Harkaitz Barreros
10 urte nituen arte Zumarragan bizi izan nintzen, bainageroztik Urretxun bizi naiz. Urretxuarra sentitzen naiz, baina biherriekin identifikatzen naiz. Egia esan, bi herrien artean ez dutalde handirik nabaritzen. Batzuk egongo dira oraindik ereherritartasun sentimendu oso sakona dutenak, baina ez dut uste Koldozena bezalakorik gelditzen denik.
Puri Agirre
Berez Urdiaingoa naiz, baina 38 urte daramatzatUrretxun. Beraz, urretxuarra ere sentitzen naiz. Ez dut bi herrieneta herritarren artean alderik nabaritzen. Garai batean aldehandiagoa egongo zen, beharbada. Pasadizoak ez dira falta behintzat.
Sofi Bereziartu
Zumarragakoa naiz. Herritartasun sentimenduan ez dutuste alderik dagoenik beraien eta gure artean. Pasadizo asko daude,baina aspaldikoak. Herritarren arteko harremana ona da, bainaoraindik eta ekimen gehiago atera beharko genituzke aurreraelkarrekin.
Patxi Urtzelai
Zumarragar peto-petoa naiz, hobe herritartasunazabalduagoa egongo balitz. Kar, kar… Herritarren arteko harremanainstituzioen artekoa baino hobea da azkenaldian. Dena den, garaibateko egoera ezberdina zen eta pasadizo asko daude. Gazteak,adibidez, harrika ibiltzen ziren. Fusiorik ez pintadak ere gogoratzenditut.