren ibilbide profesionalari eta Realaren egungo egoerari buruz mintzatuko dira.

            Azaroaren 23an, berriz, Realeko eta Real Madrileko beteranoek "Musti"ren eta bere familiaren aldeko partida jokatuko dute Anoeta futbol zelaian arratsaldeko 5etan. Talde Txuri-urdinean, besteak beste, "Txiki" Begiristain, Jose Mari Bakero, Carlos Xabier eta Oceano arituko dira. Madrileko taldean "Quinta del Buitre" delakoaren hainbat ordezkari izango dira, besteak beste (Míchel, Butragueño eta Martín Vázquez, esaterako). Antolatzaileen asmoa atsedenaldian Anoetako markagailuan "Musti"ren jokalari garaiko irudiak eskaintzea da.

            Partida honetarako sarrerak Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan, Zumarragako Txoko eta Huts tabernetan eta Urretxuko Hiru tabernan salgai dira jada. Helduen sarrerek 10 euro balio dute eta 14 urtetik beherakoenek 5 euro besterik ez. Donostiara joateko autobusa doan izango da eta autobusean tokia hartzeko sarrera erostearekin batera autobuserako izena ematea besterik ez da behar. Anoetako sarreran bi txartelen truke Realaren ereserkiaren 5  bertsio dituen CD bat oparituko da.

            Urola taldeko jokalari eta presidente ohia den Valentin Barrenak esan digunez, "Juan Mariren aldeko ekitaldiak Errealeko Jokalari Ohien Elkartearen ekimena izan dira. Gure partehartzea ere beharrezkoa dela uste dutenez, gurekin harremanetan jarri ziren. Urolak ere "Musti"ri eta bere familiari laguntzeko zer edo zer antolatzeko asmoa zuenez, azken asteotan Anoetan bilerak izan ditugu bi ekitaldi hauek antolatzeko".

            Valenek, Urolaren izenean, urretxuar eta zumarragar guztiei deialdia luzatu nahi die hilaren 23an Donostiara joan daitezen. "Laguntza eta babes moralaren beharra azpimarratu nahi dugu. Hori dela eta, Anoetako partidara ahalik eta herritar gehien eramaten saiatu behar dugu. Bi herrietako elkarte ezberdinekin harremanetan jarri gara euren bazkideak partida ikustera joatera anima ditzaten. "Musti"ri eta bere familiari berotasuna eskaini behar diegu. Gogoratu zer nolako poza ematen zigun "Musti"ri esker gure herriaren izena behin eta berriro komunikabideetan entzuteak eta irakurtzeak. Gure herriaren alde egin duena eskertzeko garaia heldu zaigu".

            Valenek ederki asko ezagutzen du "Musti", laguna izateaz gain, berarekin jokatu baitzuen Urolan eta bere presidentea izan baita kargua utzi duen arte. "Juan Mari Urolara heldu zen arte Biain eta biok botatzen genituen faltak, baina Legazpi auzunetik ume moko bat heldu zen eta berehala berak hartu zuen falta guztiak botatzearen ardura".

            Pertsona bezala, bestalde, herri guztiak du Juan Mariren gizatasunaren berri. "Jokalari ona izateaz gain, pertsona ona ere bada. Bere ezaugarri nagusia umiltasuna da: futbolaren goi mailan aritu izanak ez du bere izaeran eraginik izan. Jokalari garaietan haur guztiekin oso adeitsua zen eta mundu guztiarekin harremana du". 

La Salleko patiotik Kopa irabaztera

            Juan Mari "Musti" Mujika gure bi herriek eman duten futbolari onena izan da. Beste mutiko askok bezala, oinez ikasi eta berehala baloiari ostikoak ematen hasi zen bere gurasoen etxeondoan dagoen La Salleko futbol zelaian.

            Urolako arduradunek azkar asko ikusi zuten mutiko hark futbolerako dohain bereziak zituela eta urte gutxitan Urolako lehen taldeko "izarra" bilakatu zen. Urolakoei Juan Mari goi mailako jokalaria izan zitekeela iruditu zitzaien eta ahaleginak egin zituzten Realeko begiraleek "Musti" jokatzen ikus zezaten.

            Halako batean zumarragarra ikustera etortzea lortu zuten eta 1984an "Musti" Sanse taldera deitu zuten. Hurrengo denboraldian, John Toshack heldu zen Donostiara taldea berritzeko asmoz eta berehala erreparatu zion "Musti"ri. Denboraldi hartan bertan egin zuen Realarekin debuta. Hura poza jaso zutena herriko futbolzaleek! Zenbat herritar eraman ote zituen "Musti"k Zubietara bere Ford Fiesta erosi berrian!

            Lehen denboraldi hartan "Musti"k guztira 38 partida jokatu zituen, gehienak eskuin hegaleko aurrealdean, eta 7 gol sartu zituen. Urolan bezala, Realean ere berehala hartu zuen faltak eta kornerrak ateratzearen ardura. Juan Mari Realak 80 hamarkadako bigarren erdian izan zuen falta jaurtitzaile onenetakoa izan zen.

            1986/87 denboraldia ahantzezina da Juan Marirentzat eta gainontzeko Realzaleentzat. Izan ere, urte hartan Realak bere azken txapelketa irabazi zuen: Espainiako Kopa. Finala Zaragozan jokatu zen Madrilgo Atléticoren aurka eta "Musti" bigarren zatian atera zen zelaira. Berak sartu zuen Realari garaipena eman zioten penaltyetako bat. Denboraldi hartan Ligako 37 partida ere jokatu zituen eta guztira 7 gol sartu zituen.

            Hurrengo denboraldia ere bikaina izan zen Realarentzat, Liga eta Kopa txapelketetako txapeldun ordea izan baitzen. "Musti"k 27 partidatan 2 gol sartu zituen. Denboraldi honetan jada, titular izateari utzi zion eta partidu gehienetan bigarren zatian irteten zen.

            1988/89 denboraldia "Musti"k Realean jokatu zuen azken aurrekoa izan zen. UEFAko 7 partida jokatu zituen, Ligako 22 eta Kopako 4. Guztira 33 partida jokatu bazituen ere, ez zuen golik sartzea lortu. Realean jokatu zuen azken denboraldian, berriz, Kopako 5 partida eta Ligako 22 jokatu zituen.

            Realak ez zion kontratua berritu eta A Coruñako Deportivora joan zen. Deportivo garai hartan bigarren mailan zegoen, baina denboraldi hartarako egindako fitxaketei esker lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehen mailan jada, Deportivok Mauro Silva eta Bebeto brasildarrak fitxatu zituen eta "Superdepor" izena jarri zioten. Juan Marik urtebete jokatu zuen "Superdepor" hartan eta, ondoren, Alavesera joan zen.

            Talde gasteiztarra garai hartan 2. A mailara igo ezinik zebilen arren, "Musti"k bertan eman zuen denboraldian lortu zuten azkenik zilarrezko mailara igotzea. Alavesetik Andaluziako San Pedro taldera joan zen, baina talde honetako arduradunek ez zuten kontratua errespetatzen eta Urolara itzultzea erabaki zuen. Bertan, bere jokalari ibilbidea amaitutzat eman eta lehen taldea entrenatzeari ekin zion.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT