Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Juanjo Aldama: Urolaren fitxaketarik onena (123. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2007/01/23
Otamotz

Zumarragarpeto-petoa zara ala?

Eliz-Kalenjaio nintzen, baina bi urterekin-edo Artiz auzora joan ginen, fraideen ondora.Nazionaletan hasi nituen ikasketak eta, ondoren, hiru urte eman nituenAzpeitian. Baloiari ikasketei baino kasu handiagoa egiten nion eta handik LaSallera joan nintzen. 14 urtetik 18ra bitartean izan nintzen bertan. Gu izanginen Lanbide Heziketa egiten lehenak.

Lanean hasial zinen ondoren?

Egonkortasunezez, futbolean ere aritzen bainintzen. Agrymin tailerrean hasi nintzen,Urretxuko eliza ondoan, baina astean hiru aldiz entrenatzera joan behar izatennuen, igandetan goizeko hiruetan-eta bueltatzen nintzen partidetatik…Jokalari profesionala nintzen, baina lantegia behar nuen soldata osatzeko.

Non emanzenizkion lehen ostikadak baloiari?

Altxetarenzelaian, Rojo y Zaldua lantegiaren ondoan… baloirik ere ez genuen: sokazlotutako kartoiekin-eta jokatzen genuen. Asko gozatzen genuen. Egungo haurrekdenetik dute, baina gu baino geldiagoak dira.

Futbolzaletasun handia al zegoen?

Futbola etapilota ziren nagusi. Auzoan bizikleta bakarra zegoen: Jorjito Mesonero zenarenbizikletarekin ikasi genuen guztiok. Pilotalekuetan, elizako arkupetan… ezzen pilotan eta futbolean jokatzeko tokirik izaten.

Pilotan erearitu zinen, beraz?

16 urte betenituen arte-edo, asko jokatu nuen. OTAMOTZaldizkariko aurreko alean atera zenidaten, Agustin Erostarberi egindakoelkarrizketan zetorren argazki batean. Pilota oso gustuko nuen, baina eskukomina izaten nuen eta, pixkanaka, baztertu egin nuen.

Zein postutanjokatzen zenuen?

Erdilarianintzen, barnekoa. Indar gutxi nuen, baina futbola ondo ikusten nuen eta osokontzentratuta jokatzen nuen. Arerioak atera botatzen duenean begira gelditzendiren horiek ez ditut ulertzen. Jokalaria ezin da baloiaren zain egon, une orojakin behar du zer komeni den.

Non hasizinen futbolean serio?

Hemen ezzegoen futbol talderik oraindik eta hemengo jokalariak Ilintxara joaten ziren. Probak egin etabatzuk hartu egiten zituzten. Ni 15 urterekin joan nintzen, baina ez nindutenhartu. Oso gutxi pisatzen nuen eta haizeak eramango ninduela pentsatuko zuten.Hurrengo urtean Homan taldearekin La Salleko finala jokatunuen. Ordiziako bi lagun aritu ziren epaile lanetan eta, aurrerago, biak izanziren nire entrenatzaileak. Aipatutako finalaren ondoren, beraietako batekOrdiziara eraman ninduen eta bertan nire bizitzako hiru urterik onenak pasanituen.

Zer emanzizuten, bada, Ordizian?

Urterofinalen bat jokatzen genuen. Espainiako txapelketan Osasunaren aurka jokatu genuen eta kaleratu egin genuen. Gero Real Madrilen aurka aritu ginen. Ordizian bateta bi irabazi ziguten eta Santiago Bernabeun zazpi eta huts. Beranduago jakinnuen ordezko atezaina Garcia Remon zela. Ordizian oso mimatuta gintuzten. Guretaldea, jubenil mailakoa, nagusiena baino gehiago jarraitzen zuten. Piastabernan gure argazkia dago oraindik. Jokalarion artean oso harreman ona genueneta oraindik ere elkartzen gara. Giro ona egon dadin, irabaztea garrantzitsuada.

Norekinjoaten zinen Ordiziara?

Batzuetantrenean joaten nintzen, beste batzuetan herriko norbaitek eramaten ninduen…Dena den, askotan, entrenatu gabe joaten nintzen partidetara. Jokatu gabe ez,ordea. Izan ere, eskolatik irten ondoren, egunero, futbolean aritzen ginen.Hura zen gure entrenamendua. Inork ez zigun irakatsi.

Ordiziatiknora joan zinen?

RealUnion nire bilaetorri zen eta Ordiziari ondo ordaindu zion. Irungo taldeaHirugarren Mailan zegoen, baina oraindik ez zen 2.B existitzen. Gogotsu joannintzen eta lehen urtean bigarrenak sailkatu ginen. Bizkarrean arazo bat nueneta hainbat partida galdu nituen: 19 jokatu nituen. Gerora jakin nuen ez zelalesioa, giharra garatu gabe nuela baizik. Etxebarren zenak esan zidan. Bigarrenurtean ez nintzen horren gustura aritu. Entrenatzailea aldatu zuten eta berriakatletak nahi zituen. Honekin jai dut!, pentsatu nuen. Denboraldi amaieran bajaeman zidaten eta Tuterara joan nintzen.

Irungoaesperientzia latza izan al zen?

Ez nintzengustura aritu. Ondo bazabiltza ondo zaintzen zaituzte, baina justu antzeanbazabiltza… kobratzeko ere larri! Diruz larri dabiltzanek, artisteiordaintzen diete lehenengo. Logroñora joan zen ezagun batek bertako geltokianlo egiten bukatu zuen ordaintzen ez ziotelako.

Tuterangustura aritu al zinen?

Ez zen osoesperientzia ona izan, baina primeran bizi nintzen. Joan aurretik lanpostuaeskatu nien, baina azkenean ez zidaten eman. Hori dela eta, futbolean bakarrikaritu nintzen. Denboraldia primeran bukatu nuen: partida guztiak jokatuz etaondo gainera. Jendea oso gustura zegoen nirekin. Tenerife, Salamanca,Valladolid eta Logroñesen aurka aritu ginela oroitzen dut. Baita Eibarren aurkaere. Bertan Zumarragako Txantxikuketa Txintxurretak jokatzen zuten.

Ez zenuenTuteran jarraitu, ordea.

Jarraitukonuela agindu zidaten, baina soldadutzara joatea tokatu zitzaidan eta ez zutenezer egin ni handik ateratzeko. Oso urte txarra izan zen, etsita egon nintzen.Izan ere, ez nuen futbolean jokatzeko aukerarik izan. Casetasen nengoen,Zaragoza ondoan, bertako taldearekin entrenatzen hasi nintzen, baina beraiekinjokatzea debekatu zidaten: profesionalen zerrendan ageri nintzen eta taldeprofesionaletan bakarrik joka nezakeen. Taldeetatik erraz alde egin ahal ezizateko egiten gintuzten profesional. Soldadutza bukatu eta Urolan hasinintzenean, birkalifikatu egin behar izan nintzen.

Urolanizarra izango zinen…

Ez, ez…Asko kosta zitzaidan berriro ere sasoian jartzea. Taldea sortu eta ondorengo urteanhasi nintzen eta bost denboraldi eman nituen. 1. Erregionalera igotzea lortuondoren, herrian sekulako festa egin zen. Ahantzezina izan zen. Kontuan izanbehar da taldea sortu berria zela.

Nolakoakizan ziren lehen urte haiek?

Argixaorajende asko joaten zen, nahiz eta oraindik tribunarik ez zen. 1.000 bazkideinguru zeudela uste dut. Jokalarien arteko giroa oso ona zen eta zaleenberotasuna nabaria zen. Babesleek partidak irabazteagatik afariak ordaintzenzizkigutela oroitzen dut. Oso urte onak izan ziren.

Ba al dabereziki gogoratzen duzun partidarik?

OrdiziarekinAtotxan jokatu genuen bat, Osasuna txapelketatik kaleratu genuen partida hartanbi gol sartu nituen, Urolarekin ere partida politak izan ziren… Dena den,nire izaeragatik-edo, askotan oroitzen dut Errenterian bat eta hiru irabaztenjoan eta, azkenean, lau eta hiru galdu genuen partida.

28 urterekinutzi zenion jokatzeari.

Lanagatikbatez ere. Aparizioren tailerrean zutik lan egiten nuen eta oso nekatutairteten nintzen. Sekula ez naiz oso indartsua izan eta uzteko garaia zela ikusinuen. Dena den, beste hogei urte eman nituen mutikoak entrenatzen.

Zer nahiagoduzu, jokatzea ala entrenatzea?

Jokatzeanahiago nuen, entrenatzea ere gustuko nuen arren. Preferente mailako taldeannengoela, entrenatzeko ez nuela balio konturatu nintzen. Mutikoekin oso gusturaibiltzen nintzen, baina nagusiekin sofritu egiten nuen: partidak igandeetanjokatzen genituen eta astelehenean lanera joan behar izaten nuen, baina goizekolauak heltzen ziren lo hartzen nuenerako. Futbolean pentsatu eta pentsatuegoten nintzen. Hori ez da posible.

Zure taldeekzer nolako futbola egitea gustatzen zitzaizun?

Futbolingelesa asko gustatzen zait, baina ingelesek inprobisaziorako ahalmenhandiagoa izatea gustatuko litzaidake.

Urretxu etaZumarragako ehunka gazteren entrenatzailea izan zara. Nortzuk azpimarratukozenituzke?

HirugarrenMailara igo zirenei umetatik ikusten zitzaien onak zirela. Oso talde sendoa zeneta gehien beraiekin gozatu dudala uste dut. Infantiletan zeudela, EibarrekReala jipoitu zuen eta gu Eibar kanporatzeko zorian izan ginen. Bixio aluhorrek penaltia huts egin zuen… Oso jokalari ona zen eta ez zegoen berariazalpenak eman beharrik: partida guztian arerioa nola izorratu zuen buruan.Iñaki Mendiluze, Xabi Urmeneta… sekulako taldea zen. Ordutik ez dafutbolarekin horrenbeste gozatu hemen. Herria atzetik izan zuten eta oso urtepolitak izan ziren. Izan ere, Urola gaizki dabilenean, ez dela existitzendirudi.

1997an utzizenuen talde horia, baina lehenago omenaldia egin zizuten.

JubeniletanGipuzkoako jokalari onenari domina eman zidaten eta 1992an Urolak eskaini zidanomenaldian eman zidatena berdin-berdina zen. Beste bost urte jarraitu nuenentrenatzen, baina azkenean utzi egin behar izan nuen. Lantegian hiruerrelebotara jarri ninduten eta, gauez lan egin ondoren, ez nintzen haurreiezer emateko gai. Dena den, egunen batean utzi behar nuen… 16 urterekinjaitsi nintzen Ordiziara eta 48 bete arte entrenatzen aritu nintzen!

Asko aldatual da futbola urte hauetan guztietan?

Ez zaitiruditzen mutikoak asko aldatu direnik, baina gurasoen eragina oso txarra daaskotan. Entrenatzaileari, irakasleari… ez diote lan egiten uzten. Haurrakgehiegi babesten dituzte eta ez diete hazten uzten. Gainera, Urola bezalakotaldeetan lan egiten duen jendeak meritu handia du eta ez du merezi inorkoztopoak jartzea.

Urolajarraitzen al duzu?

Hotza egitenduenean ez naiz Argixaora igotzen. Zaharragoa naiz eta siesta egiteko beharradut! Bestelakoan, Athletic-zalea naiz, baina Realak irabaztea ere nahi dut.Gainera, Realeko jokalari gehiago ezagutzen ditut: Iriarterekin,Urrutikoetxearekin… jokatu nuen.

Nola ikustendituzu bi talde hauek?

Nik DiStefano eta Cruyff ezagutu ditut, baina onena Maradona dela esaten dut beti.Sistemak asko aldatu dira eta gaur egun askoz ere zailagoa da jokatzea. Lehen,baloia hartzen zuenak 30 metro zituen aurrera egiteko. Orain, aurrera egitenden metro bakoitzeko aurkari bat ageri da. Minutu asko pasatzen dira aukera batsortzen denerako eta gure taldeen partidetan zer esanik ez. Estrategiajokaldietan sartzen dira gol asko. Realekoak ez dira beste atera heltzen etahala lor daitekeen emaitzarik onena husnakoa da. Gustura jokatuko luketeetxekoekin bakarrik, baina Espainiako ligak sekulako maila du eta edozein taldekjokalari bikainak ditu. Lehen Athletic-ek, urtero, 18 urteko jokalariren batigotzen zuen lehen taldera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT