Pintura lehiaketan 52 lan aurkeztu diraeta irabazlea Idoia Beratarbide oiartzuarra izan da “Oroitzapenezkoitzalak” lanari esker. Bigarren saria Jose Manuel Andreudonostiarrak irabazi du “Balcón imposible”lanarekin. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio TxominPinillari “Euria” lanagatik.
Argazki lehiaketan, berriz, Bartzelona,Alacant, Bizkaia eta Gipuzkoako 38 argazkilarik parte hartu dute.Guztira 177 argazki aurkeztu dituzte: 104 koloretan eta 73txuribeltzean. Zuri-beltzeko atalean lehen saria Berangoko JavierPedro Ferrerasentzat izan da “Guamote” lanagatik. Bigarrensaria Villenako Manuel Lopezek irabazi du “Simetria”argazkiarekin eta hirugarren saria, berriz, Legazpiko Jose Venegasek”El tren” argazkiarekin. Herriko lan onenaren saria IzarneTorguetek irabazi du “Antio lainotuta” argazkiarekin.
Kolorezko argazkien atalean lehen sariaMungiako Felix Urrutiak irabazi du “Lainopean” lanarekin.Bigarren saria Benito Cantero bergararrak irabazi du “AtxarteII” lanarekin eta hirugarren saria Igor Etxabe beasaindarrak”Segobia” argazkiarekin. Herriko lan onenaren 100 eurokosaria Herminia Clementek irabazi du “Palomar”argazkiarekin.