Imanol Mendiola
Etxebizitzak garesti daudela onartu beharra dago. Bikotebatek etxebizitza erosi nahi badu, biek lanean egon behar dutenahitanahiez. Gainera, jendeak etxebizitza handiak nahiago ditu.Etxeak garestiak badira, gastuak ere asko direlako da: zergak,lursaila… Irtenbidea? Lursail publiko gehiago egotea.
Sagrario Legarre
Etxebizitzak oso garesti daude guztiontzat, baina batezere gazteentzat. Dena den, Arrasaten etxebizitzak hemen bainogarestiagoak dira. Bertan lan egiten dut eta errentagarriagoa zaitegunero autoan joatea bertan etxebizitza erostea baino. Irtenbidea ezda etxebizitza txikiak egitea, babes ofizialekoak edo alokairukoakegitea baizik. Etxeak okupatzea ondo iruditzen zait.
Fermin Cotelo
Etxebizitzak oso garestiak dira eta, gainera, bankuek ezdituzte gauzak batere errazten. Eusko Jaurlaritzakoek asko hitzegiten dute, baina gero laguntzak emateko trabak besterik ez dituztejartzen. Laguntza benetakoa izan beharko litzateke. Ondo iruditzenzait hutsik dauden etxeak okupatzea.
Borja Guerreiro
Instituzioek erantzukizun handiagoa hartu beharko luketekontu honetan. Bestalde, borroka mugimenduak badaude, baina eurenlana eraginkorragoa izan beharko litzateke. Etxeak okupatzea ondoiruditzen zait.