Gonzalo Gil: “Dena txikitubehar dute. Gainera, diotenez, elite batentzako trena izango da. Denaden, informazio, plano, ikerketa… gehiago falta dela uste dut.Erreferenduma beharrezkoa dela uste dut.”
Iñaki Sasieta: “Egiaesan, ez dakit egitasmoa beharrezkoa den ala ez. Ez naiz gehiegiinformatu. Hori bai, badakit ingurumenean eragin handia izango duelaeta zenbait lurjaberi galerak sorraraziko dizkiela. Informaziogardena behar da eta gero erreferenduma egin.”
Javi Calzada: “Ez ditutezagutzen proiektuaren nondik norakoak, ez dut informazio gehiegirik.Beraz, informazioa gehiago hedatu beharko litzatekeela uste dut.Beno, agian zabaldu dute eta ni ez naiz konturatu… Herritarreieuren iritzia eskatzearen aldekoa naiz, noski. Hori sekulan ez dagosoberan.”
Maite Fonseca: “ Egia esan,ez diot kontu honi kasu handirik egin. Beraz, ez dut iritzi osoargirik. Hori bai, logikoa eta bidezkoa irudituko litzaidakeerreferenduma egitea. Izan ere, halako egitasmo erraldoi bat abianjarri aurretik beharrezkoa da herritar guztien iritzia jakitea.”