
«Astelehenean egongo da oraindik bete gabeko apalik edo martxan jarribehar den gunerik, baina laster jarriko dira. Materiala ere iristen arida, baina oraindik liburu, CD eta DVD berriak gehitzen jarraituko dugudatozen egunotan. Batzuk erosi ditugu dagoeneko, baina lan horrekin ezdugu amaitu», diote liburutegiko arduradunek.
Era berean, liburuez eta aldizkariez gain, ordenagailuak egongo diraerabiltzaileentzat, katalogoak eta internet eskura izan dezaten.Liburutegia handitzeak langileria ugaltzea eskatu du arlo guztienarreta bermatzeko; zentzu horretan, gaur bertan hasiko diraliburutegirako kontratatutako pertsonak lanean.
Kultur Etxeari dagokionez, urte bukaerarabitartean «poliki-poliki» joango dira zerbitzu guztiak martxan jartzen,«eta 2008rako dena prest egotea espero dugu». Azpiegitura berriak 3.500metro koadro ditu bost solairutan, eta kultura jarduna zentralizatukodu. «Ezinezkoa da dena batera ehuneko ehunean martxan jartzea». Kanpoansarrera egoki prestatu behar dela-eta zorua jartzen ari dira egunotan.
Erosotasuna, adinaren araberako guneen sailkapena,sail eta zerbitzu berriak, argitasuna… horiek dira liburutegiberriaren ezaugarrietako batzuk. Astelehenetik aurrera helduek aukeragehiago izango dituzte, hala nola mediateka, komikiak edo liburuakingelesez. DVDak eta CDak etxera eraman edo bertan ikusi edo entzunahal izango dira horretarako ezarritako gunean. Hemeroteka ere askozabaldu da. «Bazkidetza berriak egin ditugu eta aldizkariak banan-bananjarrita daude, gaiaren arabera sailkatuta. Eguneko prentsa zeinaldizkariak irakurtzeko aulki erosoak jarri dira», azaldu duliburutegiko arduradunak. Haurrentzako sailean, bebetekada zerbitzu berria. «Zero eta bost urte bitarteko haurrei zuzenduadago. Materialaz gain, beraiei egokitutako eserlekuak ere badaude,adibidez». Bestalde, gaztetxoentzako eremuan apalak mugigarriak dira.«Horrek ipuin kontalaria edo beste edozein ekitaldi antolatzen duguneanmalgutasun handia emango digu toki arazorik izan ez dadin». Apalakadinaren arabera sailkatutako liburuekin eta aldizkari berriekin betedituzte.