Noiz eta nolatan elkartu ziren zuen bideak?
Andoni: Baldintza egokiak eman dira eta bi sentsibilitatekelkarri eskua eman diogu. Nik urtebete eman dut lan honetansakontzen: nire poemei buruzko informazioa bildu nahi nuen, sakondu,bildu, poemak elkarren artean lotu… Lan hau bukatzen ari nintzeneanJosirekin topo egin nuen eta berak ere poemak idazten zituelaikusi nuen. Liburua nola prestatzen ari nintzen erakutsi nion etabera ere animatu zen. Aspaldi, poesia eta musika uztartzen zituenlana egin genuen elkarrekin Hits&Fits-ek bultzaturik.Esperientzia hura baliagarria izan zaigu oraingo honetarako.
Josi: Duela urte pare bat hasi nintzen poesia idazten.Ordurarte ondoren abestu beharreko testuak idazten nituen batez ere.Egun batean Andoniren etxera joan nintzen poema dezenterekinbere iritzia jakin nahi nuelako eta orduan piztu zitzaidanargitaratzeko ideia. Etxean eduki baino, hobe argitaratu eta,beharbada, norbaitek beraietaz goza dezake.
Zuen elkarlanaren fruitu nagusia aurkezpen ikuskizunada. Nolatan otu zitzaizuen hori egitea?
Josi: Jakina da kaleratzen den produktu orok sustapena beharduela. Gure liburuak guk geuk argitaratu ditugunez, gu geu garasustatzaileak. Liburuak ezagutzera emateko 12 poema musikatzeaerabaki genuen, 6 Andonirenak eta 6 nireak. Ikuskizun hauprestatzen gozatu egin dugu, elkarrekin haserretu gara…
Andoni: Halako esperientziak sakontzeko oso baliagarriak diraeta bi herriotan lanean dabiltzan elkarteei oso ondo etorrikolitzaieke antzerako zer edo zertan parte hartzea. Sentsibilitatedesberdinak hurbilarazteko, jendea ezagutzeko, beste kontestu bateanzein jarrera dugun ikusteko… balio du. Elkarlanak hobetzenlaguntzen du. Gure lanak argitaratzea erabaki badugu, lehen pausoakematen dituzten autoreek argitaletxeen babesa lortzeko zailtasunakdituztelako da. Diru kopuru bat genuen eta liburuetan inbertitzeaerabaki genuen. Zer edo zer argitaratu, helarazi… nahi badugu, gukgeuk egin behar dugula ikusi dugu. Prozesu guztia guk egin behardugula. Aberasgarria da, baina lan handia eskatzen du. Izan ere,indarrak batzea eta musika eta literatura uztartzea zaila da. Gidoibatean oinarrituta, nik ikuskizunaren alde literarioa egin dut etaJosik alde musikala.
Zer nolakoa da aurkezpen ikuskizuna?
Josi: Lanaren sustatzaileak egileok garenez, sustapen lan hauargitaletxe batek egin dezakeena baino hobea iruditzen zait.
Andoni: Hiru pertsonak parte hartu dugu: Ana Remirok dantzagaraikidea egingo du, Josik musika joko du eta nik poemakerrezitatuko ditut. Ikuskizunaren ardatza hitza da, baina hirualorrak uztartzea, fusionatzea, lortu dugu. Ordubeteko iraupena duenikuskizunean hiruon arteko konplizitatea nabari da.
Josi: Gidoi bat idatzi eta 12 poema aukeratu ditugu, 6Andonirenak eta 6 nireak. Poemaren arabera, pianoa, gitarra,armonika… jotzen dut. Dantza sartzearena Andoniren ideiaizan zen. Hori prestatzeko Juan Antonio Urbeltzengana jo genuen etaberak Ana Remiro hernaniarrarekin harremanetan jarri gintuen.
Andoni: Ikuskizuna Peio Biainek eta Josiren liburuarenhitzaurrea idatzi duen Martin Jauregialtzok aurkeztuko dute.
Ikuskizuna toki askotan aurkezteko asmoa al duzue?
Andoni: Zenbait udalekin harremanetan jarri gara uda aldeanikuskizuna hainbat tokitan aurkezteko. Tolosa, Oñati, Andoain,Urnieta, Donostia, Ordizia, Beasain eta Bilbon izan gara, besteakbeste, ikuskizunaren berri ematen.
Josi: Bion ibilbidea eta ikuskizunaren nondik-norakoakazaltzen dituen txostena banatu dugu Udaletan. Aurkezpen ahalik etaprofesionalena egiten saiatu gara. Lan honek talde lan askok faltadutena du: Andoni eta biok %100ean inplikatu gara eta biokgogo bera jarri dugu.
Zer diozue zuen liburuez?
Josi: Andoni apur bat ezagutzen dut eta oso pertsonazintzoa eta sentikorra da. Hori dela eta, bere poesia oso errazulertzen da, argia eta garbia da.
Andoni: Nik Josiren musikari alorra ezagutzen nuen etaoso pozgarria izan da niretzat bere beste alorra ezagutzea. Idazteanbizitza zer den oso garbi azaltzen du. Gauzak espresatzeko erabiltzendituen irudietan, oso argi ikusten da esperientzia asko ezagutudituela. Biluztu egiten da, bizitza berari asko ematen ari zaiola etaberak trukean zer edo zer eman nahi duela argi ikusten da. Liburuhonen bidez jende askok ezagutzen ez duen Josiren aldeaezagutu daiteke. Amodioaz, adiskidetasunaz, naturaz, bidaietakoesperientziez… mintzo da bere poemetan. Desberdinak garen arren,espresatzeko modu garbiak elkartzen gaitu. Natura, giza harremanak…nire lanean oinarrizkoak dira eta Josiren poesia intimistanire poesiatik gertu ikusten dut. Bion liburuak oso baikorrak dira.Bakarrik egotea hautatu duten, baina zentzumenak adi dituzten, bipertsonen lanak dira.
Josi: Andoni eta biok itxuraz oso desberdinak gara,baina gure bizitzaren ikuspegiak oso antzerakoak dira. Lanean guredesadostasunak izan ditugu, baina zintzotasunez hitz eginez ondogainditu ditugu.
Andoni: Askotan gauzak argi ez esateagatik arazoak sortzendira eta gure artean ez da hori gertatu.
Josi: Izan ere, taldean lan egiteko heldutasuna eta errespetuabehar da.
Urte asko daramazue kultur sormenean, nola ikustenduzue herriko egoera?
Andoni: Beste herri askotan baino talde mugimendu handiagoadagoela iruditzen zait. Beste herri batzuetan diru gehiago dago,baina mugimendua falta da. Dena den, taldeen arteko elkarlanhandiagoa egon beharko litzatekeela uste dut.
Josi: Horretarako talde lanak zer inplikatzen duen ondo jakinbehar da: zenbait gauza alde batera uztea, lan diziplina…
Andoni: Bakoitzak tokatu zaion errealitatea bizi du, bainazenbait gauzen alde elkarrekin borrokatu behar da. Jose Mari Etxanizzenak sareak eratu behar zirela zioen: aurkezle, musikari… sareak.Hala, hauen beharra duten instituzioek badute nora jo. Baina sarehorietako pertsonak hezi ere egin behar dira.
Josi: Noski. Ekimen batean parte hartzen duen pertsona,entseiatzera joaten den jendea… akoplatzera joan behar da. Etxekolanak eginak eraman behar dira. Gauzak argi izan behar dira. Jendeakkontzertuak jo nahi ditu, baina horretarako kontzertuak lortu behardira, kartelak jarri behar dira, musika entzun behar da…inplikazioa behar da.
Andoni: Talde lanean, norberak egiten duen memoria egin behardu. Iñaki Bastarrika Hits&Fits-en lan hori egiten hasi zeneta oso garrantzitsua iruditzen zait. Horrek taldearen etataldekideen ibilbidea argi erakusten du. Bestela iragana ahazten dugueta egindako guztia galtzeko bidean jartzen dugu.
Josi: Horrek lana eta ardura suposatzen du eta, nire ustez,hori falta da. Gure belaunaldikook gauza asko egin genituengaztaroan, baina guztia balekoa zela zirudien. Guztiak ez du balio,ordena behar da, baten batek lana zuzendu behar du, eztabaidatu eginbehar da… ezin da guztiek diotena egin, hori nahaste-borrasteabaita. Azken finean, helburua produktu ona lortzea da.
Andoni: Erratuta dagoenari, zerbait ulertzen ez duenari…oker dagoela, ulertzen ez duela… jakinarazi behar zaio.