Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Talaia zuriaren bila

Urretxu,Zumarraga
2007/04/22
Otamotz
Gertuko mendiak oinez ikasi orduko igotzen zituzten haurrek (ordurako horietako asko gurasoen bizkarrera itsatsirik eroso igo zituzten haiek), poliki-poliki gailur berrien bila etxetik urruntzen joan ziren nerabe ameslari haiek, Pirinioetako gailur eta inguru sonatuenak lau urtaroen koloretan  ezagutzen dituzten gazte konformagaitz hauek, erronka berria jarri zieten euren buruei iragan udako oporretarako: goi mendiaren sorleku diren Alpeetara jauzi egin eta aurretik inoiz igo gabeko garaierako mendiak igotzeaz gain, Europako gailur omen den Mont Blanc handia konkistatzeko saiakera egitea. Ez dira inoiz puntako mendizale bilakatuko. Badakite, halaber, oso zaila, ia ezinezkoa, izango zaiela etorkizunean mendi garaiagoak igotzea. Hau dela eta, aspaldi hasitako ibilbide isila burutzeko zorian zeuden sentipenak zeharkatu zituen goitik behera furgoneta trastez leporaino bete, gertukoak agurtu eta hamar eguneko osteratxoa aurretik, mendizaletasunaren hiriburu den Chamonixerako bidean jartzearekin batera.
    Egutegiakartean abuztuko hiruzpalau orri baino isuri ez zituen egun eguzkitsubatean egin genuen noizbait amaituko zen itxura izpi txikiena igortzenez zuen bidaia nekagarria. Amaitu zen, baina, eguzkia ezkutatzenhasterako. “Joanekoa hain luzea egin bazait, ez dut pentsatu ere eginnahi itzulerakoan”. Mila kilometrotik gora, hamabi orduko autobideoturuntza. Irentsi beharreko platera. Girora moldatzeko baliagarriizango zitzaigun Ecrins delako Alpeetako menditzarraren oineanfurgoneta egoki paratu, gose handirik gabe, gure burua behartzetikgertu, zerbait irentsi eta zeharo akiturik, loak hartu gintuen zakuarenberotasunean hankak luzatu orduko.

    Uztailekoasteburu gehienetan Pirinioetako hirumilako ugari bisitatu izanakemandako indarraz, zailtasun handirik gabe osatu genuen Barre desEcrins (4101 m) gailurretik gertu, 4000 metrotik gora, dagoenleporainoko igoera. Eguraldi zoragarria (izugarri hotza, bainazoragarria) izan genuen lagun bertaraino. Garaiera horretan, ordea,minutu gutxiren buruan aldatzeko aparteko gaitasuna du eguraldiak;alegia, zeru oskarbia izatetik elur erauntsi baten hatzaparretanerortzeko arriskua handia da. Gailurretik hurbil dagoen lepoan,txaponaren beste aurpegia dastatzeko aukera izan genuen. Haizebortitzak eta lainotza itxiak jasangaitz bilakatu zuten ordurartekoeguzkipean eramangarri izan zitzaigun hotz neurrigabea, eta baldintzahaietan arriskutsua zen oso ertz zorrotz hartan azken metroak egitensaiatzea. Esku hutsik, gure buruei hartutako erabakia erabaki balekobakarra zela sinestarazi nahian, maldan behera abiatu ginen kontuhandiz, aurretik emandako urrats bakoitza deseginez. Ingurune ezberdinbatean genbiltzan, mendi ezezagunak ziren haiek, eta bertako txokobakoitzak isurtzen zuen handitasunari errespetu handia izateaz gain,zertarako ukatu handitasun horrek beldur pixka bat ere ematen zigula.Izango genuen, ordea, erronkari neurria hartzeko parada.

    Gorputza
girotzeko ekidin ezineko ibilbide hartan, Italiako Aosta harana izanzen gure hurrengo jomuga; italiarrentzat xarma berezia duen GranParadiso (4061m) mendia igotzen saiatuko ginen. Bisitatu genuen eguneanmendi honek hartu zuen itxurak gehiago zuen, ordea, infernutik,paradisutik baino. Elurra ari zuen kanpoan, mara-mara, aterpe goxotikirten eta, kopetako argia lagun, maldan gora abiatu ginenean. Aterpekoatea zeharkatzerako, aidean zebilen etsipenaren mamua. Ezatseginazen, zeharo, aurrera egitea, nekeza pauso bi jarraian ematea, ospatzekogaraipena mendiari osturiko metro bakoitza. Zutik mantentzekozailtasunez, gailurrera heldu ginen halako batean inguruko mendi gidarizuhur baten gibelera itsatsirik. Argazki lauso bi eta behera ziztubizian. Tamalez, argazkirik atera gabe beherako bidea hartua zuenordurako mendi gidariak, eta lainotzak irentsi zuen konturatuginenerako. GPSaz igoerako bidea gorde genuen, baina! Gaitzerdi.Zorionekoa, poltsikoa astindu eta ditxosozko tramankulua ozeanoazbestaldetik ekarrarazi nuen eguna!

    Bigarren
saiakera Ecrinseko lehena baina emankorragoa suertatu izanagatik (laumilakomendi baten gailurrera heltzearen gozoa dastatu genuen estrainekoz,bederen), goi mendi egun borobil bat bizitzeko aukerarik gabejarraitzen genuen oraindik ere. Gorputza ordurako egoki girotuaizanagatik, eguraldi iragarpen ezkorrak aintzat hartuz ez zenbideragarri une hartan Mont Blanc-era hurreratzea ere, botatako (etabotatzen ari zen) elurrak igoerabide arrunteko arrasto guztiak ezabatubaitzituen, gailurra lortzeko edozein saiakera alferriko bilakatuz.Beraz, girotze prozesua luzatu beste aukerarik ez genuen, eguraldiakhobera egin arte.

    Aosta
harana zeharkatu eta Gresoney haranean barneratu ginen, Monte Rosaerraldoiaren gailur satelite andanaz osaturiko zerrendatik “erraza”zirudien bat hautatu eta berau igotzeko erabakia hartuta. Castor,4225m. Gure bihotzek ohi baina gogotsuago egin behar izan zuten lan,jesarrita edo entzanda egonagatik, 3500 metrotik gora eraikirik dagoenQuintino Sella aterpe italiar goxoan igaro genuen gau motz bezain hotzhartan. Goizean, sorpresa, zeru izarrez josia! Pozik abiatu ginenglaziarrean gora, indartsu. Ordubeteko ibilaldia osatu baino lehen,ordea, txarrerako bilakaera bizkorra jasan zuen beste behin ere, minutugutxiren buruan, eguraldiak. Kokaleku eta data ezberdinak. Istorioberbera. Finean, bazitekeen hura izatea gure patua. Hortzak estutu etahaize bortitzak aurpegira jaurtitzen zizkigun elur maluta izoztuaksaihestu ezinean, Castor mendiaren gailurra behar zuen muino bateraheldu ginela iragarri zigun GPSak, honen koordenatu eta altuera datueimen eginez, bederen. Edozein puntu, gailur, zulo, txoko, izan ahal zenkokapen hura, baina ez du merezi une honetan amerikarren sateliteorozelatarien datuak islatzen dituen gailuaren fidagarritasunazalantzan jartzen hastea… Esan gabe doa gailurrak egun oskarbi bateaneskaintzen duen ikuspegi amestua imaginatu beste aukerarik ez genuelaizan. Gailurreko egonaldia behar baino gehiago luzatu gabe, beherakobideari ekin genion aterpearen goxotasunak gure gorputz izoztuak oneraekarriko zituen itxaropenaz.

    Bailarako
babesa sentitzearekin batera, ordea, gure zorte kaxkarrak aldatzekojoera hartuko zuela iruditu zitzaigun estrainekoz. Mendizaleok begiakeuren lekutik irten beharrean egunero goitik behera errepasatzen genueneguraldi iragarpenak hobekuntza nabarmena eta eguraldi egonkorrarenailegaera iragartzen zuen. Ensoleillé, jartzen zuen, letra larriz, paperean. Guk ez genuen besterik irakurri. Ensoleillé.Ondorengo bi egunak Mont Blanc-erako txangoa arrakastaz burutzekoaukera bakartzat jo genituen, albistearen onak itsuturik. Orduan alainoiz ez. Zirt edo zart. Zaila zen burua hotz mantentzea odola irakitenzegoenean. Beharrezko guztia arreta handiz atondu eta atseden hartzensaiatu ginen, urduritasuna ezin uxaturik loak nekez hartu gintuen arren.

    T
renezosatu genuen Mont Blanc-eko igoeraren lehen zatia; turista japoniarrezbeteriko trenak igo gintuen Nid d´Aigle (2345m) delako parajera.Trenbidea amaitzen den puntu honetan hasi ohi dute txangoa mendizalegehienek, Tete Rousse eta Gouter aterpeetatik igarotzen den bidea baitagailur zurira heltzeko errazena (ez ordea seguruena). Trengeltokitxotik irten eta metro batzuk irabaztea nahikoa izan zen turistazaratatsuen zalaparta atzean utzi eta benetako goi mendi giroazgozatzen hasteko. Igoera handiaren lehen urratsak ziren haiek.

    Gaua
3800 metrotik gora auskalo nola eraiki zuten Gouter aterpean igarotzeazen asmoa; telefonoz leku eske hainbatetan deitu genuen arren, aterpeabeti mendizalez mukuru beterik. Edo hala zioen behintzat frantsesulertezin batean telefonoaz bestaldeko ahotsak (gurea ere zen beretzatfrantses ulergarriegia izango…). Mendizaleon artean ezagun da, ordea,aterpeko arduradunek bertako jantokiko edozein txokotan (ordainduz,noski) isolatzailea luzatu, zakua bota eta lo egiteko aukera (lo egitensaiatzekoa, hobe esan) eman ohi dietela oherik gabe geratzen direnbisitariei. Aterpera ahalik eta lasterren ailegatu asmoz, denborarikgaldu gabe, bizkor, indartsu osatu genuen lehen egunean harainokoa. Bolatokiizeneko igarobide sonatua barne. Izotz geruza batez estalirik topatugenuen hamaika mendizale irentsi duen igarobide arriskutsua, bat-bateanordurarteko bide eroso eta lasaia igarotzeko aukeraren zain zeudendozenaka mendizale biltzen zituen onil estu bilakatu zenean. Nahikoaizan liteke gainerakoak baino baldarrago emandako pauso trakets batlaprast egin eta maldan behera eroriko amaigabean amiltzeko. Eguerdikoeguzkiak igarobideko gainaldea berotu ahala, izotz eta harri puskak(bolak) erortzen dira bolatokian behera. Ez da zaila birlapapera, parean tokatuz gero, nork bete lezakeen asmatzea. Arnasarieutsi eta ezustekorik gabe igaro genuen, zorionez, eremu arriskutsuhura. Ordubete eskasean, Gouterreko aterpean geunden lotarako lekueske. Arratsaldea atseden hartzen igaro ostean, aterpeko zaindaria betegabeko ohe pare bat bazegoela esanaz inguratu zitzaigun sukaldeakigorritako afari usainak jantokian pilatzen zen mendizale gosetitropelari hortzak zorrozten zizkion bitartean. Afaldu, zeru urdinariazken begiratua (egun argiz oheratu ginen) eta berehala lotara.

    Za
lapartanagusitu zen aterpeko txoko guztietan ordulariak gaueko ordubata zelaislatzen zuen unean; ordubietan zerbitzatu ohi dute gosaria (orduhorretan irentsiriko ezeri gosari dei badakioke…). Guk, ordea, aterpekogosariari muzin egin eta inork baino lehenago ekin genion gorakobideari, bezperan igotakoek definitu arrastoari jarraiki, igoeralasaitasunez, patxadan, bakarrik, burutu asmoz.

    N
ekezahaztuko dugu metroak irabazten joan ahala bizi izandako sentipenzurrunbiloa. Ilargi beteak etenik gabe igortzen zituen izpiek elurbasamortu zuriaren aurka talka egitean inguru guztian hedatzen zenargitasunak ez zuen igoera osoan kopeta argia piztea beharrezko egin.Igoera ilartargitan egin genuen, literalki. Aurreko hilabeteetan behineta berriz aztertutako igoera burutzen ari ginen, pauso geldo bainairmoz, liburu, argazki eta abarretan hainbatetan irakurri edobehaturiko malda, txoko, ertz haietatik guztietatik igarotzen ariginen, talaia zuriaren bila. Poliki-poliki, ordeka bilakatu zen ertzzorrotz maldatsua, GPS aldentezinak 4807 metroko garaieran geundelaadieraztearekin batera. Goizeko 5 t´erdiak aldera, artean gauez, MontBlanc-eko gailurrean geundela ohartu ginen pozari ezin eutsirik.

    O
rduerditik gora egin genuen Europako sabaian. Argazki bat bestearenatzetik. Hotzak irents ez gintzan ezinbesteko saltotxo eta besomugimenduak. Eguzkia noiz irtengo zain. Goizegi ailegatu ginengailurrera, aukeran. Izango genuen, ordea, jaitsieran, igoeranbehatzerik izan ez genuen paisaiaz gozatzeko aukera. Erabatekozoriontasuna segundo, minutu, ordu batzuez behatz puntekin ukituostean, egi bihurturiko amets hura amaitzear zegoela onartzeko gogorikgabe, maldan behera abiatu ginen igotako bide beretik, gailurreraheltzen ari zen tropelari leku eginaz.

 

Argazkiak (jarritako ordenean)

 

  • Nid d´Aigle, ibilaldiaren hasiera
  • Bolatoki deritzon igarobidea
  • Bionnassay orratza
  • Mont Blanc-eko gailurrean
  • Azken agurra Mont Blanc-eko gailurrari
  • Egunsentia. Atzean Mont Maudit
  • Les Bosses gailurreria Mont Blanc-eko bidean
  • Mont Blanc Dome de Gouterretik
  • Elur basamortua Gouterrera bidean
  • Aterpean ez dago denentzat lekurik…
  • Chamonixeko bailararen ikuspegia Gouterreko aterpetik
  • Mont Blanc-eko azken malda
  • Mendizaleak Vallot aterpean


Gorka Azkarate Torner

 



 
 



   


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
3

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
4

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
5

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
6

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT