Aipatutako liburu dendetan mota guztietako euskarazko100 liburu egongo dira aukeran, kanpainarako espresuki jarritakoapalategi batean. Ondoan, ordenagailu batek aukera emango duegitasmoaren web gunean (www.topagunea.org/irakurri) sartu eta liburuguztien inguruko informazioa jasotzeko. Liburuen aukeraketa PatxiZubizarreta idazleak egin du eta, hainbat irizpideren arabera:adin-tarte guztientzako liburuak egotea, genero ezberdinak, generoikuspegia, nobedadeak eta klasikoak…
Parte hartu nahi dutenek, ehun liburu horietako bataukeratu, maileguan hartu eta irakurtzeko aukera izango dute. Liburuaitzulitakoan, bere inguruko iritzia jasotzeko fitxa sinple bat betebeharko da. Ondoren, irakurleak deskontu txartela jasoko du liburuabesteren bati oparitzeko. Txartel horrekin, irakurri berri duenliburua %25eko deskontuarekin erosi ahal izango da egitasmoan partehartzen duten liburu dendetan. Zintzo-Mintzoko bazkideek beste%25eko deskontua izango dutenez, erdi prezioan erosi ahal izango dute. Lagunaren helbidea eta oharra utziko da dendan bertaneta euskara elkarteak helaraziko dio hartzaileari. Egitasmoaastelehenean hasi zen eta ekainaren 23an izango du amaiera.
Helburu nagusia irakur zaletasuna bultzatzea da,euskaraz irakurtzearen alde atsegina azpimarratzea, baina egitasmoakbeste xede batzuk ere baditu: eragile publiko eta pribatuen elkarlanasustatzea, horien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea etaeuskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatzea.
Topagunea duela hamar urte sortu zen, eta Araba,Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 euskara elkartek osatzen dute.Elkarteon zein federazioaren beraren helburua euskararen erabilerasustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nolahaur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak,mintzapraktika, entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…