
Gazteen maila
- 1. saria: hutsik geratu da
- Aipamen berezia: Jone Alberdi
- Aipamen berezia: Maialen Artetxe
Helduen maila
- 1. saria: Egoitz Alkorta
- 2. saria: Julen Zelaieta
- 1. mutrikuarra: Joseba Palenzuela
Hauek izan dira Joneren bertsoak:
Soldaduska
(Doinua: Gai honek badumamia)
1) Telebistako katean
nolako albistea,
dena arretaz entzunda
ez da izan txistea,
begiak zabal jarririk
ze momentu tristea,
egia esan jaso det
gaurkoan ezustea,
berriz helduko da garai
bateko nahastea,
inola ez det nahi une
latz hori iristea.
2) Kezka hori zergatikan?
izango da galdera,
beharbada jakinmina
baztertzea hobe da,
ez da ez horren erreza
daukagun egoera,
kuartel zahar ilunera
joan beharko gera,
gazte diren jende oro
soldaduen antzera,
hemendik lau urtetara
derrigorrez gainera
3) Ez da txantxa ez da broma
soldaduen kuartela,
badirudi gazte denok
arriskuan gaudela,
bai neskek ta bai mutilek
joan behar dutela,
gogora kuartelean
euren menpe zaudela,
hango bizimodua da
gogorra ta krudela,
erabiltzen baizaituzte
abereak bezela.
4) Bertan egotea ez da
inolaz ere sari,
egunerokotasuna
zail dela det nabari,
hori entzun izan diot
gutxienez aitari,
nik ez det hara joan nahi
esan diot amari,
Euskal Herria delako
nere etxe ta kabi,
ta beldur diodalako
hara joateari.
5) Armada barruan bada
hainbat otso ta oilar,
sorbaldan nahiz kukurrean
punta askoko izar,
soldaduak gazte-gazte
komandanteak zahar,
horiek gerturatzean
egiten dugu dar-dar
euskaldun geradenokin
beti izan dira txar,
horregatik soldadutzak
gauza onik ez dakar.
6) Jarri beharko naiz orain
geroari begira,
hango izarrek ez dute
horrenbeste dizdira,
buruan det sekulako
nahasketa ta jira,
bizitza ona izango
balitz bertan sikira,
agintari denak zintzo
eta onak balira,
beharbada soldaduska
pasatuko zen di-da.
Zorionak Jone!!!