Jose Luisek azken 12 urteotan Argixaotik pasa diren jokalari, entrenatzaile, direktibo eta hauen guztien senitartekoak ezagutzen ditu dagoeneko eta oso harreman ona du guztiekin. Bere lana gustuko du eta lan honi esker korrikan hasi zen, gainera. “65 urteko Agustin Benitezekin entrenatzen dut eta Donostiako maratoia 7 aldiz egin dut dagoeneko. Ez naiz oso korrikalari azkarra, baina bai gogorra. Hori dela eta, mendian korrika egitea ere asko atsegin dut”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria, beharbada. Lehen futbola gustukoa nuen, baina astebururo hainbat partida ikusi ondoren…
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Korrika egitera, mendira joatea, perretxiko bila joatea, interneten nabigatzea, herrietako alde zaharrak bisitatzea…
-Bizitzeko toki bat?
Zumarraga bera, baina eguraldi hobea egitea gustatuko litzaidake.
-Gipuzkoako futbol zelai gustukoena?
Elgoibarkoa.
-Urola ikusi duzun jokalari onena?
Alberto Alejandro. Txikitatik ezagutzen dut eta egun osoa Argixaon ematen zuen. “Musti” eta Mendiluze ere oso onak izan ziren.
-Zein dator oso ona?
Urolan aritutako Xabier Jorge eta Mikel Balentziaga Realean daude eta Aitor Calvo, berriz, Eibarren.
-Zein maratoi korritzea gustatuko litzaizuke?
Zegamako mendi maratoia egitea gustatuko litzaidake. Duela urte batzuk New York-ekoa egiteko tentatua egon nintzen, baina diru eta denbora asko behar zen.
-Zer da gogorragoa, maratoia korritzea ala Argixao zaintzea?
Gogorrena maratoia korritu ondoren Argixao garbitzea da.
-Gustuko maratoilaria?
Diego Gartzia, goizetan Argixaora etortzen zen korrika egitera.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Emazteari oparitu nion pultsera.
-Eta jasotakoa?
Ordenadorerako bozgorailuak.
-Data bat?
Aurtengo abuztuaren 2a, nire alaba jaio baitzen.
-Neska eta mutil izen bana?
Maria eta Luis.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
DV.
-Gustuko telebista saioa?
“La mirada mágica”, bidaiei buruzkoak eta “Homo zapping”.
-Bereziki gorroto duzuna?
“Ana y los siete”.
-Liburu bat?
Gutxi irakurtzen dut. Irakurri dudan azkena abandonatutako herriei buruzkoa da. Dena den, errepide gidarekin orduak ematen ditut.
-Filme bat?
“Días de fútbol”.
-Soinu bat?
Kitarrarena.
-Usain bat?
Itsasoarena.
-Janari bat?
Amak egiten duen patata tortila eta aitaginarrebak iberiar erara txingarretan egiten duen haragia. Extremaduratarra da eta, gainera, harakina.
-Ura ala…
Oportoa eta garagardoa. 300 garagardo botila ditut.