
Gabon orotan mahaia beteta
jatei ezin egin uka
oilasko errea, txokolatea
mazapanak eta fruta
gerri bueltako botoi txikiak
bukatzen du askatuta
dietarekin burruka
kilok soberan hartuta
nahiz ta gu gauden sutondo goxon
famili dena batuta
beste batzuek ibiltzen dira
noraezean galduta
Gabon ondoren nabaritzen da
astunxeago sabela
batzuk ordea armiarma sarez
beteta dute sakela
zakarrontzitan jan bila dabiltz
basati batzuk bezela
a ze bizitza krudela
errealitate itzela
sutondon ordez aurrean dute
piztuta ñir-ñir kandela
gabon guztiak ez dira izaten
ametsetakok bezala.
Baina beraiek ala ta guztiz
elkar asko dute maita
umore ona izaten dute
hori behar degu aipa
beraiengandik guk ikasteko
ditugu gauzak hamaika
egoera ikusita
ta ez dedin errepika
ganbaran hainbat gauza ditugu
bota beharren harrika
egoera hau hobe daiteke
denon aldetik jarrita
Abenduaren hogeita laua
guztiak gabiltza ero
exkalestria mini motoa
mainontzi edo ta lego
hauek guztiak zuhaitz azpian
egotea det espero
ondo pentsatu ezkero
jostailu asko baina gero
hamaika mila gauza etxean
beraiek ordea zero
ea pertsona guztikin ondo
portatzen dan Olentzero
DOINUA:"Maitasuna da bizi izateko…"
Zorionak, Maialen!