Gurutze Mendizabal
Oso beharrezkoa dela iruditzen zait. Herriko albisteakegunero euskaraz kaleratzea oso ona da bai herriarentzat eta baieuskararentzat ere.
Gotzon Aranburu
Sekulako poza eman dit herri honetan horrelako ekimenaaurrera atera dela ikusteak. Udalek eskatutako dirulaguntza emanbehar dutela uste dut. Bestalde, harpidedunok zer edo zer ordaindubeharko genuke, euskarazko produktua izateaz gain, ona delako.Kazetari eskola ona izango da. Jendea berriren bat edo kexaren batduen bakoitzean HITZAradeitzen ohitu dadila.
Jesus Agirrezabal
Gustura jaso dut eta oso ondo dagoela iruditu zait.Komunikabide berri bat ateratzen den bakoitzean asko pozten naiz,beste ikuspuntu bat jasotzeko aukera dugun seinale baita. Izan ere,ondo informatua egon beharra dago eta horretarako ikuspuntu guztiakezagutu behar dira. Francoren garaian gauza negargarriak ikusi nitueneta ikuspuntu bakarra agoantatu behar gainera!
Jokin Calvo
Asko gustatu zait. Udan Urola Kostako HITZAezagutu nuen eta hemen ere halako zerbaiten beharra somatzen nuen.Goierriko HITZA nondik-nora sortu den ez dakit, baina askopoztu nau