Sutea piztu da bart papera jasotzen duen Sasietako kamioi batean, Laket tabernaren ondoan dagoen zabor bilketa puntuan. Langileak, edukiontzia kamioira irauli dutenean, sua zegoela konturatu dira. Lau suhiltzaile kamioi gerturatu dira eta sutea itzali ahal izateko kartoi eta paper guztia errepidera bota behar izan dute. Edukiontzian zegoen paperaren eta kartoiaren artean txiskero asko azaldu dira eta sua txiskeroak zanpatu zirenean piztu dela uste da.

