Enfin, guk ezer gutxi dakigu tarteko solairuetan egokitunahi dituzten etxebizitzez edo Irimoko lur-sailetako proiektuez.Baina kasu honetan, mamiak bera baino, formak du garrantzia. Gauzakegiteko moduak. Mad… barkatu, Malaya operazioa dakarkigu burura.Urretxu berdin Marbella. Demokrazia arrosa. Julian Muñozenpaperean nor jarriko genukeen gehienok asmatuko zenutela pentsatzendugu, prakak glamour handiagoarekin janzten dituen arren. MaiteZaldivar eta Isabel Pantojaren rolak nortzuk bete ditzaketenerabakitzea zailagoa izan daiteke. Hori bai Pakirrinen paperabetetzeko, hau da, besteen kontura kolpe zorririk jo gabe jan eta loibilitzeko, eskatu Otamotzeko guruari gure telefonoak.
PD: Aurrekontuei dagokienez, gauzatxo bat. Iparragirremuseoa eraikitzeko 600.000 euro bideratuko dituzte. Aurrekontuaren%25 jarriko du Udalak. Eta, zer demontre erakutsiko dute museohorretan? Gernikako juntetxean dagoen gitarra zaharra lapurtu etaUrretxura ekarriko ote du herritar multzo ausart batek? Operazioaziztülari talde fundamentalista batek zuzenduko al du? Gukbadugu hipotesi bat…
Jon & Jon