Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Elgarresta eta Beltza, eskubaloiko erraldoiak (110. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/10/23
Otamotz

Mireia Elgarresta

Nolatan hasi zinen eskubaloian?

Eskola kirolean hasi nintzen eta gustatu egin zitzaidan. Hori dela eta, 14 urterekin Urolara joan nintzen. Kadete mailako taldean jokatu nuen eta baita Gipuzkoako selekzioan ere. Lehen denboraldian goleatzaile nagusia izan nintzen eta Bera Bera taldeak fitxatu ninduen. Ordutik, Euskadiko selekzioarekin ere jokatu dut. Jubeniletan jokatu nituen bi urteetan goleatzaile nagusia izan nintzen eta bigarrenean Euskadiko jokalari onena izendatu ninduten.

Zenbat denboraldi jokatu dituzu Bera Beran?

Hiru denboraldi jokatu ditut eta laugarrena lesionatuta eman dut. Lotailu gurutzatuak hautsi nituen eta oso urte txarra pasatu dut. Lehen ebakuntzaren ostean arazoak izan nituen eta handik hiru hilabetetara berriro operatu ninduten. Oraindik ez naiz guztiz errekuperatu.

Oraindik ez zara jokatzen hasi, beraz.

Egunero profesionalekin entrenatzen ari naiz, goiz eta arratsaldez, baina ez dut oraindik jokatzerik. Guztiz osatuko naizela esan didate. Muskulatura behar dut eta abiadura faltan nago, baina geroz eta hobeto sentitzen naiz. Abuztuaren 8an hasi nintzen entrenatzen eta sekulako hobekuntza nabaritu dut.

Lesionatu zinen eguna ere primeran oroituko duzu…

2004ko apirilaren 24a zen. Dagoeneko nazkatuta nago. Medikuak ez zidan lehen operazioa gaizki atera zenik esan, baina hori argi ikusten da. Izan ere, kirofanoan egon nintzen denbora, errekuperazioa nola joan den… ez da normala. Berriro ireki eta garbitu behar izan zidaten mugikortasuna lortzeko. Hotzean ez dut mugikortasun handirik oraindik, baina berotutakoan askoz ere hobeto moldatzen naiz. Dena den, guztiz osatuko naizela esan didate.

Lehen taldera igo izanak aurrera jarraitzeko indarrak emango zizkizun.

Ondo baldin banabil Ohorezko Mailako taldean jokatuko dudala esan didate eta, bestela, Lehen Mailan. Bera Berak Zarauzko taldearekin hitzarmena sinatu du eta bertan jokatuko nuke.

Esperientzia gogorra bizitzea suertatu zaizu.

Etxeko guztiontzat izan da gogorra, adorerik gabe egon bainaiz. Dena den, gustatzen bazaizu, aurrera egiten duzu. Gainera, taldekoak oso ondo portatu dira. Dena den, lesio hau nahiko ohikoa da eskubaloian jokatzen dugun nesken artean. Aurreko denboraldian, profesionaletan, hiru neskek izan zuten lesio hau. Gure muskulaturaren ezaugarriengatik gertatzen omen da hori.

Zure ibilbidea ikusirik, lesionatu arte amets batean biziko zinen.

Hala da. Oso gogorra izan da, baina asko ikasi dut. Lehen dena oso polita ikusten nuen eta errazegia zen. Lesioarekin gogortu egin naizela esango nuke.

Aurrera begira, nola ikusten duzu etorkizuna?

Guztiz osatu eta belauna ahaztu nahi dut. Egunero profesionalekin entrenatzen ari naiz eta beraiekin jokatzea gustatuko litzaidake. Kanpotik oso polita dirudi, baina oso gogorra da. Arratsaldez egunero entrenatzen dugu eta goizez astean hirutan. Batxilergoko bigarren mailako klaseak hasi ditudanez, goizeko entrenamenduetara ez naiz joaten.

Markel Beltza

Nolatan hasi zinen eskubaloian jokatzen?

Pilotan eta futbolean aritzen nintzen, baina familian eskubaloizale giroa dago eta nik ere eskubaloian hastea erabaki nuen. Izan ere, anaiak Urolan jokatzen du eta aita ere taldean sartuta dago.

Zer ibilbide osatu duzu ordutik?

Duela bi urte Urola taldean hasi nintzen. Bidasoa taldeak jarraipena egin zidan eta hurrengo denboraldian Irunera joan nintzen eurekin jokatzera. Ezkerreko hegalean jokatzen dut.

Denboraldi bakarra jokatuta Irunetik dietu zizuten, azkar ikasi zenuen ikasi beharrekoa…

Urolan egon nintzen denboraldian selekzioarekin ere jokatu nuen eta hor maila altuagokoekin jokatzeko aukera izan nuen. Nire adinerako nahiko altua naiz eta horrek lagundu egin dit.

Zer moduz Bidasoarekin jokatu zenuen lehen denboraldia?

Kadete taldearekin jokatu nuen eta erkidego mailako liga irabazi genuen. Zaintiratu bat dela eta, denboraldi hasieran hiru hilabete egon nintzen jokatu gabe; baina gero normaltasun osoz jokatu nuen.

Gipuzkoa osoko jokalariak al zaudete taldean?

Batez ere Irun eta Hondarribia inguruko jokalariak daude. Horietaz gain, Donostiako mutil bat eta ni besterik ez gaude.

Ondo moldatzen al zara entrenamenduetara joateko?

Astean bitan edo hirutan joaten naiz: batzuetan etxekoek eramaten naute eta besteetan trenez joaten naiz. Gogor samarra da, entrenamendua dudanetan arratsalde osoa galtzen baitut. Dena den, DBH 4 ikasten ari naiz Lizeoan eta oraingoz ondo moldatzen ari naiz.

Zer moduz hasi da aurtengo denboraldia?

Orain jubenil mailako taldearekin jokatzen ari naiz. Izan ere, talde honetako asko senior mailara pasatu dira. Salto handi samarra nabaritu dut, baina pozik nago. Jubenil mailan ere onentsuenak gara, Arraterekin batera.

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Jarraitzeko asmoa dut. Eskubaloian jokatzea asko gustatzen zait, baina ez daukat zer gertatuko den esaterik. Gure taldearen gainetik 2. nazionalekoa eta senior mailako bi talde daude. Goi mailara heltzea ez da batere erraza, lesioekin zorte handia izan behar da, besteak beste. Bestalde, Bidasoak ez du garai batean izan zuen maila, baina atzerritar asko ditu eta aurten ere Europan jokatzen ari da.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT