Jon Altolagirre
Une honetan, eskaintzaguztiak entzuteko prest nago. Ikasketak bukatu ditut eta ea zergertatzen den. Aukera izango banu, edozein tokitara joangonintzateke. Erasmus programarekin kanpora joan den jendea ezagutzendut, baita Txinara joan den herritarren bat ere.
Ane Cruz
Aukera izanez gero, joango nintzateke, baina iraupenaeta tokia kontuan izango nituzke. Urtebete baino gehiagorako eznintzateke joango. Bestalde, herrira bueltatutako nintzatekeela ustedut. Dena den, 21 urte ditut, ikasten ari naiz eta ez dut horretanpentsatu oraindik. Kanpora joan den inor ez dut ezagutzen.
Ainhoa Elgarresta
Kanpora joateko, aurrena baldintzak ezagutu beharkonituzke. Hori da garrantzitsuena: dirua, asegurua, kontratuareniraupena… Ez dut uste bestelako arazorik izango nukeenik. Jendeabehintzat, kanpora joateko prest egoten da. Nire inguruan ez dutatzerrira joan den inor ezagutzen.
Anabel Varela
Lanean nago, erizaina naiz. Ez nintzateke kanporajoango. Lanean hasi berria naiz eta lehenengo bertakoa ezagutu behardela uste dut. Izan ere, hasieran kanpora joanez gero, itzultzeangalduta aurki zaitezke. Nire bi lagun Italian daude erizain.