
Bidali zuen izen, abizen eta telefono zenbakia andoni@otamotz.com helbidera eta zuekin kontaktuan jarriko gara. Animatu eta eman izena Bianako ikastolakoei laguntzeko.
Lekaiok ere autobusa antolatu du
Lekaio kultur elkarteak datorren hilaren21ean Vianan izango den Nafarroa Oinezerako autobusa antolatu du.Joateko interesa dutenek tiketak salgai izango dituzte Aldirin, Motzeneta Gaztelekuan 10 euroren truke. Irteera goizeko 8:30ean izango daAldiritik.