Ayusoren pasioafutbola da, ordea. “Igandetan mezatan piper egiten nuen kanpitorajokatzera joateko. Atezain jokatzen nuen eta Urolak fitxatu ninduenjubenil mailako taldea atera zuenean. Lehen taldean ere jokatu nuen,soldadutzara joan nintzen arte”.
Soldadutzatik bueltan, JuanLuisek futbolean jarraitu zuen, baina epaile lanean. “23urterekin ezkondu eta epaile lanetan hasi nintzen, Bertek animatuta.2. B mailara igotzeko probak egin behar nituenean, aita hil zitzaidaneta denboraldi batez utzi egin nuen. Gero, marrazain lanetan hasinintzen. 1. eta 2. mailetarako 40 laguneko taldea hautatu zuten etatartean ni nengoen. 24 urte eman ditut epaile lanean”.
24 urte epaile lanean, 36 inprentan… eta ia bizitza osoa GoierriKirol Elkartean. “Bazkide izateko 18 urte behar zirenez, karnetafaltsifikatu nuen. Lehendakari gazteena izan nintzen, 21 urterekin,eta oraindik hemen nago. Goierri bigarren etxea dut”.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbola gustatu izan zait beti eta umetan Elizaldenbaloiak jasotzen nituen.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Epaile lanetik jubilatu nindutenetik, Goierrielkartean egotea da gehien atsegin dudana. Beti dago zer egin.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu, inongo zalantzarik gabe.
-Lehen marrazain, orain Goierriko Itzulikobidegurutzeetan… beti banderatxoa lagun!
Dirudienez, ezin dut banderatxoa utzi: 24 urte emannituen epaile lanetan eta orain Goierriko Itzuliko bidegurutzearduraduna naiz.
-Gustuko epailea?
Lopez Nieto. Oraingoen artean Perez Lasa atsegin dut.
-Ezagutu duzun jokalaririk aluena?
Onesimo. Oso jatorra da, baina beti bere gainean egonbehar zen.
-Txartelak atera zalea al zara?
Ezagutzen nauenak, badaki ezetz. Laguntzeko prestnago beti.
-Nori aterako zenioke txartel gorria?
Eskilarak direla eta, adineko jende askok ez dudagoeneko Goierrira etortzerik. Arazo hori konpontzeko gogorik ezdutenei aterako nieke txartel gorria.
-Jaietako zein ekitaldi atsegin duzu gehien?
Euskal Jaia asko atsegin dut, baina parranda egitekonahiago dut koadrilen eguna.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Guztiak.
-Egindako azken oparia?
Goierriko Itzulia bukatu bezain pronto lore sortaoparitu nion emazteari. Izan ere, berari esker egin ahal izan dutegin dudan guztia. Asko zor diot.
-Eta jasotakoa?
Soraluze tabernako Maiderrek Goierriko Itzulian JokinOrmaetxeari egindako omenaldian ateratako argazkia oparitu zidankoadroan.
-Data bat?
Jon eta Unai semeen jaiotze eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Mutilena Jon eta Unai eta neskena Mila, emaztearena.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara, DV eta Marca.
-Gustuko telebista saioa?
“Natura” ikusten dut gehienbat.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gustuko ez dudan saioren bat suertatzen bada, katezaldatu eta kito.
-Liburu bat?
Schumacher atezain ohiaren “Tarjeta roja”.
-Filme bat?
“Alguién voló sobre el nido del cuco”.
-Soinu bat?
Armonikarena.
-Usain bat?
Bat ere ez bereziki.
-Janari bat?
Garbantzu-zopa eta menestra.
-Ura ala…
Bazkaltzeko ardo ona eta bazkalostean “La Navarra”patxaran hotza.