Jose Bastarrika
Espainiaren partidak bakarrik ikusi ditut. Etxean LaSexta dugun arren, ez ditugu partida gehiago ikusten. Egia esan, eznaiz oso futbolzalea. Realaren partidak soilik ikusten ditutdenboraldian zehar. Futbol gehiegi ematen dute telebistan.
Iban Cabrejas
Ni futbolzalea naiz. Etxean La Sexta jarri dugu etapartida asko ikusi ditut orain arte. Mundialari dagokionez,Argentinak irabaziko duela uste dut. Etxean ez dugu, futbola delaeta, arazorik. Izan ere, nire logelan telebista dut. Aita eta anaiaere futbolzaleak dira, baina ama ez.
Mikel Moreno
Ez zait futbola gustatzen. Txirrindularitza,ordea, bai. Tour-a noiz hasiko zain nago. Komunikabideetan apenasegiten diote kasu txirrindularitzari eta, egiten diotenean,doping-ari buruz hitz egiteko izaten da. Kirol honi egurra besterikez diote ematen. Ez da bidezkoa.
Josetxo Berasategi
Realako bazkidea naiz eta kokoteraino nago. Mundiala?Ikusten dut, baina nahi baino gutxiago. Brasil, Argentina edoAlemaniak irabaziko dutela uste dut. Batzuen ustez, futbol partidagehiegi ematen dituzte, baina nire ustez ez. Dena den, partidak ereneurrian ikusi behar dira.