Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Anjel Askasibar: Garaipen gose handia zuen txirrindularia (123. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/01/23
Otamotz

Askasibar 14 bat urterekin hasi zen bizikletan. "Garai hartan ez zegoen lizentziarik eta 20 urtekoekin aritzen ginen. Urretxu eta Zumarragako jendea berehala hasi zitzaidan laguntzen, baina ez zen nahikoa".

Ez zen profesionaletara heldu, baina haiekin lehiatzen zen. "Kas taldeko 18 eta Ferry’s taldeko beste horrenbeste irteten ziren, Perez Frances, Bahamontes eta Loroño tartean, eta guk apenas genuen taldekiderik. Zuzendariak Kas-eko hiru eta Ferry’s-eko beste hiru zaintzeko esaten zidan… neure buruarekin nahikoa nuen!".

Dena den lehenengoen artean sailkatzen zen. "Seigarrena edo zazpigarrena heltzen nintzen, baina ez nuen aurrera egiteko modurik ikusten. Izan ere, ez zitzaidan laguntzaile lana gustatzen. Neure kabuz ibiltzen nintzen, irabazi edo ez. Espainian 10 bat izango ziren ni baino hobeak eta nire mailakoak 20 bat izango ginen. 20 bat lasterketa irabazi nituen. Ordiziako klasikoa hiru aldiz korritu nuen eta hiruetan hamar lehenen artean bukatu nuen, Gipuzkoako txapelketa irabazi nuen, Zumarragako zirkuitua bitan… Azkenean, 23 urterekin, uztea erabaki nuen", dio.

Ez zen erabaki erraza izan, herritarrek estimu handian baitzuten. "Nik uste baino gehiago maite ninduten, uste nuena baino hobea nintzen beharbada. Gailurrera ez heltzeak pena ematen dit, batez ere laguntzen zidan jende andanarengatik".

Irunen lasterketa bat irabazi ondoren egin zioten harrera bereziki gogoratzen du. "Ez zen herriko ia inor joan ikustera. Azkeneko trenean irten eta gauerdirako itzuli nintzen etxera. Harrera prestatua zuten, baina nik ez nekien eta etxean sartu nintzen. Hurrengo egunean, Juaristik herritik kanpora eramango nindutela eta gero Irundik etorriko banintz bezala sartuko nintzela esan zidan. Zaldibian hamaiketakoa egin eta eguerdian gaua Irunen pasa izan banu bezala sartu nintzen!", oroitzen du Askasibarrek.

Irungoa nazioarteko lasterketa zen eta bere garaipenak sekulako sona izan zuen. "Hura denboraldiko azken lasterketa zela uste nuenez, aste bete eman nuen herritik kanpo potrojorran. Itzuli nintzenean erlojuaren aurka Jaizkibelera igoera antolatu zutela eta gonbidatua nengoela jakin nuen. Antonio Egibururen autoan, herriko onenetakoa zena, eraman ninduten; Goierriren txandala soinean nuela. Herri osoa joan zen ikustera, baina azkenetakoa egin nuen: aste bete neraman entrenatu gabe eta, gainera, aldapa gora, hotzean batez ere, kaxkarra nintzen".

Askasibar ordekan moldatzen zen hobekien. "Ia beti bakarrik entrenatzen nuen, topera. Gasteiz aldera joaten nintzen. Lasterketetan ere hala ibiltzen nintzen: ihesaldi guztietan sartzen nintzenez, asko zaintzen ninduten. Hasieratik topera irteten nintzenez, motoristek motorrak berotzen zituzten irteera eman aurretik. Gero, beharbada, erretiratu egiten nin-tzen, baina karrerak hausten nituen. Ordekan aritzea gustuko nuen eta esprintean eta aldapan behera abila nintzen", azaldu du.

Azkeneko lasterketa Antzuolan korritu zuen. "Irabazten ez banuen erretiratu egingo nintzela esan nuen etxean. Ia ibilbide osoa ihes eginda egin nuen eta bukaeran harrapatu ninduten. Bosgarrena-edo egin nuen, Perurena, Aranzabal eta hauen aurretik. Gainera, mendiko sailkapena eta tarteko helmugak irabazi nituen".

Hala ere, ez zuen bere erabakia aldatu. "20 urterekin Orbegozon lan egiteari utzi eta txirrindularitzan buru-belarri hasi nintzen. Denboraldi amaierarako diru apur bat aurrezten nuen, baina gero negu guztia harekin pasa behar nuen. Gainera, materiala nik erosi behar nuen, mekanikoarekin erdi zorretan beti… Kamioilari hasi nintzen eta horretan aritu naiz duela gutxi arte".

Askasibarrek ez du zaletasuna galdu eta ahal dituen lasterketa guztiak ikusten ditu. "Kirol elegantea da, baina asko aldatu da. Lehen, zulatu bat genuenean, tubularra askatu eta aldatu behar genuen eta inork ez zuen itxaroten. Bestalde, orain aurikularra daramate eta zuzendariak esaten duena egiten dute. Lehen apenas ikusten genuen zuzendaria, txirrindulariok agintzen genuen".

Beste gauza asko ere aldatu dira. "Lasterketetara trenean joaten ginen eta bi edo hiru ordu behar genituen Donostiara edo Bizkaia aldera joateko. Goizeko 5etan jaikitzen nintzen eta arroz platerkada, bi arrautza eta harakinak oparitzen zidan zaldi txuleta gosaltzen nituen. Ez da harritzekoa jendeak Karpanta deitzea! Maillotean kilo bat fruta eramaten nuen, orduan ez baitzegoen anoa-posturik! Entrenatzera irteten nintzenean bidean erosten nuen janaria edo esprintean banana kiloa jokatu lagunen batekin", dio barrez.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragan Zuhaitz Eguna ari dira ospatzen

2023/03/18
Zumarraga
2

«Zentsuran oinarritutako informazioa sinesten ari gara»

2023/03/15
Urretxu,Zumarraga
3

Casino elkarteko bazkideek batzar nagusia egingo dute gaur

2023/03/16
Zumarraga
4

Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltzak irabazi dute Martxoan Bertsoko hirugarren kanporaketa

2023/03/18
Urretxu eta Zumarraga
5

Anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa

2023/03/15
Urretxu eta Zumarraga
6

'Denda txikiak'

2023/03/15
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT