
Autobusez, autoz, trenez… igandean Behobiara iristeko modu asko izango dira, baina goierritarrek ez diote hutsik egingo zenbaiteklasterketa herrikoietan «bereziena» bezala definitzen duten Behobia-Donostia lasterketari.Goierri behealdetik 200 korrikalari inguru joango direla kalkulatzen du AngelPerez, Txindoki elkarteko ordezkariak.
Goialdetik, Zumarraga, Urretxu eta Legazpikokirol zerbitzuek antolatutako bi autobus irtengo dira, ia 100 parte-hartzailerekin. Miguel Cristobalen arabera aurten gorakada izango da. «Orain arte autobus bakarra edo handi bat eta txiki bat eramanditugu, aurten bi handi. Zenbait korrikalari autoetan edo trenez ere joango dira». Renfek tren zerbitzu berezia jarriko du.
Emakume kopuruak ere gora
Bai Cristobalek, bai Perezek baieztatu duteemakumeen parte-hartzeak ere gora egingo duela. Behobia-Donostia lasterketa egingoduten 14.536 korrikalarietatik %16 emakumeak izango dira. «Gero eta neskagehiago animatzen dira, hori argi dago», dio Cristobalek. Perezenarabera «hasiera batean beldur handiagoa sumatzen zen, baina gaur egun osoondo prestatzen dute lasterketa hau. Proga zaila da, baina era berean festa batda eta inoiz baino babestuago dago korrikalaria».
Laguntzera joango direnak
Korrikalari goierritarrei dagokionez, PerezekJose Javier Cuadrado Karratu azpimarratzen du. «Goierri behealdekoei dagokionez lehena izango delaaurreratzera ausartzen naiz. 1:05eko denbora egiteko asmoa dauka eta orokorreanlehen hogeitan izango dela pentsatzen dut».
Korrika ez, baina laguntzen UrolaGaraiko diabetikoen Urgadiel elkartekoak ere izango dira, diabetikoentzat gluzemiamahaietan arreta jarrita.