Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Asier Santillan: giza eskubideen berme-emaile (092. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2003/12/23
Otamotz

Kosovotik Euskal Herrira begira

Nola ikusten da handik Euskal Herria eta euskal gatazka? Zure esperientziak Euskal Herrian gertatzen dena ulertzen edo beste era batera ikusten lagundu al dizu?

Euskal Herriak niretzat gaur egun ez du gatazka soil bat pairatzen, gatazka anitz ikusten baititut. Eta agian kanpoan egoteak ikuspuntu plural hau eman dit. Besteak beste, alde batetik argi daukat independentzia zaleen eta ez zaleen arteko gatazka hor dagoela. Bestetik, ETA eta estatuen artekoa, ETA eta euskal gizartearen artekoa ere hor dago, euskal gizartearen gehiengoa eta PPren gobernuaren artekoa, eta alderdi politiko ezberdinek beraien artean dituzten gatazkak ere ikus daitezke. Nola ez gatazka horiek guztiak ez ditugu intentsitate berdinez ikusten eta herriak ez ditu modu berean pairatzen. Hildakoak hor daude, eta baita hildakoen senitartekoak ere. Perez Rojas psikiatrak mundua bi pertsona taldeetan banatzen zuen, talde bat seme-alabaren bat biolentziaren eraginez galdu dutenek osatuko lukete eta bigarren taldea beste gizaki guztiek. Seme-alabaren bat galdu dutenek mundua beste ikuspegi batetik ikusten dute, beti. Ideia hau gure etxera ekarriz, gaur egun borroka armatua aurrera eramatea, non eta Europako mendebaldean, ez dut ulertzen eta indarkeriari ez diot inolaz ere ez inongo puntu positiborik ikusten. Beraz, euskal herriaren (minuskulaz) onerako ETA desagertu egin beharko litzatekeela pentsatzen dut. Gatazka armatuen erdian sartuta gauden guztiok beti galtzekoak dauzkagu. Gainera, zenbat eta hildako gehiago mahai gainean, orduan eta zailagoa da bake akordioetara heltzeko bidea. Zailagoa aldeentzako eta zailagoa herriarentzat, gatazka lehen pertsonan pairatzen duen euskal gizartearentzat.

Nola ikusten dituzu Euskal Herriko etorkizuna eta balizko irtenbideak?

Ibarretxe plana gora eta behera dabil, eta, nola ez, puntu positibo asko ditu. Baina Euskal Herriak behar duena, gizarte guztiarentzat akordio plurala lortzea da. Oposizioaren alde garrantzitsu baten onarpenik gabe, planak soilik alderdi batzuen ikuspuntua islatzeko arriskua du. Hala ere, eztabaida sortu du eta eztabaida ona da. Eztabaidarik gabe, alde ezberdinen arteko elkarrizketarik gabe, ez dut inolako etorkizun positiborik ikusten Euskal Herriarentzat.

Zer inpresio jasotzen duzu itzultzen zarenean?

Iaz Euskal Herrian ELA sindikatuarentzat lan egiten izan nintzen eta bertan gure gizartearen oinarriarekin lan egiteko eta arazoak, ideiak, elkartrukatzeko aukera izan nuen. Garai hartan, gizartea geroz eta polarizatuagoa dagoela eta ikuspegien arteko ezberdintasunak geroz eta handiagoak direla ikusi nuen. ETAren indarkeria gaitzestekoa da, baina PPren gobernuak eta bere politikaren jarraitzaileek egiten dutenak ere ez du eguneroko bizitzan inolaz ere laguntzen. Ezinezkoa da egunkarien itxierak, alderdien ilegalizazioak eta presoen aurkako torturak ez salatzea edota onartzea. Justiziak ez luke alderik izan behar. Gurekin, berriz, ez da hala gertatzen eta botere judiziala askotan alderdikerietan sartzen da.

Nola ikusten dute Euskal Herria zurekin lan egiten dutenek? Zer esaten diezu?

Euskal Herriaren aurrean dagoen desinformazioa oso garrantzitsua da. Askok eta askok Euskal Herriak zer nahi duen galdetzen didate, eta nik, nik neuk nahi dudana azaltzen diet, Euskal Herria anitza dela azaltzen diet. Askotan Euskal gatazka ikuspegi etniko batetik azaldu nahi didate eta hori ezin dut onartu, abertzaletasuna ikuspegi ideologiko batetik azaltzen diet. Irlandako prozesuak hango gatazka konpontzeko balio duen bezala, Balkanetan gertatutakoak Balkanetako gatazka azaltzeko soilik balio baitu. Gatazka guztiak ezberdinak dira eta zuria eta beltzaren artean kolore asko daude.

Oso gaztetatik al duzu nazioarteko gatazken inguruko jakinmina? Zerk piztu zuen jakinmin hori? Nola asetzen zenuen?

Atzera begira jartzen naizenean liburu pare bat ikusten ditut, beno hiru, Ivo Andric-en "Un puente sobre el rio Drina", Sholohov-en "El Don Apacible" eta Gorki-ren "La Madre". Ez dakit garai hartan nazioarteko gatazken inguruko jakinmina nuen ala ez, ez dut uste, baina bidaiatzeko gogoa eta hain zuzen Europako ekialdea ezagutzeko gogoa liburu horiek piztu zizkidaten. Txikitan aurkitzen nuen guztia irakurtzen nuen.

Zure "ibilbidea" Gurutze Gorrian hasi zenuen, nola gogoratzen dituzu urte haiek? Oso argi al zenuen noizbait atzerrira laguntzera joango zinela?

17 urterekin ohiko soldaduzka ez egitearren, Gurutze Gorrian sartu nintzen, hala ere barruan egonda bolondresen artean oso jende fina aurkitu nuen, eta bertan jarraitzea erabaki nuen. Garai hartako Aitor Larrañaga, Uri, Enbil anaiak, Villar eta beste askok ezeren esperoan sekulako lana egiten zuten. Gaur egun oraindik Urretxu, Zumarraga eta Legazpi mailan nire ustez behar bezala errekonozitu ez den lana egiten zuten. Asteburu askotan, jendea festetan zegoen bitartean, Aparizioko postuan bolondres asko azaltzen ziren eta sekulako anbiente ona zegoen. Horrela, "etxean" sudurra sarturik, 1989. urteko uztailean Algeciras aldera joan nintzen hango Gurutze Gorriari "Paso del Estrecho" delako operazioan laguntzeko. Beharbada, beste pare bat aldiz errepikatu nuen esperientzia horrek ireki zidan atzerrira laguntzera joateko gogoa.

Lehenik Kroaziara joan zinen, nolatan? Norekin? Zer egiteko? Zer aurkitu zenuen? Esperientzia gogorra izan al zen lehen hura?

Kroaziara lehenengo aldiz unibertsitate garaian, 1992. urtean, Euskadiko Gazte Kontseiluaren bitartez joan nintzen. Han Suncokret deitzen zen Erakunde Ez Gobernamental (EEG) batentzat errefuxiatu kanpo batean bertako umeekin begirale lanetan aritu nintzen. Oso garai gogorrak izan ziren, gerratea pil-pilean zegoen eta irtenbiderik ez zen ikusten. Nik, gainera, 22 urte nituen eta gerrate baten barruan sartzea, horrek dakarren krudeltasunarekin, ez nuen oso ondo eraman. Bertatik itzuli eta hilabete batzuetara "lurra hartu" nuen. Bost urte pasa ondoren Kroaziara itzuli nintzen Madrilgo EEG batentzat profesional gisa lan egiteko eta hilabete asko eman nituen 92an ezagututako jendearekin kontaktatu baino lehen. Askotan, mendebaldeko estatu bateko bizilagun bezala, Jugoslavia ohian urte haietan Europak ezer ez egitearen errudun sentitzen naiz. Atzera begiratzean, Europak egindako "paso"-a benetan lotsagarria izan zen. "No Man’s Land" filmean soldadu frantses batek dio sarraski baten aurrean parte hartzen ez duena sarraski horren konplize bihurtzen dela, eta ideia honekin oso ados nago.

Angolan ere izan zinen… Nolatan? Norekin? Zer lan egin zenuen?

Kroazian egon ondoren, Bosniara pasa nintzen eta handik Kosovoko sarraskia jarraitu nuen 2001. urtean etxera itzuli nintzen arte. Hemen urte bat eman ondoren, Angolara Nazio Batuekin joan nintzen. Angola 40 urteko gerrate luze bat pasata bake prozesu zail batean sartuta zegoen eta Nazio Batuekin Giza Eskubideen egoera begiztatu behar genuen. Batetik UNITA gerrilako buruekin kontaktuak eduki eta bake planaren garapena ikuskatu, eta bestetik, angolar gizarteko erakunde ezberdinekin Giza Eskubideen garapena eta ezagutza bultzatu. Sei hilabete pasa hondoren Nazio Batuen misioa itxi egin zen eta MSF (Mugarik Gabeko Sendagileekin) beste hilabete bat pasa nuen misio berri bat irekitzen.

Ondoren Kosovon, zenbat denbora daramazu bertan? Zertan?

Honako hau, lehen esan dudan bezala, ez da nire lehendabiziko aldia Kosovon. Lehenengo aldiz 99an, NATOren bonbardaketak eta gero, izan nintzen EEG batentzat emergentzia, koordinaketa eta logistika lanak egiten. 2000. urtean itzuli nintzen eta, EGG-ak alde batera utzita, OSCErekin (Segurtasuna eta Kooperazioaren aldeko Erakundea Europan), Giza Eskubideen (GEE) Begiraile bezala lan egiten hasi nintzen. Orain, berriz, ekainetik hona, OSCE-ren GEE Sailean nago baina aholkulari lanak egiten. GEE arazoak identifikatu ondoren, administrazioak errepikatu ez edo konpondu ditzan analizatu egin behar dira eta Europako estandarrak erabiliz irtenbideak eta ekintzak aholkatu behar ditugu, eta hauei nola ez, jarraipena egin. Oso lan teknikoa da, baina zuzenbidea ikasi duenarentzat interesgarria.
Zein da zure lanaren alderik gogorrena? Halako lan batetik "deskonektatzerik" ba al dago?

Arazoek izen-abizenak dituztela ezin dela ahaztu eta askotan paretaren aurka jotzen duzula inongo erantzun positiborik gabe. Eta deskonektatzeaz, ba zer esan, nazioarteko egoera dagoen bezala ikusita nahiko zaila da mundu zakar honetatik ihes egitea… zorionez mendietara mendiak askotan ez dira iristen, baina benetan deskonektatzea oso zaila da.

Bizi izan duzun unerik latzena?

Pare bat aldiz beldurra eduki dut. Kosovoren gatazka pil-pilean zegoenean, errefuxiatuen egoera Montenegron nolakoa zen hobeto ezagutzeko, Milosevicen muga kontrabandista batzuekin ilegalki pasa behar izan nuen. Baina unerik latzena Kroazian "ustasha" edo ultranazionalista batzuekin izan nuen. 6 ordu erretenituak egon ondoren, justu-justu atera ginen.

Pertsona ezagun eta baliagarri asko ezagutzeko aukera izango zenuen… nor azpimarratuko zenuke?

Bernard Kouchner, Sadako Ogata eta Sergio Vieira de Melo ezagutzeko aukera izan dut, baina norbait aipatzekotan pare bat hartuko ditut: Angolako Malanje probintziko gotzaina, arabarra den Luis Maria Perez de Orraita, eta Hegoafrikako Richard Goldston epailea. Beraiekin solasean aritzeko aukera izatea plazerra da.

Gatazka guztiak zerbaitetan bat etortzen al dira?

Nire ustez gatazka guztiak gauza batean bat etortzen dira: gatazka guztietan herriak, gizarteak, sofritzen du. Politikoek eragiten, bultzatzen, dituzte gatazkak eta herriak dira gatazkak sofritzen dituztenak.

Nola ikusten duzu Irakeko kontua?

Hau bai kontua!!! Berriro diot, sarraski baten aurrean ezer ez egitea konplize bihurtzen zaitu. Hori dela eta, gerraren aurka apirilean eta maiatzean Bartzelonan antolatu ziren manifestaldietan parte hartu nuen eta Gerrarik Ez oihukatu nuen eta egiten dut. Hangoa lotsagarria da. Okerrena, arriskutsuena, gaur arte nazioarte mailan zeuden oinarrizko arau askoren aurka doala da.

Komunikabideen agendak, lan egiteko moduak… zer eragin du? Egun, Kosovoz ez da ia hitz egiten… nola ikusten duzu komunikabideen papera?

Komunikabideek, egunkariek batik bat, orokorrean ideologia konkretu batzuk jarraitzen dituzte eta beraien menpe daude. Oso zaila da kontrainformazioa delakoa lortzea eta, noski, horren eraginez mendebaldean ditugun gobernuak eta fenomeno politikoak ateratzen dira. Nik, irakurleei txikitatik, eskoletan, "entrelineas" irakurtzen irakatsiko nieke. Telebistarena, berriz, beste kontu bat da. Hau lotsa! Munduko gehiengoak nazioarteko informazioa telebistaren bidez lortzen du, hau da, bi minutu, ideia soil bat. Eta horrela gabiltza, inongo sakontasunik gabe eta askotan etorkizunerako planik gabe. Mundua "telebistatu" egin da, Irakeko gerra telebistarentzat egin zen, bi minutu, ideia bat, "gerra irabazi", eta gero etorkizunerako planik ez.

Etorkizunera begira zer asmo dituzu?

Ba ni ere "telebistatu" egin naiz eta asmo handirik ez dut. Hala ere, etorkizun motzean urte bat hementxe ematea gustatuko litzaidake eta, neska eta biok akordio batera iristen bagara, beste urte bat ikasten pasa. Mundu honetan sartzen zarenean, zure mugak eta prestakuntza falta ikusten dituzu. Hala ere, etorkizunean, Euskal Herrian giza eskubideen arloan zer edo zer egitea gustatuko litzaidake. Ea han jasotako esperientzia gure herriarentzat baliagarria den.





Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
4

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
5

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Urretxuko San Joan sua

2025/06/24
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT