
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak,Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, Udagoieneko Ostera kulturzirkuituaren zortzigarren edizioa jarri du abian.
Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, etahaietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da. Bermeo, Santurtzi, Bilbo,Zalla, Ondarroa, Arrigorriaga, Durango eta Getxo bisitatuko ditu UdagoienekoOsteraren zortzigarren edizioak. Topagunearen Kulturgintza saileko teknikariManuel Morenok azaldu duenez, “oso herri ezberdinak dira tamainaren zein egoerasoziolinguistikoaren ikuspegitik, baina ekimen honekin erakutsi nahi duguguztietan egin daitekeela euskarazko kultur eskaintza erakargarria”.
Euskarazkoa eta erakargarria, horiexek diraUdagoieneko Osteraren ezaugarri bi, baina beste batzuk ere baditu:antolatzaileek azaldu dutenez, formatu handiko ikuskizunek osatzen dute betiprogramazioa, eta kalitateari ere bereziki erreparatzen zaio. “Formatu etakalitate handiko ikuskizunak eskaintzea da helburua, gainera kultur adierazpideezberdinak uztartuz”, azaldu du Morenok.
Azken finean, Bizkaiko Kultura Diputatua denBelen Greavesek azaldu duenez, “zirkuituaren helburua aisialdia euskarazgozatzeko aukera ematea da, hala bizkaitarrei nola kanpotik etor daitezkeenbisitariei”. Horretarako, eskaintza ahalik eta zabal eta askotarikoena egitensaiatzen dira antolatzaileak.
Artistentzat ere aukera ona da UdagoienekoOstera haien lanak erakusteko. Guztira, hamaika musika eta antzerki taldejarriko ditu dantzan kultur zirkuituak, 50 artista baino gehiago: Xabi etaFredi Paya, Etxaun Lekue, Uxue Alberdi, Oihana Bartra bertsolariak PatxiGallego marrazkilariarekin batera; Kanpingags antzerki taldea; Anestesia etaOst musika taldeak; Pantxoa eta Peio; Ander Lipus; Gu ta Gutarrak; Gari etaTxuma Murugarren; Logela multimedia eta Gose izango dira Udagoieneko Osterakazaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean eskainiko dituen emanaldietan partehartuko duten artistak. (Data eta ordu zehatzak jakiteko, begiratu honekinbatera doan programa).
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa duelahamar urte sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 EuskaraElkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararenerabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nolahaur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika,entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…
Egitaraua
·
- Azaroaren 9an, 21:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, Bertsotramarraskya “Lamerako sorgina”. Tramagilea: Xabi Paya; bertsolariak: Etxaun Lekue, Uxue Alberdi, Fredi Paia eta Oihana Bartra; marrazkilaria: Patxi Gallego.
- Azaroaren 10ean, 20:30ean, Santurtziko Serantes Antzokian, Txalo produkzioak, “Lapur zuloa” antzezlana (Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Kontxu Odriozola, Kandido Uranga, Ainhoa Aierbe, Itziar Ituño, Ainhoa Gara, Asier Sota eta Patxi Barco).
- Azaroaren 15ean, 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian, rock kontzertua Anestesia eta OST taldeekin (“Terapia” eta “Ostinato” diskoekin)
- Azaroaren 16an, 20:00etan, Zalla Zine Antzokian, Pantxoa eta Peio “Lurra eta maitasuna” diskoarekin
- Azaroaren 23an, 22:00etan, Ondarroako Kafe Antzokian, Ander Lipus “Juan Junda & Karabana: Hala mintzatu zen Zapatrusta” antzezlan komikoarekin.
- Azaroaren 24an, 21:00etan, Arrigorriagako Lonbo aretoan, “Gu ta gutarrak” (Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Xanpe eta Aitor Rubio; diskoaren aurkezpena).
- Azaroaren 30ean, 22:00etan, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, rock kontzertua Txuma Murugarren eta Gari, biek ala biek diskoa aurkeztuko dute.
- Abenduaren 1ean, 20:00etan, Getxoko Areetako karpan, ikuskizun multimedia eta musika Logela eta Gose taldeekin (“Mokaua” eta “Gose” diskoekin).
Sinopsiak
·
- BERTSOTRAMARRASKYA “Lamerako sorgina”
Tramagilea: XabiPaya
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Ohiana Bartra, Fredi Paia eta Uxue Alberdi
Marrazkilaria: Patxi Gallego
Eguna argitu du.Halere, olatuak oraindik lo daude. Portu Zaharreko kaioak mutu esnatu diragaur. Aita guriaren amarrak tiraka dabiltza, baina lurrak ez die kasurikegiten. Eguzkia kasinoaren atzeko atetik atera da: argi apur bat galdu dujokoan, ganbarako leihoan kandela baten distira ageri baita.
Kandelak ez du gauosoan ezer ere edan, baina kopa bi dauzka ondoan.
Xanpaina botilazorrotadaz beteta dago eta gure barkua laster sartuko da kaian. Espero dutdenborak iruzurrik egin ez izana. Hainbeste desio zenuen oparia dakarkizut.Nire zain egongo ote zara oraindik, Lamerako sorgina?
- LAPUR-ZULOA
Komedia beltza etasamurra. Garratza eta atsegina.
Obsesioak jotako laupertsonaiaren bizitzak gurutzatzen dira. Mota guztietako terapiak probatudituzte: jateari uzteko, erretzeari uzteko, lapurtzeari uzteko… Eta arazohoriek burutik kendu ezinik dabiltza guztiak.
Halako batean,lapurreta erraza egiteko aukera agertzen zaie, eta terapia guztiak ahaztuta,anbizioak itsuturik, prest daude laurak lapurreta elkarrekin egiteko, horrekbehin betiko erretiratuko dituelakoan. Dirua bai terapia ederra!
Lapurretako dirua,ordea, Mafiarena da. Mafiak bizkor harrapatzen ditu gure pertsonaiak etalauretako baten heriotza eskatzen du. Horrek gogoeta egitera daramatza: zergalduko luke munduak bakoitzaren heriotzarekin? Hala une batezseriotasun-printzez betetzen da lapur-zuloa; baina luze gabe umorezkohaize-boladak amaiera samur eta dibertigarria ematen dio abenturari.
- ANESTESIA
1988 urteansortutako taldea. Thrascore zaporeko doinu sendo eta mardula; zuzena, gordinaeta apaindurarik gabekoa da beraiena. Bi maketa eta bost disko dituzte kalean: Gorrotoaren ahotsa(1993), Erantzun (1995), Gu (1997), Ultra-komunikatzen(2000) eta Terapia (2006). Izan ere, sei urteko egarria asetzeko oinarrizaharretatik edan dute.
- OST
OST 1995. urtean “nu” metalaren Bizkaiko ordezkaririkgarrantzitsuenetako gisa agertu zen taula gainean. Urte berdinean lehen maketagrabatu ondoren “hitzak – hotsak” (1996) eta “Salbuespena” (1998) diskoakkaleratu zituzten. Hainbat gorabeheren ondorioz 2006an atera zuten azkendiskoa, “Ostinato” izenekoa. Osagaiak? indarra, sendotasuna eta gogortasuna…utzitako lekua berreskuratzeko.
- PANTXOA ETA PEIO
Eusskal Herriaren oroimen kolektiboari itsatsita daudePantxoa Carrere eta Peio Ospital lapurtarren kantuak. 70eko urte zailetan,euskal abertzaleen ahotsa eta bihotza izan ziren, hizkuntza, lurra, eta herriazein herritarrak maitasun eta errespetu handiz tratatu zituztelarik. TelesforoMonzon eta Manex Pagolaren poemekin idatzitako hainbat kantu belaunaldiz belaunaldizabaldu dira, euskal kantagintzaren klasikoak izateraino. Abesti apalak,ederrak eta hunkigarriak ekarri zituzten eta, batez ere, kantuan aritzeko erapartikular bat, diferentea, dultzea eta lirikoa. Ia berrogei urteko ibilbideaduen bikoteak, berriz oholtza gainean ikusteko aukera bikaina.
- ANDER LIPUS & KARABANA
Hala mintzatu zen ZAPPATRUSTA!
Danadanada!
Heldu da herriraMamu eta Komerianteroen karabana, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya.Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin dira: JuanJunda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfast-eko xoumana,Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako fokabizardunak, Eskandinabiako druidaizoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine”iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poetamozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak munduazeharkatu du Euskal-Herrira iristeko: eraman genituen Indiara atabalak etakonkistatu genuen Taj Mahala, australiara joan ginen eta mundu guztia saltokaipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan, geroorienteko errege magoengana korrika, haiek bahitu eta gora errepublika!,Ipar-Amerikara hurbildu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dugu Europa etajateko bakarrik berakatz sopa, eta azkenik heldu gara Euskal-Herrira, kalipotalarruan, eta berriz sartu dugu bizi-poza barruan!
Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak.Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza!Pantxazpi saltxitxas zaplata!
- GU TA GUTARRAK:
Igor Elortza: bertsolaria.
Unai Iturriaga: bertsolaria.
Josu Zabala: Soinu txikia, akordeoia, teklatuak.
Aitor Rubio: gitarra akustikoa eta elektrikoa.
Xanpe : perkusioa, alboka, aho soinua
Otsailaz geroztik 20 herri baino gehiagotan euren bertsokantak plazaratueta gero, CD batean bilduko dituzte Gu Ta Gutarrak taldekoek. Igor Elortza eta Unai Iturriagak euskal herriei,hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei, amorruari zein bizipozarijarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak
herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuzjantzirik. Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzkobertsokantak
Zer edo nor dira Gu ta gutarrak? Gure baitan dauden izaera eta jarreraezberdinak, inguratzen gaituzten eta partaide gaituzten mundutxoak:bertsolaritza, Euskal Herria, parranda, maitasuna, gaua,…
Josu Zabala(Hertzainak) musikaria eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien artekoelkarlanaren ondorioa da Gu tagutarrak. Proiektuan ere bertsoa etamusika dira oinarri, baina hurrenkera horretan, hitzarena da nagusitasuna.
- GARI “Esperantzara kondenatua”
Irudi batek milahitz baino gehiago dituela diote. Eta abesti batek mila irudi baino gehiago.Garik musika ona, hitzak eta arte lana elkartzearen aldeko apustua egin du“Esperantzara kondenatua” lan berrian, zalantzarik gabe bere diskorik hoberenaden hauxe eskaintzeko.
Ezin esan“Esperantzara kondenatua” disko tristea denik, eta nostalgikoa ere ez.Aitzitik, baikortasun neurritsu moduko bat kutsatzen digu, eta hor aurkitzen duGarik bizitzaren abentura konplexuaz hitz egiteko arrazoia, eta esperantzazmintzo zaigu, bidean aurrera egiten luze laguntzen gaituen esperantzaz.
- TXUMA MURUGARREN “ Marginalia”
Marjinalia, disko berriaren aurkezpenaren datorkigu Txuma Murugarren.Bere bosgarren disko honetan batzen dira giro ilun eta dekadenteen zalea denMurugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa,pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duenkantaria,…
Baina, non daMarjinalia? Nor bizi da han? Ez joan oso urrutira bila, gure baitan erroturikdagoen eremu batetaz ari baita, gizakiok ezkutuan gordetzen dugun beste guhorrek hartzen du ostatu Marjinalian: histrionikoa, aho beroa, bihotzbera,tristeegia edo euforikoa, isila edo kirrinkaria…
- LOGELA multimedia “MOKAUA” ikuskizuna
Mokaua Logela Multimediaren azken ikuskizuna da. Bertan, LogelaMultimediak kaleratu duen cd-dvd-ko edukinak taularatzen dira; abangoardikoirudiak eta musika. Hiru musikarik abestiak jotzen dituzten bitartean bideojockey batek irudiak nahasten ditu zuzenean, musikari dimentsio berri batemanez.
Mokaua ikuskizun multimediaren ezaugarri nagusiena interakzioa da;musikariak pantaila erraldoi garden bateko irudietan integratzen dira, etamusika, irudiak eta mugimenduak zuzenean sinkronizatzen dira. Ez da kontzertusoil bat, 11 abesti eta 5 esketx umoretsu biltzen dituen ikuskizun multimediakoloretsua da.
- GOSE “Gose”
“Gose” izenburuko diskoa, Eutsi!filmako kantu nagusia, Carlinhos Brown kantariaren teloneroa, hainbat kontzertuestatu osoan zehar eta beste hainbat gauza txiki da Gose. Elektro-jazza, tangoa, sehaska kantua, afro-braziliar perkusioakpanderoarekin batuta batukada eginez, technoa, punka eta hard corea,arin-arina; baina ororen gainetik trikiaren mundua eta sekuentzia elektronikoenenergia ahots goxo eta liluragarri batek lagunduta. Gose taldeak euskaltrikiaren kultura irauli egiten du. Testuak lizunak dira, askatasun osozesandako esaldiak, eta aginduan dagoen botere kulturalak horri pornoadeitzen badio, pornoa izango da, bada.