Eskerrak emanez hasi zuten prentsaurrekoa, 918 boto lortu baitituzte. Boto horiei esker, ezker abertzalearen politika egiteko era Udalera eramango dutela zin egin zuten. Horretarako eskua luzatu zieten beste alderdiei: Eusko Alkartasunari, Alderdi Sozialistari, Eusko Alderdi Jeltzaleari eta Ezker Batua Berdeak Aralarri. Herritar guztiekin eta herritar guztientzako lan egingo dutela esan zuten.
"Sektore guztiekin konfiantza berreskuratzea lehentasuna izango da guretzat. Kultura eta kiroletan, adibidez, oso baztertuak sentitu dira azken urte hauetan, eta horri buelta eman behar zaio."
Bizitzan zailtasun gehien daukatenen alde lan egingo dutela ere argi utzi zuten.
Eskerrak emanaz amaitu zuten prentsaurrekoa eta gure herriko euskal preso politikoak bizi duten egoera gogorarazi zuten.